https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2020-02-24/hemeroteca_articles/egile-nafarrak-beti-izan-dira-euskal-sistema-literarioaren-ertzeko-autoreak?fbclid=IwAR1s65XQDEUX8aNdFLQxRNco6pWHA3b97SOW6MQye5eJvcsImIgqhH8ybTM
Amalur Artola kaztelariak txispak atera dizkio pasa den abenduan atera genuen 3. liburukiari: Egile nafarren euskal literaturaren antologia (1975-2000). 4. liburukia ari gara prestatzen buru-belarri, 2000 urtetik honantz agertuko duena.
Hona gaurko Gara-n atera den sarrera eta elkarrizketa:
Nafarroako euskal idazleen emaria biltzen duen antologiaren hirugarren liburukia argitaratu du Nafarroako Gobernuak. Asier Barandiaran (Galdakao, 1970) koordinatzaile duela, 1975 eta 2000. urte arteko aldia aztertu dute bertan eta hemeretzi egileren lanak biltzen ditu, horien artean, Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Jose Angel Irigaray, Jokin Muñoz, Juanjo Olasagarre eta Patziku Perurenarenak.
«Egile nafarrak beti izan dira euskal sistema literarioaren ertzeko autoreak»
Sistema guztietan daude erdiguneak eta periferiak, eta gurean askotan periferia kulturalak bat datoz periferia geografikoekin.
1975. urtean abiatzen da antologiaren 3. zatia. Emigrazioa, Francoren heriotza, ikastolen sorrera… aldaketa handiko garaia izan zen Nafarroan ere. Nolakoa da testuingurua?75ean etapa berri bat hasi zen Nafarroan ere, aldaketa sozial, kultural eta politiko asko izan ziren. Trantsizioa deituriko tarte horrek ibilbide berezia izan zuen Nafarroan, eta hori islatu egiten da sistema kulturalean eta gure azpisistema literarioan. Ibilbide horri arreta berezia eman nahi izan diogu hirugarren liburukian.
Zer berezitasun edo ezaugarri berezi lirateke horiek?
EAEn euskararen legea, normalizazioa... adostasun handiarekin egin zen hori guztia, baina hemen ez. Hezkuntzan ere, euskal testuen eskari handia izan zen bat-batean, baina Nafarroan, segun eta non, ez zegoen eskaririk. Bestetik, kulturan nagusi zen diskurtso euskalduna beste modu batez ikusten zen periferiatik eta, Aingeru Epaltzak komentatzen duen bezala, euskaldunak leku eta egoera askotan bigarren mailako herritarrak ziren bezala, Euskal Herriaren testuinguruan nafar euskaldunak bigarren mailako euskaldunak ere baziren. Orduan, periferia horretatik beste diskurtso politiko eta kultural batzuk egin dira eta, askotan, gauza originalagoak proposatu dira.Testuinguru horrek zer eragin izan du literatur sorkuntzan?

Bazegoen halako adostasun bat; uste dut euskal gizartearen inguruan dauden istorioak kontatzeko modu berezia izan zutela nafar egile batzuek eta, batzuetan, ez zutela beldurrik izan diskurtso dominantearen aurrean egoera ezeroso batzuk agertzeko. Epaltza bera edota Jokin Muñoz bezalako egileak sarituak izan dira eta sari horiei esker euskal literaturaren erdigunera gerturatu dira, baina beti izan dira erdigune horren ertzean geratu diren egileak, eta hori interesgarria da, nolabait bestelako ikuspegi eta proposamenak eskaintzera eraman dituelako.
Non dago euskal sistema literarioaren erdigunera heltzeko zailtasun horren erroa?
Sistema guztietan daude erdiguneak eta periferiak, eta gurean askotan periferia kulturalak bat datoz periferia geografikoekin. Erakunde nagusiak fisikoki erdigunean kokatuta daude eta arrakasta, sari eta sisteman presentzia gehien lortu duten egileak fisikoki erdigune geografiko horretan jaioak dira. Hori batetik. Gero, zure diskurtso kultural eta literarioa jartzen baduzu zenbait eremu edo gai deserosotan, horrek ere bidaltzen zaitu apur bat periferiara. Eta azkenik, nafar ikuspegitik, har dezagun hizkuntza: hizkuntza estandarra onartzen baduzu baina estandartasun horren barruan jatorriz nafarrak diren forma linguistikoetara jotzen baduzu, irakurle gehienek –eta, bide batez esanda, irakurle gehienak erdigunean daude– ez dute horren gustuko izango.
Antologia honetan zer testu mota aurkituko du irakurleak?
Genero guztietako testu antologikoak, narrazioa, poesia... egilearen estiloaren adierazgarri direnak. Antzerki testu batzuk ere badaude, antzerkia kontsideratzen ahal delako genero literario bat, eta bertso jarriak ere badaude. Bat-bateko bertsoak ez ditugu kontuan hartu, ze horien berri emateko beste tratamendu bat beharko litzateke eta beste argitalpen baterako utziko genuke.
Testu adierazgarriak dira, erraz ulertzekoak, eta gehienetan errespetatu da idatziak izan zireneko ortografia, baina kasuren batean errespetatu da bakarrik euskalkia eta ortografia hurreratu da batuarenera. Testu interesgarriak dira Nafarroaren ekarpena ikusteko.
Tematika aldetik bada gailentzen den gairik edo bakoitzak bere gaiak, bere kezkak ditu?
Tematika zabala da, baina euskal literaturaren historian hainbat mendetan testu literarioetan gai erlijiosoak nagusitu dira. XX. mendean gaien esparrua zabaltzen hasten da, eta zentzu horretan euskal literaturaren historiarekin bat egiten du Nafarroako antologia honek ere.
Hemeretzi egileetatik bi soilik dira emakumeak, Itxaro Borda eta Laura Mintegi. Hori ere bada errealitate baten isla.
Hori da. Liburukiaren sarreran aipatzen dugu bat-bateko bertsoen arloan 1975-2000. urte tarte horretan bazirela emakumezko bertsolariak Nafarroan, ekarpen interesgarriak egiten ari zirenak. Aurreko alean [1900-1975 urteen antologia] ematen genuen beste emakume baten berri: kapitulu bat eskaini genion Perpetua Saraguetari, gerra aitzinean zenbait testu literario argitaratu eta gerraostean hainbat testu, istorio eta ipuin kontatu eta argitaratu zituenari. Eta pozgarria da 4. liburukian, 2000tik gaur egunera arteko antologia izango dena, emakumezko egile askoz gehiago egongo direla. Hori eboluzioaren isla da.
Guaixe aldizkarian ere, 2020ko martxoaren 6an atera naute elkarrizketa batean.

