Total Pageviews

Wednesday, April 02, 2025

Aralar eta bertsolaritza: sinbolo sakratu bat ahozko kulturaren erdian - ERANSKINAK

  

 

“Aralar eta bertsolaritza: sinbolo sakratu bat ahozko kulturaren erdian”

 


 

 

1. ERANSKINA

ARALAR MENDIAN NABILLELA

 

Ala bear ta mendi ederrak

badira Euskal-Errian,

oietako bat Aralar degu

beste askoren artian.

Udaberriko egun batean

egun argitzen astian,

politagorik ez dakit ote

dagoen mundu guztian.

 

Eguzkiaren sortze orduan

zerua garbi dagola,

mendi artetik an azaltzen da

mundu guztiko farola,

argitutzera ainbeste erri,

bertako zenbait txabola;

une aretan ez leike esan

bat zeruan ez dagola.

 

Birigarro ta txoriak berriz

an asten dira kantuan,

artzai bat dator txistua joaz,

txakur bat dakar onduan.

Nagusiari begira dator

ark zer aginduko duan,

janaren ordain morroi oberik

ez da egongo munduan.

 

Saroi ondotik ardiak goruntz

zabaldu dira larrera,

oientzat ere pozgarria da

egunaren etorrera.

Punta berrian pozik dabiltza

batera eta bestera,

negu beltzean zuten ametsa

oientzat orain bete da.

 

Ollarra ere kukurrukuka

dago txabola -atean

nagusi jauna artoarekin

noiz azalduko ote'an,

oUoak eta oUandatxoak

arturik bere menpean;

estuagorik egon liteke

beko granjaren batean.

 

Errekaz ango pago azpian

bei gorri bat da larrean,

idia zala uste nun bañan

txaal bat badu urrean.

Ez da esneak burura jo ta

galdutzeko bildurrean,

idian antza geiago dauka

errape ta muturrean.

 

Moxal polit bat saltoka dabil,

badu jostatzeko gaita;

ama an dauka aruntzagoan,

ez dakit nun duen aita.

Amak irrintzi egiten dio

ondora ekarrt naita,

nunbait abere artean ere

ama beti ama baita.

 

Etxeratzeko orduan nago,

etxera itzuli bear,

luzaro gabe berriro ere

topatu gindezke alkar.

Bañan joan aurrez besarkada bat

zuk nai bazenduke ar,

torizu eta beste bat arte

agurtzen zaitut, Aralar.

 

 

 

Mikel, Mikel

Mikel gurea,

gorde, gorde,

Euskalerria.

 

 

2. ERANSKINA

Kantatzen diren koplak hauexek dira (hamabietatik lehenengo hirurak):

1. Goazen, euskaldunak, Aralarrera

Mikel aingerua bisitatzera.

 

2. Aralar mendira igo gaitezen,

Mikel ikusteaz ez gera aspertzen.

 

3. Aitortu dezagun bere aurrean

nahiko degula hil geure fedean.

 

4. Euskalen lurrean ginaden jaio,

gure sinismena bizirik dago.

 

5. Gure aurrekoen fede garbia

sekulan gezurrez nahasi ez dedila.

 

6. Aurrekoetatik degu ikasi

oso zinez eusten Lege onari.

 

7. Egiak zition gure herriari,

ondasun, mesede asko ekarri.

 

8. Eztegu nahi hautsi kristau legea

ez dotrina gaiztoz gaur nahastutzea.

 

9. Osorik osoan guztia gordez,

ez dezagun saldu gezurren ordez.

 

10. Alperrik Satanas lehiatuko da,

eztigu galduko sinismen ona.

 

11. Euskaldunak pobre izan gindezke

euskaldunik ez da federik gabe.

 

12. Aralartik Mikel begira dago,

Luzbelek parterik ez du izango.

