Total Pageviews

Wednesday, October 19, 2016

Nire erantzuna urteko galderari


Eusko Ikaskuntzak topaketak burutu, eztabaidak bideratu eta ideiak partekatzeko hainbat gune eratzen ari den honetan, bi atal berri jarri ditu abian: “Urteko galdera” eta “Solasaldiak”. Lehenengoa, testu bezala azalduko da eta bigarrena ikus-entzunezko baliabideen bitartez. Bi atal horietan, ibilbide ospetsua izan duten pertsonen ekarpenak bilduko dira, gure artean pil-pilean dauden arazo eta erronken inguruan, bereziki gizartea, kultura, zientzia eta teknologia jorratuz. Hain zuzen ere, “Urteko galdera” urtero gai bat landuko duen tribuna irekia izango da.
Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos invita a participar en sus dos espacios de encuentro y debate, reflexión y opinión: “Urteko galdera” y “Solasaldiak”. En formato texto la primera y en soporte audiovisual la segunda, ambas secciones recogen aportaciones de personas de acreditada trayectoria en torno a problemáticas y a retos de actualidad relativos a la sociedad, la cultura, la ciencia o la tecnología. Más en concreto, “Urteko galdera” es una tribuna abierta donde cada año se aborda una pregunta decidida por la propia comunidad de autores/as y lectores/as.

2016

Zer nolako hezkuntza eredua nahi dugu kultura humanistikoa eta zientziaren arteko banaketa ezabatzeko?
¿Qué modelo educativo necesitamos para eliminar el divorcio actual entre la cultura humanística y la científica?

 Asier Barandiaran
Hona hemen nire erantzuna:

Galderak inplizituki status quaestionis bat planteatzen du. Hezkuntza ereduaz galdetzen da baina jakintzat emanda gaur egungoan “kultura” humanistikoa eta zientifikoaren artean gainditu ezineko leize bat dagoela. Leizea, ordea, gainditu egiten da de facto eguneroko bizitzan halabeharrez. Ez baitago zientzia egiterik oinarri humanistiko gutxienekorik gabe eta ez dago kultura humanistikorik horraino heltzeko metodo zientifikoari eutsi gabe. Formazio zientifiko-teknologikoa izan dutenek euren bizitza profesionaletan berehala egiten dute topo alderdi humanistiko lantzeko behar izanarekin, proiektuak eta ikerketak taldean beste “gizakiekin” burutu behar dituztelako eta gizakiaren izatea, izaera eta izana ondo ezagutzea ikerketa proiektu jakin bat ondo zedarritzea bezain garrantzitsua izan daitekeelako… edo gehiago. Gizakia (gizaki zientifikoa baita), bestalde, gizartean bizi da eta haren baitan garatzen du bere jarduera. Gizarteak historia bat, kultura bat, jatorri bat eta norabide bat dauka.


Zein eredu behar dugu, bada, jakintza arlo guztien artean komunikazioa eta elkar-eragiketa egon dadin? Bere baitan hartzen gaituen Europa zaharrak baditu hainbat aje, baina badu tradizio bikain bat ere bai: unibertsitateetan garatu izan zen kultura humanistiko, unibertsala. Unibertsitateak izan dira neurri handi batean ahalbidetu dutenak jakintzen arteko elkarrizketa. Gaur egun badirudi tradizio horri harresiak jarri nahi zaizkiola eta espezializaziora jotzen dela zenbaitetan. Ipar Ameriketako unibertsitateen sistematik badira zenbait alor inportagarriak ez direnak, baina bada bat Europan ezarri beharko litzatekeena: graduko ikasleek eurek, zientzia eta teknologietakoak barne, euren ikasketa planaren zati bat diseinatu behar dute irakasgai humanistikoak aukeratuz. Horrek euren adimena, euren inteligentzia, euren jakin-nahia eta sormena areagotzera eramaten ditu eta benetako unibertsitarioak bilakatzeko aukerak ematen dizkie. Antzerako esperientziak badira Espainiako zenbait unibertsitateetan. Madrilgo Carlos III unibertsitatean, adibidez, gradu guztietako ikasleak behartuta daude irakasgai humanistiko batzuk hartzera (gizakia, gizartea, filosofia edota historia jorratzen duten irakasgaiak), zeharkako formazio eta prestakuntzari garrantzia emanez.
 Izan ere, gure gaur egungo eta geroko gizartearen arazoak konpontzeko ez da nahikoa izango integralak edo kalkulu matematiko korapilatsuak egitea. Literatura, filosofia eta historia arloetan lanketa bat egin beharko dugu, gizakia hobeto ezagutzeko eta gizakiekin eraginkortasun handiagoz jarduteko. Formazio humanistikoa ezinbestekoa da enpresa-sorkuntzan eta lidergoan: horretaz garaiz konturatzean datza arrakastaren giltza.

Thursday, October 06, 2016

Saturnino Mujika agurtuz Arbizun

 euskalkultura.com webgunetik hartutako notizia. Eskerrik asko Joseba Etxarriri
 
2016/09/30 - Arbizu, Nafarroa
Pasa den urriaren 2an, igandez, Arbizuko elizan, parrokoa izan zenari agurra eman zieten arbizuarrek eta hainbat lekuetatik etorritakoek mezan.
Saturnino Mujika Goikoetxea (1931-2016), Intzan, Nafarroan jaio zen. Iruñean apaiztu eta Goizuetan ibili zen apaiz hasieran. Bertan zegoela 1962an euskarazko antzerki bat idatzi eta bertakoen laguntzaz taularatu zuen, "Aberatsak ere horrela egiten" izenburuarekin.
Gero Californiara (AEB) joan zen (1970-1975), bertako euskal artzainak artatzera eta artzainen artean artzain izatera. Ez ziren gutxi izan Saturninoren laguntza jaso zutenak, zela paperak legeztatzeko, zela lanposturen bat lortzeko, eta abar.
Venezuelan ere ibili zen (1976-1992), apaiz lanetan eta txaboletako jendearen alde lan egiten.
Eta azkenik, Arbizun (1992-2016), hil zen arte apaiz lanetan, artzain.
Sarean topatu dugu La Platako Euzko Etxearen webgunean 2004ko otsailaren 12an utzi zuen mezu bat, honela zioena: "Besarkada bat mundu zabaleko euskaldun guzioi".
Hil aurreko egunean Aralarko San Migelen izan zen goiangeruaren festa mezarekin ospatzen, jende aunitzen aitzinean. Goian bego.

Aita Saturnino Mujika