Total Pageviews

Friday, August 15, 2025

Reno 2025: Laiarekin eta diasporarekin


1. Diasporaren bihotz taupadak, Renotik mundura


2. Sarrera 

2025eko udan, uztailaren 27tik irailaren 4ra, Estatu Batuetan egon naiz hainbat ekitalditan parte hartzen eta euskal diasporarekin elkartzen.  Zehazki, Laia Ikerketa Taldeko kidea naizenez,  gure taldearekin lotutako lanetan aurreratzeko aukera bilatzen nuen eta uste dut topatu egin dudala.  Artikulu honetan, argazki, bideo eta bertsoen bidez, hemen jasotzen dut bizitakoaren kronika pertsonal bat garatzen ahaleginduko naiz.  


3. Aurrekariak 

  • Nire egonaldiak AEBEtan asko izan dira baina gehienak denbora laburrekoak, hilabete batekoak. Salbuespen bakarra izan zen 2023koa: orduan Espainiako Hezkuntza eta Zientzia ministerioko beka bat jaso nuen, EHUk kudeatu zuena, "irakaslegoaren berregokitzapena" zeritzona. Horrek eman zidan aukera urte oso batez AEBetan bizi izateko eta, jakina, nire ikerketetan aurreratzeko. 



  • Nire ikerketaren lerroetako bat izan da aztertzea euskaldunen AEBetarako emigrazioa aztertzea XX. mendearen bigarren zatia kontuan hartuta. Bereziki Laia Ikerketa Taldearekin nafarren migrazioa aztertu dugu eta aztertzen ari gara eta Laia Euskadi taldearekin bizkaitarren migrazioan zentratu gara. 2020 urtearen buruan hasita (covid-aren une itsusienean) 100 elkarrizketa luze burutu ditugu (talde biotan) eta lan honek euskal diasporako hainbat pertsona ezagutzera eraman gaitu.   



4. Kronika nagusia



  • 4.1. Dallas, bidaia hasiera

    Dallasen nago jada, Renorako konexioa itxaroten. Kanpoan 34 gradu eta arratsaldeko 5:26. Aduanan lehen aldiz izan naiz lehena, azkar-azkar. Bidean, nire ondoan eseri da Lousianako unibertsitateko katedradun bat, Francisco izenekoa, kooperatzaile lanetan ibilia. Elkarri entzunez eta mintzatuz, gizakiari eta jainkoari buruzko kontuak atera ditugu, bidaia luzea labur eginez.   


      

    4.2. “Batallitxoa” Renon

    Georgen etxean gaua igaro ondoren (oso adeitsua bera), erosketak egin eta Immaculate Conception elizako mezara joan naiz. Meza zaindua eta ederra. Irteeran, gizon batek (argazkikoa) txantxa egin dit: iturri handi bat zegoen harri artean eta galdetu dit ea lagundu ahal diodan mugitzeko. Nik, euskal indarraz, baietz esan diot. Gai horretan interes handia jarri du eta bazkaltzera gonbidatu nau. Louis Basque Corner-era joan nahi genuen, baina igandean afaltzeko bakarrik irekitzen dute. Azkenean, alboko jatetxe batera joan gara. Bob (Robert L. Culwell) deitzen da eta bere bizitzako istorioak kontatu dizkit: Vietnamen hegazkin pilotua izan zen, “tax agent” lanetan eta negozioetan aritua AEB osoan. Reno beti da ustekabe iturri.   


    4.3. Symposiumean Boise-n

    Gaur “Zortziak bat. Rowing together” symposiumaren eguna izan da Boiseko hiriburuan (Idaho). Komunikazioa partekatu dut Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentearekin.    



     Esan behar da Laboral kutxak lagundu egin duela Laia Ikerketa Taldea; izan ere, simposium honetan parte hartzeko proiektua (eta Laiaren proiektua bera) aurkeztu genion eta partzialki gure parte hartzea laguntzeko erabaki eskuzabala hartu zuten eta eskertzekoa da. Horregatik eransten dut hemen beren logoa eskerrak emanez eta espero dugu izango dela harreman bat hemen bukatuko ez dena. 

    4. Mitch Murgoitio txistularia

    Boiseko harreran ezagutu dut Mitch Murgoitio txistularia, laugarren belaunaldiko euskal jatorrikoa. Ekitaldia hasi aurretik igogailuan topo egin dugu, eta arratsaldean katedraleko mezara joateko Uber bat hartu behar nuela esan diodanean, berehala eskaini zait autoz eramateko. United konpainiako pilotua da eta urtero birritan edo hirutan etortzen da bere arbasoen baserrira. Pertsona xume eta atsegina. God bless him!    



    4.5. Boise-ko “batallitak”

    Abuztuaren 31n symposiumean jarraitu genuen eta Basque Museum-era eraman genuen Huella navarra en el Far West liburua, Laiarekin jaso genituen istorioekin osatua. City Hall aurrean ekitaldi bat ere izan zen. Argazkiak atera nituen bertan, baita bertso-eskolako ikasleekin ere: Oier eta Nerea, eta Oregonetik zetorren euskaldun berezi bat, ez jatorriz baina interneten bidez ikasi eta primeran mintzatzen dena. Boise beti da harrigarria.     