Hemen dago elkarrizketaren esteka, eta hauxe edukia:
2020-03-10 12:30
Nafarroako idazleen lanak biltzen dituen antologiaren hirugarren liburukia koordinatu du Asier Barandiaranek, Arbizun bizi den filologoak.
Nafarroako euskal idazleen lanak biltzen dituen antologiaren hirugarren liburukia argitaratu du Nafarroako Gobernuak. Hirugarren aldi honetan 1975 eta 2000 bitarteko urteak aztertu dituzte eta 19 egileren lanak bildu dituzte, tartean Juanjo Olasagarre arbizuarrarenak. Arbizun bizi den Asier Barandiaran filologoa antologiaren koordinatzailea izan da.
Nafarroako euskal idazleen antologiaren hirugarren liburukia argitaratu duzue, baina zergatik egin antologia bat?
Besteak beste, egin beharra zegoelako. Ez zegoen Nafarroako euskal idazleen edo Nafarroako euskal literaturaren antologiarik eginda. Nafarroako Gobernuak babestuta egin zen duela zenbait urte egile nafarren antologia orokor bat, baina euskaraz idazten zutenen berri oso eskasa zen, oso azalekoa eta txikia. Ez ziren ia euskal idazleak agertzen. Euskaraz egiteak baditu zenbait ondorio, eta ondorioetako bat da apur bat sistema nagusi baten menpean zaudela, ertzekoa edo periferiakoa bihurtzen zarela. Horrek badauka arrisku bat: ikusezina bihurtzen zarela. Orduan, ikusgarritasuna emateko beharrezkoa zen egile nafarren euskal literaturaren antologia bat. Zorionez duela zenbait urte Bianako Printze erakundekoak konturatu ziren egin beharra zegoela eta horrela hasi zen proiektua, eta horrela aritu gara. Dagoeneko hiru liburuki atera dira eta laugarrena prestatzen ari gara. Laugarrenak gaur egun arte eramango gaitu; 2000. urtetik gaur egun arte.

Beraz, laugarren liburukia prestatzen ari zarete.
Ari gara, bai. Dagoeneko kolaboratzaileen talde eder bat osatu dugu. Batzuk aurreko aleetan lagundu dutenak dira, beste batzuk berriak dira. Denetarik dago, baina oso kolaboratzaile kapazak eta onak, finak eta interesagarrik.

Bi hamarkada hauetan, aldaketa asko daudela sumatu duzue?
Egile eta lan guztiak gertuago ditugu. Hori bai. Eta aldaketak egongo dira, bai. Aurreko liburukian hartu genuen 1975tik 2000ra arteko guztia, eta berriarekin alderatuta badira zenbait berezitasun. Horietako bat egile gehiago direla, zorionez, egile askoz gehiago dira. Horrek esan nahi du pixka bat gure azpi sistema literarioa egonkortu dela. Egile nafarrek beharbada lortu dute euren ahotsa kanporatzea. Beste berezitasun bat da emakumezko egileak dezente gehiago direla, aurreko aldietan baino. Horiek berezitasun batzuk baino ez dira, gehiago daude.

