Total Pageviews

Sunday, January 10, 2010

Urte berri, asmo berri

Urte berriari mokadutxoa eman diogu dagoeneko. Eta urtarrilaren 1ean Bakearen Eguna ospatu omen zen. Harritu nintzen zeren, Urte Berriko mezan, parrokian entzun nuen Aita Santuak kaleratu egin zuela egun horretarako dokumentu bat izenburu honekin: “If your want to cultivate peace, protect creation”, “Bakea landu nahi baduzu, babestu sorkuntza”. Ustekabean harrapatu ninduen, zeren ez baineukan horren berri.
Ni, kristau arrunta izaki, saiatzen naiz Aita Santuari arrastoa jarraitzen. Baina, urriak dira kristau arrunt batek (laiko batek) gure Artzain Nagusiaren mezuak jasotzeko dituen aukerak.
Aukera zuzenena www.vatican.va webgunean sartzea dugu, jakina, Vatikanoren webgune ofiziala, fidagarri eta zehatzena. Gainera, hainbat hizkuntzetan agertzen dira gure Erromako Apezpikuaren mezu, exhortazio, entziklika, homilia eta dokumentu guztiak (oraingoz euskaraz ez… ailegatuko da hori ere).
Badut, noski, prentsa erlijiosoa kontsultatzeko aukera, nahiz eta horretarako harpidetuta egon behar den: edozein kioskotan ezin da lortu horrelakorik.
Prentsa arruntean (paperezko formatuan zein elektronikoan), ez dira horren ugariak Katolikoen Zerbitzari Nagusiari buruzko informazioak. Agertzen direnak, gainera, distortsio askorekin agertzen dira sarritan, jatorrizko iturrietatik sano urrutiko berriak eta zurrumurruak zabalduz.
Ikus-entzunezko hedabideetan, berriz, zer esanik ez. Zaila da lastoa eta alea bereiztea.
Eta horrela harrapatu ninduen urtarrilaren batak: jokoz kanpo.
Eskerrak (lehenago ez dut aipatu, baina) badirela gure Nafarroa honetan La Verdad bezalako aldizkariak: horri esker Benedikto XVI.aren azken mezua hasita nago irakurtzen. Benetan kontuan hartzekoa. Politika ekonomikoak, bakoitzaren morala, etika soziala, eta ustiapenarekiko jarrerak zein lotuta dauden erakusten digu, besteak beste. Politikariek, erakundeek, elkarteek eta, oro har, laikook kontuan hartzeko moduko gogoetak. Zeinen hobeto lihoakiguke mezu horren zati bat (sikeran) praktikan jarriko bagenu! Horixe opa dizut, irakurle: Gure Aita Santuaren mezuak gertuagotik jarraitzeko ahalegina eta praktikara eramateko asmoa. Bilatuz gero, aukerak badira eta.
“Urte berri, asmo berri”, dio esaera zaharrak.

Friday, January 08, 2010

EMC Frontline Pregnancy Centers Internship

Bizitzaren aldeko blog bat.
Oso ona.
Hona hemen beren azalpena:
"We are the pro-lifers interning with EMC Pregnancy Centers, forming the American Center for Pro-Life Action. Every day we put our lives and work on the line to save women and their babies from the horrors of abortion. This blog documents our stories."
Oso testigantza interesgarriak.

Thursday, January 07, 2010

Cristina L.Schlichting condenada por vincular a Eroski con la fianza de Otegi

(Sentitzen dut, baina justiziari berea zor zaio. Berriki, hainbat urtetan eta hainbat komunikabideetan izugarriak esan dira batzuen eta bestetsuen kontra, probak eta dokumentuak eskuartean izan barik. Maitasuna, elkartasuna, elkarrizketa eta horrelako balioak zabaldu behar zituen irrati batetik ere bai. Zorionez, azkenik, frogatu da dena ez dela zilegi salaketak egiterakoan. Nik ezagutzen ez dudan Cristina hari ez diot ezer txarrik opa. Baina bere garaian pentsatu behar zuen Eroskin bazirela hainbat langile zintzo eta ondratu bere salaketak merezi ez zituztenak. Zorionak, kasu honetan, epaitegi hari).

Bilbao. La periodista de la COPE Cristina López Schlichting ha sido condenada por la Audiencia Provincial de Bizkaia a indemnizar a Eroski con tres mil euros por vincular a esta cadena de supermercados con el pago de una fianza del dirigente de Batasuna Arnaldo Otegi.

Según la sentencia, hecha pública hoy, López Schlichting, directora de "La tarde con Cristina", pronunció en el año 2005 frases como "desde gente de los supermercados Eroski que financia a batasunos como Otegi... De ahí (de los supermercados) han salido treinta y tres millones de pesetas que ha tenido que pagar Otegi en euros".

La periodista fue demandada por Eroski y condenada en primer lugar por el juzgado de primera instancia de Durango, que consideraba que no había ninguna relación entre Eroski y el pago de la fianza.

Ahora, la apelación ha llegado a la Audiencia de Vizcaya, que ha modificado algunas partes -ha rebajado la indemnización inicial a favor de Eroski impuesta a la periodista de doce mil a tres mil euros-, y también ha condenado a la COPE a hacer público el fallo, lo que esta cadena ya está realizando, según ha informado la emisora.

En su sentencia, el tribunal ha considerado que las frases dichas por la periodista "de forma innecesaria y gratuita suscita en la mente del oyente algún tipo de asociación entre la organización terrorista ETA y la cooperativa Eroski".