 

 

Vicente Aranbururen (Zizurkil, 1902- Irun, 1995) Colección de cantos religiosos y algunas prácticas piadosas (1945) antzerako bertsio bat eskaini zuen, baina badira orain, gaur egun, kantatzen ez diren hainbat kopla[1] (hemen 15 kopletatik lehenengo hirurak soilik):

 

3. ERANSKINA

MIKEL, MIKEL, / MIKEL GUREA,

GORDE, GORDE / EUSKAL HERRIA

 

−Goazen, euskaldunak, / Aralarrera

Mikel Aingerua / bisitatzera

 

−Aralartik zatoz, / herririk herri,

sinesmenez zahar / arimaz berri.

 

−Urtero zatoz zu / gure artera

Kristoren fedean / gu sendotzera.

 

−Euskaldun lurrean / ginen gu jaio,

gure sinesmena / bizirik dago.

 

−Ongi etorria / gaur denok zuri

zu zaitugulako / gure zaindari.

 

−Euskaldun guztien / zaindari zara

horregatik gatoz / zu agurtzera.

 

−Gurekin zaude hemen, / Aingeru Deuna

bizkotur guregan / itxaropena.

 

−Denok pozik gaude, / zaindari umil,

aitona-amonak / eta neska-mutil.

 

−Gure ama lurra / bedeinkatzera

zatozkigu lagun / gure elizara

 

−Biziaren zainak / sendo itzazu,

fede argiz inor / ez dadin antzu.

 

−Gogoz elkarturik / hainbeste jende

ez gaitezen eror / etsaien mende

 

−Bizia dakarzu / Jaunak emana,

horregatik gatoz / gu zuregana.

 

−“Jainko haina nor da? / eginez galde,

sasi-jauntxoei esan / zenien: “Alde!”

 

−Zinezko kristauak / bedeinkatzera

urtero etorri / zaitez honera.

 

−Herriko gaixoei / eman osasun.

horixe eskatzen / dizugu egun.

 

 

 

 

 

4. ERANSKINA

Esan bezala, Latxagan bere lanean agertu zuen modu dotorean sorta hura hasieran doinuaren partitura erakutsita (1973:62-64) (hamar bertsoetatik lehenengo hirurak soilik):

I

Naparroako erri Uarte Arakillen

San Migel'a joateko allegatu giñen

Promesa egiteko deseo aundien

Mendira igo gabe ez nuen jakiñen

Aingerue zeiñen eder zegoan Kapillen.

 

II

San Migel goien goien Aralar mendien

ezpata altxaturik gure guardien

kantatu nai nioke umore aundien

Berak lagunduko dit oraingo aldien

Beti izaten gera gu aren premien.

 

III

Eskatu bear degu Jaunari grazia

ondo explikatzeko kanta onen asia

berak ikera dauka inperno guzia

Aingeruan mendean ango nausia

oinpean sarturikan ondo itxusia.

 

IV

Aingeruak artzean eskuan ezpata

Etsai gaiztuarentzat asmo okerra da

Laister eman zioten gaixtoaren planta

Oinpean sartu gabe nai zuan eskapa

geiago egin aurren pagatutzen ezta.

 

V

Aingeruak artzean Zeruko abisua

laister botatzen ditu aideko egoak

baita korritu ere bideko leguak

manifestuan daude aren milagroak

baita kapillan ere bertan igaroa.

 

VI

Aingerua jetxi zan gugatik mundura

Eskola emateko Jaunaren modura

Saiatu ikastera ordutik ordura

maisu ona daukagu joateko zerura

geiago salbatzeko onera eldu da.

 

VII

Orain formatu bear degu laster Erromara

Penitentzia ekarri bertatik onera

Konfesio on banarekin ori txit ona da

Gure defensorea Jauna ori bera da

Salbatu biar degu iñola al ba da.

 

VIII

Eliza eder onetan bear degu bizi

ez degula joan bear emendik igesi

pribilegio asko ark ditu merezi

Aingeru guztietan Bera da nagusi.

Zeruako bidea berari ikasi.

 

IX

Zeruan ba dirade milloinka aingeru

Danak an dabiltza Jaunaren inguru

Prinzipala dalarik ba du zenbat gradu S

an Migel Aingerua guztietan buru

biotzetik eskatu anparatuko du.