    4.6. Jordan Valley, “in the middle of nowhere”

    Boisetik Renora bidean, 7 orduko auto bidaian, Jordan Valley herrira iritsi nintzen (Oregon). Euskal emigranteek egin zuten han frontoia eta baita harrizko eliza katolikoa ere. Basamortuan, “in the middle of nowhere”, euskal aztarna bizi-bizi dago oraindik.   




    4.7. Reno, eguneroko jardunak

    Renera itzulita, denbora gehiena Basque Library-n pasatzen dut, ikerketan. Halere, maiz joaten naiz oinez artzainaren monumentura, 20 minutuko paseo ederra: erdi-desertuan ur putzu bat dago eta ingurua polit bihurtzen du. Monumentua Nestor Basterretxeak egin zuen eta beti da lekua egokia difuntuen alde otoitz egiteko. Bisita berezia izan dugu: Bizkaiko “Hamaika buru” txistu taldeak mini-kontzertu bat eskaini du, sei pieza bikain. Gira batean dabiltza (Boise, Elko, Winnemucca, Reno, Gardnerville…), eta Elkon Lesakako jatorria zuen baten emozioa piztu zuten, malko artean.  







    4.8. Gardnervilleko piknika

    Iragan larunbatean, Gardnerville Mendiko Basque Club-ek antolatutako piknikera joan nintzen. 60 urte baino gehiagoko tradizioa du ospakizun honek. Aita Antton (Alegiakoa, 10 hizkuntza dakizkien frantziskotarra) izan zen meza burua. Ondoren txistua, barbakoan prestatutako haragi ugari, kantak, dantzak eta bertsoak. Dantzari taldeko gazteak, bertsolariak eta lagun berriak ezagutzeko aukera izan nuen. Mattin Etchamendy (Esterenzubikoa) eta Albert Kurutxet han zeuden, beraien istorio hunkigarriekin. Jende ona, euskal giro ederrean.









  • Kapelen (eta kalparren) aniztasuna
  • 4.9. Franxoa Bidaurreta urepeldarrarekin Petaluman, CA.







    1964an Aldudestik AEBetara etorri zen Franxoa Bidaurreta, eta ordutik Petaluman bizi da. Euskara gozo eta jatorrean mintzo da, eta euskal pilotaren sustatzaile nekaezina izan da, USAko federazioaren sortzaile gisa. Lanbidez baratze "zaingoan" jardun du, baina bere ekarpen nagusia beti izan da euskal kulturaren aldeko ekinbide etengabea.

  • Frantxoa Bidaurreta daukagu
    zinez gizon bat itzela
    Aldudetik etorrri zen eta
    lanean ez zen epela
    euskal pilotan eta baratzan
    irabazita txapela
    Euskalerritik inoiz ez galduz
    barruko bihotz-kordela
    Franxoa dugu Petalumako
    euskal zaintzaile fidela. 



5. Bertsoen txokoa 



  • Boisen nengoela Arnas Berria bertso eskola taldeko Nerea eta Oierrekin topatu nintzen. Tartean EAEko Lehendakaria bertan zegoen eta argazki bat atera genuen berarekin. 
Nerea Ezeizak eta Oier Pastorrek bertso bana kantatu zuten emakumezkoen buruz buruko finalaren hasieran, ofizio handiz aritu ziren. 
Hurrengo asteartean, abuztuaren 5ean saitu nintzen onlineko bertso-eskolarekin, baina ezinezkoa izan zen, teknologiak ez zidan utzi. Aste bat pasata bai, konektatu nintzen (abuztuak 12) eta bost aritu ginen orduko hartan: Oier, San Franciscotik; Martin Goikoetxea, Rocksprings-etik; Irati, Whashingtong-dik; Ajuria, egia esan, ez dakit nondik eta ni neu, Renotik. Eskola bukatu orduko Liburutegitik "bota" ninduten ixtera zihoazelako eta kanpoan bukatu nuen eskola, Gatorade botila batek nire sakelekoa eusten zuela. 


Laia taldeko kide batek (nik neuk) bi bertso kantatu zituen Renoko Basque Shepherd Monument delakoaren alboan. Bakardadea eta herrimina gogoratuz, Ameriketan bizi izan ziren euskal artzain guztien omenez.



Bertsoak

1. bertsoa
Bertso hauxe entzuten duenak
ba al daki non nagoen?
Estatua bat daukat aurrean
eta euskal artzaina omen.
Badakizu zer sentitzen dudan
oinez etorri ondoren?
Euskal artzainak sentitzen zuena
apur bat sentitzen da hemen.

2. bertsoa
Reno kanpoaldean nago ni,
eguraldia ez da txarra.
Euskal artzainek gogoan zuten
gure Euskal Herri zaharra.
Arratsaldeko haize firfiran
entzuten da haien marmarra.
Desertu honen bakardadea
da gogorra ta zatarra.


Gaztelerazko azalpena

Un miembro de Laia canta dos bertsos junto al Basque Shepherd Monument en Reno, evocando la soledad y la nostalgia vivida por los pastores vascos en América.





6. Balorazioa eta hausnarketa 


7. Itxiera eta eskerrak



8. Multimedia txertaketa



9. Etiketak eta kategoriak 

  •  #AEBak #EuskalDiaspora #Jaialdi2025 #BasqueCulture #LaiaIkerketaTaldea #Bertsoak