Hirugarren liburukiak 1975etik 2000 urteko tartea hartu du. Zer nolako tartea izan zen?
Tarte berezia. Trantsizio deitutako garaiarekin bat egiten du eta trantsizioak bere ezaugarriak izan zituen, eta bere ezaugarri bereziak izan zituen Nafarroan, Euskal Autonomi Erkidegoan ez bezala. Neurri batean nafar egileek egin zuten ahalegina nabarmentzen da, euskal egileek bezala, euskal literaturaren demandari erantzuteko egin zuten lana. Bat-batean, aurreko erregimenean ez bezala, euskara hezkuntza sisteman sartu zen, eratu zen, baita Nafarroako hainbat lekutan ere, ez guztietan. Horrek eskatu zuen hainbat testuren demanda, eta testu horietako batzuk literarioak izan behar zuten. Egile nafarrak horri erantzuten saiatu ziren. Tarte horretan gertatutako hainbat gauzen oihartzuna izaten dira garai horretako istorioak eta narrazioak. Eta egile nafarren ikuspegia beti izan da berezia, originala, beharbada periferia batetik ikusten dituztelako gauzak. Interesgarria izan da. Garai bakoitzak bere gauzak ditu.

Zergatik dira bereziak nafarren testuak?
Badira hainbat egile ikuspegi berezia ematen saiatzen direnak. Entsegugintzan, esaterako. Literaturaren genero bat da eta Nafarroa bereziki oparoa izan da. Entsegugile asko izan dira. Hirukote bat izan da entseguak idatzi dituztenak: Aingeru Espaltza, Santi Leon eta Xabier Zabaltza. Aingeru Espalatzak narrazioa idazteaz gain entsegu bat idatzi zuen, Bezperaren bezpera. Santi Leonek Euskal Herria imajinario baten alde idatzi zuen eta Xabier Zabaltzak Gu nafarrok. Entsegu horietan oso ikuspegi nafarra aurkezten dute. Euskal eta Nafarroako gizartearen eta kulturaren hainbat alor modu literario batean aztertzen dituzte, hau da, oso ondo irakurtzen dira; literaturaren aldetik erakargarriak dira eta betiere nafartasun batetik. Esanguratsua da Gu nafarrok izenburua. Valentziar batek idatzi zuen Nosaltres els valecians lanari keinu egiten dio; euren nortasun katalanari buruz idatzi zuen, baina ikuspegi valentziar batetik. Orduan, antzerako zerbait egin du Xabier Zabaltzak entsegu horretan.

Zer nolako lanak aurki daitezke hirugarren liburuki honetna?
Tarte horretan argitaratu ziren genero guztiak daude. Alde batetik, narrazioa eta horren barruan laburrak eta eleberriak. Olerkia ere badaukagu, baita bertso jarriak ere. Aparteko azpigenerotzat hartu dugu; bereizi ditugu bertsoak eta olerkiak. Eta antzerki ere badago. Antzerki testu antologiko batzuk sartu ditugu ere. Badira zenbait egile antzezlanak argitaratu zituztenak, tartean Nafarroako Beherako egile bat. Antologia honen irizpidetako bat Nafarroako Beherako idazleak ere sartu ditugula. Nafarrak direlako edo haiek nafarrak sentitzen direlako. Entsegugintza ere presente. Ikuspegi orokorra.

19 idazleen artean Juanjo Olasagarre dago. Sakandar gehiagorik tarte horretan?
Gehien bat aurreko aldian zeuden, 1975 urtea baino lehenago argitaratu zituzten euren testuak eta horregatik ez ditugu sartu hirugarren horretan. Badago beste bat laugarren aldian sartuko dela: Castillo Suarezek bere lehen poesia liburua aurreko aldiaren azkenengo urtea argitaratu zuen, baina bere obra gehiena 2000. urtetik aurrera argitaratu zuenez, bete-betean sartuko da laugarren liburukian.

Olasagarrek beti dio bere belaunaldiak ez duela oihartzun handirik izan. Antologia egiterakoan nabaritu duzue?
Agian arrazoia izango du. Olasagarreren ekarpena oso interesgarria eta oparoa da. Bere garairako aurreratua izan zen. Bere ostean Nafarroan eta Euskal Herriko beste hainbat lekutan sortu dira talde oso interesgarriak. Bera aitzindaria izan zen literatura mota bat egiten. Batez ere olerkiaren bidetik, olerki berezia eta estilo markatu bat du. Narrazioa ere egin du. Laugarren alean berriro aterako da, 2000. urtetik aurrera zenbait lan potolo argitaratu ditu.

Olasagarre arbizuarra da, Jon Arretxe idazlea Arbizura joan zen bizitzera, baita zu ere... zer du Arbizuk? Literario da?
Horrelako zerbait izango da. Gainera, badira kazetari ezagunak, pilotari oso famatu bat... ez dut azaltzeko gaitasunik, baina zerbait badauka. Gauza batengatik edo bestearengatik hemen bukatu dugu batzuk.