 

X

Naparroko erreinu aundi ta noblea.

Aingeruak or dauka Kapillen gordea

asko estimatzen du mendiko lorea

ez det errex topatzen Santu bat obea

Guztiontzat ona da naiz izan pobrea.

 

 

 

Olerki honetan Jautarkolek ikusten du Aralar dela euskal nortasunak duen itxaropen bakarra, sendoena, Aralarrek berenganatzen duen balio sinboliko-erlijiosoak babestua (hemen 19 ahapaldietatik, lehenengo hirurak soilik).

 

 

 

 

5. ERANSKINA

ARALAR

  Euskal-Esnaleak 1927gko, sariketan 1. sariz saritutakoa

Naparroako «Euskeraren adiskideak» deritzaion bazkunari

 

Bizitz-bideko autsez t'odolez josirik dator

olerkaria zugana:

artu, ba, pozez, biotz-negarrez, ai!, bustitako

bere muñ eta laztana.

 

Negarrez zaude... Biotz-muñean nabaitu dizut

oñazearen eztena,

ta ara, banator, zurekin negar egin naiean

Euskal-Erritik barrena.

 

Ai! Zaude ixilik... Badakit-eta zergatik negar

dagiten zure begiak;

gure mendien espak aditzen, umetandikan

badaki olerkariak.

 

Badakit nik noiz agur-dagitzun pozez urturik

zuri Ernio altsuak,

ta noiz negarrez biok zaudezten laño beltz-pean

lotsaz sartuta buruak.

 

Bai, zaude ixilik... Nik euskaldunei esango diet

zure naigabe zorrotza,

t'orduan noski euskaldun onak adituko du

zure deadar mingotza

 

Euskal semeak...! Entzun gaur arren, entzun ta aditu

arretaz nere bertsoak...!

Gure Aralar negarrez dago... ta aingeru Migel

lotsaz bildurik egoak...!

 

Zenbat oroipen alai eta illun piztu oi diran

emen, biotz-barrenean...!

Euskal-Erriko Edesti dana bizirik dago

oraindik zure gañean...

 

Oraindik ere dirdist-dagite belar-gañean

Goñiren malko gartsuak;

oraindik ere entzun oi dira guda-mutillen

irrintzi ta arnas-estuak...

 

Ta... nor ote da erritik-erri, basotik-baso

Aralar-mendi-burura,

bide osoan negar ta negar antxe datorren

atso agurgarri ura.

 

Alarguna lez beltzez jantzia, makil sendoa

bere esku dardaritsuan...

Doi-doiez dabil... baña almen-garra, sutegian lez,

pizturik dauka barruan.

 

Bere aurretik, otso-antzeko Baso-jaun beltza

bide osoan alaka...

Bere alboan, elur antzeko ega luzedun

Maitagarriak egaka.

 

Erregiña da... Bañan ez dauka koroi ederrik

bere buruan gaxoak...

Bazeukan, baña... Kendu diote, ta iñork bestek ez,

ai!, bere seme gaiztoak...!

 

Oraindik ere bere semeok, beren erritik

bota nai dute gaxoa...

Ta aien igesi, bere jauregi danak utzita,

mendi-goieta dijoa.

 

Auzpez Migelen aurrean dago goruntz jasoaz

negarrez bere begiak...

Geroztik daude, Migel naigabez, negarrez berriz

Euskal-Erriko mendiak.

 

«Ama Euskera, ene kutuna, —dio Migelek—

txukatu zure negarra...

Zoaz errira, t'euskaldun onak adituko du

gaurko nere deadarra.

 

Zoaz errira... Jaunak biotzez maite zaitu-ta,

maite du-ta zure Erria:

berriro zoaz semeengana, ni izango naiz-ta

gaurtik zure Zaindaria».

 

               * * *             

 

Agur eta agur Naparroako anai maiteak:

zuentzat nere txaloak;

Aurrera... ekin, anaiak batzen ta Ama onari

txukatzen negar-malkoak.

