Total Pageviews

Tuesday, September 11, 2012

Ya está en las librerías la versión de Iván de Aldénuri en lengua vasca

http://www.perezfoncea.com/ya-esta-en-las-librerias-la-version-de-ivan-de-aldenuri-en-lengua-vasca-435.html#sec

(Nire ustez itzulpenaren bidez istorio kitzikagarri eta interesgarri bat irabazi du euskarak edota euskarazko literatura. Egilea donostiarra dugu eta, gazteleraz idazten duen arren, euskal kulturari keinu asko egiten dizkio bere istorioetan. Bere ekimenez eta Erein argitaletxearen laguntzaz euskaraz ditugu orain Iban Aldenurikoaren istorioak. Gomendatzeko moduko liburua, inondik ere. 10 urtetik gorakoentzat egilearen ustez. 12 urtetik gorakoentzat ene uste apalean. Pena euskarazko edizioak ez duela agertzen gaztelerazkoan edota ingelesezkoan dagerren mapa. Mapa hori Antxon Perez Fonceak berak diseinatua da eta, hor ere euskarazko izenak ageri dira, moldatuak, noski.
Hona hemen bere web orrian agertutako hitzak)
Publicada el 17 de Diciembre del 2011, 


Tal y como anunciamos a comienzos del año pasado, ya está a la venta en las librerías el primer libro de la Saga de Iván de Aldénuri en lengua vasca.
Se titula “Iban Aldenurikoa. Thaurroken basoa” y está publicado por la editorial Erein, de San Sebastián.
El traductor, que ha realizado un magnífico trabajo, ha sido Jesús María Lasa Barandiarán. Ahora está ya inmerso en la traducción del segundo libro de la Saga: La Herencia del Bèrehor. Eskerrik asko, Jesús Mari!
¡Esperemos que disfrutéis con este libro todos los euskaldunes!

Wednesday, September 05, 2012

Betiko leloekin ez utzi ziria sartzen (IV)





Aspaldi-aspaldi hasi nintzen Pio XII.ari buruzko liburu bat iruzkintzen Gaia oso mamitsua da eta El mito del Papa de Hitler liburua irakurri ahala, harritu egiten da norbera ikusirik hainbat dokumentu eta testigantza frogatzen dutenak Pio XII.ak eta katolikoek zer nolako lana egin zuten milaka judutar salbatzeko naziengandik.
Pacellik, Vatikanoko Estatuko Idazkaria zelarik, hainbat gutun idatzi zien Alemaniako apezpikuei judutarrak defenda zitzaten. Hori dela eta, erregimen naziak, 1933an gobernua hartuta, hainbat kexa (55, zehazki) aurkeztu zuen Vatikanoren aurrean. Aita Santua izendatua izan zenean (Pio XII.a), egunkari nazietan ez zuten begi onez ikusi, “judatarren laguna” zelako Aita Santu berria. 1935eko gutun batean naziak “Luziferren harrotasuna zeukaten sasi-profetak” zirela esaten zion Koloniako apezpikuari.
Pio XI.a eta Pacelli kardinala (Pio XII.a izanen zena) saiatu ziren entziklika baten bitartez Alemanian zegoen giro antisemitari aurre egiten. Orduko erregimen naziaren kontrako entziklika izan zen, argi eta garbi (1937an). Hainbat iniziatiba bultzatu zituzten: tartean, Berlingo nuntzioari eskatu zioten bitartekari lanak egin zitzan Reich gobernuaren aurrean judutarren kontrako kanpaina eten zedin.
Aita Santua zelarik Hungria eta Eslovakiako judutarren kontrako jazarpena eteten eta saihesten ere ahalegindu zen buru-belarri eta, Auswitz-era igortzetik ehundaka mila judutar salbatu zituen, hainbat kolaboratzaileri esker. Kolaboratzaile horietako bat Angelo Roncalli izan zen, gerora Juan XXIII izanen zena. Berak behin baino gehiagotan esan zuen judutarren alde aritu zela Pio XII.ak sutsuki halaxe eskatu ziolako.
Horren jakitun izan dira hainbat judutar historian zehar eta horregatik esker oneko agertu dira sarritan. Horietako bat dugu Albert Einstein. Alemaniara nazien iraultza ailegatu zenean unibertsitateetara jo zuen lehenengoz laguntza eske, baina unibertsitateak “lotuta” zeuden eta mutu. Egunkari eta komunikabideetara jo zuen gero, baina haiek ere ez ikusiarena egiten hasiak ziren: “bakarrik Eliza Katolikoa agertu zen tinko Hitlerren kanpaina gezurtiaren aurka. Elizarekiko interes berezirik ez nuen sekula izan, baina orain afektu eta miresmen handia sentitzen dut Harekiko, Bera baita egia intelektualari eta moralari eusteko adorerik zian duen bakarra. Behartuta nago esatera beste garai batean mespretxatu nuena orain zalantzarik gabe laudatzen dudala”. Judutar –ezagun– baten hitzak dira. Badugu non ikasia.

Monday, September 03, 2012

Las capacidades de las personas bilingües

http://www.eitb.com/es/audios/detalle/947328/las-capacidades-personas-bilinguees/

(Radio Euskadin egindako elkarrizketa bat)

Hablamos de un estudio publicado por la revista Psycholigical Science, realizado por la universidad Pompeu Fabra de Barcelona, sobre las capacidades que desarrollan las personas bilingües con respecto a las monolingües.