Martirien odola geroko fededunen hazia da. Isaiasek bere odolez huste zen Arrasateko kale batean, langileen auzo bateko kale batean. Nire aita difuntua bere bizitza osoan langile bat izan zen, fabrikarik fabrika ibili zen, tailerrik tailer. Sekula ez zion sozialistei botoa eman. Abertzale bozkatu zuen ahal edota nahi izan zuen guztietan. Hala ere, atzo, sentimenduz behintzat, ez zen oso urruti ibiliko sozialistei bozka ematetik.
ETAk, giza-bizitzak modu ankerrean akatzeaz gain, martiri asko sortu ditu... besteen "bandoan" jakina. Eta martiri horien guztien odola, lur azpian bor-borka ari da justizia eske, dardarka ari da hiltzaileen kontzientziaren gaineko ilentietan.
Odol horrek fruitua ematen du, agian zilegitasun osoz. Hauteskundeen emaitzei begiratzea besterik ez dago. Orain negoziatzera doazela hiltzaileak, eurek elikatu duten erraldoiarengana. Isaiasen odola izanen dute zain.