 

Erririk-erri anai guziok batu t'eraman

Euskeraren magalera.

Ez utzi Ama maitasun billa aterik-ate,

eskale batean antzera.

 

Euskal semeak...! Guziok batu, t'eutsi Euskerai

gaxoa il baño lenago.

Jainkoak nai du...! Ta Aingeru Migel ezpatarekin

gure bazterrean dago.

 

 

 

 

 

 

6. ERANSKINA

 

Euskaldunak liburuko IX. kapitulua.

 

 

 


IX. LETARI[2]

 

 

LEGORTEA

 

Bi illabete-legorteek aurreratu du Uda:

oraintxe ziñez artzai gaisoa galdu da.

Nekazaria aspaldi begira zerura:

belar, landare, zugatz... noiz datorren ura;

gezurretan ari da odeien itxura.

 

Samarko'k, esana da, kazkabarra agoan;

orduan belar aundirik ez da madioan.

Urlik lasto-zatuka an gorde omen zuan;

koka-aala belar, berriz, joale-zuloan,

el biribillak zerbait balekar ondoan.

 

Lurrak gorri zituten Maiatz-leeneraiño;

bei antzuak, lan bage, ustez larrerako;

munats-belar garbia, esne-beiendako;

txekorrendako ere sortzen aal-da naiko,

egualdien tankera balitza gisako.

 

Berrota zortzi orduz egoak indarra;

oraingoan luza du bi aldiz adarra;

Muturra agertu naiez asi zan belarra:

—«intz ugari duela, obe litz iparra»—

nekazari ta artzaiek as dute negarra.

 

Sasitik arantzera: ots, okerragora;

aize gorria albotik mutiri sortu da;

egoak utzi ditun izpien gose da;

indar aulago arren, luzeago okotza;

izotz gogorrak bezain gogor du biotza.

 

Zintzarriko belar ta zatukako lasto;

milla alako ganbaran ez litza deus asko.

Larre piskak mozteko, geiegi lau asto.

Ardi aulakm mingaiñez moztean larrosto,

illeak an naasita, an Erio gaizto.

 

Azari-larrukera artu du larratzak:

alorrak igar daude, ez mardul baratzak;

artoak ori-gorri, txuloz bababeltzak;

erdi-zemelik, berriz, orritan zugatzak;

kolore biziena adarretan untzak.

 

Axuri borrotua nonai marrakari,

illea bezin ez du betondoa garbi;

muturrean zolda, ta koloka belarrai;

anka baldatxak, eta mingaiña egarri,

ez dauka andik artzaiak aterarik ardi.

 

Ama gaisoak, aldiz, azal errapea,

arkaiñez eta artapoz josia andartea;

iztar-barrena gorri, illun betartea;

azkazala beratxa, lepoa luzea,

belarraz eiten dio lurrari galdea.

 

Itzalean larratza, ezeago bailitz,

ara doakabea buruz ta belarriz.

An usai, emen susmo, janik ezin arkiz,

marrakikarik ezin ta dabilla marmariz;

ontzak ala du urubi negargarria aldiz.

 

Ardi-jendea, alaare, ez daite kexatu,

garadi zabalean billa baitu gorku

Aurten mullo-belarra zearo du moztu,

bai garo-orria ere naiz erdi-gorritu:

goseak iltze orrek alderdi txarra du.

 

Sasi-bei eta beor, artu ditu agaitzak,

beren ille zutian zorrozturik ortzak;

lararupean ditute zurdel adakaitzak;

ille tartean, berriz, zorri eta pdrtzak.

Aurki mendera ditu Erio garratzak.

 

Aritz eta pago-osto, etxe-beien jana;

aizeak, eze danik, legortu du dana:

Esne billa alperrik da joan aiengana:

adarra bezain legor errapeko zaiña;

berak edan lezake luzatuz mingaiña.

 

 

OTOITZA

 

Andre Garaziz geroz egin da Letari

Iribas'en dagoen San Permin beltxarai.

Urrena, Ama Birjiña Lezeta'koari

egin arren Larraun'ek gogotik eskari,

zerua tenkor dago biurturik arri.

 

Aralar'a asteartez egin zan erregu;

ez da ere kupitzen Mikel Goiaingeru.

Zerua noiz-artean ote-da asarretu?

Eliz-egutegiak beste egun bat ba du:

oraindi itxaropena ez da guziz galdu.

 

Azken-letarirako ez dute umerririk

leengoan jan zituten erdi-giarrerik.

Gogoz edo bearrez ez dute pestaraik:

otoitz obe egiten da zerura baraurik,

sabela astun danean, ez aaita damurik.

 

Leengo oiturak okertuz, jan-edan-zurrean,

aldapa goitzen zuten aspaldi luzean.

Aien aiten aitonek, agiz, oiñutsean,

emazteek otoitza jalkiz ezpaiñean,

Jainkoa lagun zuten estutasunean.

 

Errikal lau arkume, Lekunberri'tik sei,

eramaten ditute amar ta irurogei.

Urrena Aralar'eko egiña dute dei

zerua beartzeko ein bear dala mei,

euritan leertu dedin begietako odei.

 

Galtzarbean arturik beren ertekoa,

—egun artan lotsa da zintzilik zatoa—,

erriak asi dira igaroz mailloa.

Gure biko gazteak bat baitzun asmoa,

saillean naasi bage jardukiz dijoa.

 

Elederrek bizi du amona elizkoi,

eskuetan lana, ta ezpaiñetan otoi.

Itzak beti baitzitun legun eta sarkoi,

umetan izan arren esaguera doi,

aren aholku zuurrak ditu bidez oroi.

 

Lekunberri'ko mugan leenengo oroipena

goiko bidexkan dagon Gurutzearena,

Ata'ko Gurutzera beiratu zuzena

egiñez, berri dute amandreen arrena,

goizetik otoitz onez berotuz barrena.

 

Bederatzi «Gloria» aingeru-taldeekin;

«Nor Jainkoa bezala?» ondotik eraskin,

(«Mikel» izenak au du barnean berekin);

dei eder au entzunik mutillak atsegin,

Bataioan igurtzi baitzuten arekin.

 

Lekunberri'tik gora Iribas-aldera,

aundia da an-emen-ka jendeen joera:

Madotz, Oderitz, Astitz, utzi ezkerrera;

zortzi erritakoak andi igotzen gera;

Baraibar'kotik beste seiek igoera.

 

Arruitz, Aldatz, Etxarri, Alli, Lekunberri

Iribas ta Mugiro, oiekin Uitzi.

Azpiroz ta Lezeta, Albisu, Gorriti,

Errazkin ta Baraibar: or dira amazazpi;

maillo-aldetik, berriz, Araiz'ko sei erri.

 

Gora-aala, noizean-bein itzuliz begia,

mutillak jalkitzen du dakien guzia:

«Arako an dagona, Beltxeran-erria;

barrenagoko arek Galtza du gorria...

—oroi du bakoitzaren ezizen bitxia—.

 

»An Elosta, an Gorriti kiputzek errea,

an Azpiroz-malkorra zugatzik bagea;

Uitzi'ko bi borda, baso-txondar-kea...

txokoanago dugu gure erri maitea:

orra Larraun guzia, erriz, bordaz, txeea.

 

»An Beruete'ko Orin; gero Basaburu;

aren eskuin Ultzama; laister Eltzaburu,

Orokieta ta Arraitz ikusko ditugu.

Aralar'a bidea dugunean buru,

Naparro guziaren erdia inguru.

 

»An da, mugalderago, Lantz'en aldamena,

—ba dakizu lau anai lapurren azkena

Barbara-Done-egunez urka zitutena—.

Dioten Prantzi-muga, zitala, alaena!

Amaika gaiztagiñek babes ar dutena...

 

»Burni-Gurutze-gora, Ata'ko zelaia:

—baso artan ba dago egur ta zurgaia—.

Sasibeien atzetik dabilla beizaia;

txabolan gaztagiten bestorduz artzaia:

aurten esnerik ez, ta aaztua du usaia.

 

»Basoan argigune aurkez Aundimendi;

bekokia ageri du Uitzi-menditi.

San Mikel'en Eliza ez dugu urruti:

arako bizkar artan orain dut ikusi...».

—leenik ikustean ez da asarre Garazi—.

 

Ezker, etxe txiki bat. «Trintate-elizatxo»;

amonak au Mikel'i maiz aipatzen dio:

aingeru danak baiño Jainkoa aundiago

(San Migelek esparik ontaz ez izango).

Naparren eraspena ori zan leenago.

 

Eliz onen sorreraz en da zer garbirik.

Aundigoko ori baiño ez ote-da leenik?

Ega'ko Trintatea ageri da artatik.

Ara begiratu bat bialdu bagerik,

ez du Mikel'ek uzten, amonak esanik.

 

Mendian dabillan, naiz Irurtzun'a doan,

Irutasun Aundia beti du gogoan.

Aurrek ori maitatzen amaren altzoan

ikasten zuten, ori murtxatzen agoan

amaika «Aitaren» eder artuaz kolkoan.

 

Agertu bat aurrena Irutasunari;

urrena, Gudari dun Goi-aingeruari;

Meza-aurreti, inguruan ba dute ekuskari;

Aralar'ez arontza Sakana da ageri,

Ziordi'ti Iruña'ra makiñabat erri.

 

Mutillak burura du Lakuntza'ko pertza,

—an gutxi gora-beera nun dagon arkaitza—.

«Pertzak pertz egin beza, emen da tripotza»

esatean bota du eskuetako otza:

poztu zun ordun ere Lakuntza'rrak ortza.

 

Noranai begira ta mendi ikaragarri:

itzul eta inguru, ba da zertaz arri;

Amonak Entzelai'ra baitzuen ekarri?

Mutillak sumatzen du orduko dardari:

gerta bezala dio jalkitzen neskari:

 

—«Leengoz atera nun kabitik mokoa,

(artean sok nekian erriko zokoa):

larranbillutan giñan: "Zenbat da mundua?"

esan nion; eta arek: "Aundi... Jaungoikoa..."

bein ere etzait aaztuko ango zirrakoa.

 

»Onera neizenero, berdin zait berritzen:

nern burua txiki beti dut sumatzen...».

Ingurura begira dazkagu zoratzen.

Mutillak ez du beste esanik asmatzen;

neskak ere zerbati du barnean sentitzen.

 

Jendeak eldu dira oiñuts eta baru;

iñoiz izatekoz, gaur samurtuko zeru.

Larre ezea, legorrak dularik zoztortu,

artxintxar eta arkaitzak muturra zorroztu,

larrurik lodienak dira azal-urratu.

 

Legor-apurra jan ta ur-ase bat egin;

—otzegia edanez, norbaitek sabel-min—.

Elizan sar-atera Letarien aitzin;

aldare eskueñatara sugearen osin:

an Kredo'ka ari dira dutenak buru-min.

 

Oin odolez busti du nodrbaitek zelaia:

ontan igar ezazu aien euri-naia.

Ola aurrera diteke Jaunaren garaif:

ain zuzen nabari da Urbasa'n odaia;

bezten asi danetik, ba du leertu-naia.

 

«Begi zorrotzik biotz-berorik,

egun bat uts egin bage,

otoi ta asperen, ertsa baititut

San Mikel eta Trintate,

nere bertsu-lan au egitean,

arren, datozkidala alde!

Zillegi bekit gure Erriari

egi latz biren esate.

 

        »Aurtzaroz geroz, ez izan arren,

        agurtuz Irutasuna,

        Eliztto aren arrian dantzut

        otoitz aien oiartzuna:

        Sancta Trinitas... Sancte Michael,

        Agnus Dei..."Barka, Jauna"...

        Ordutik zerbait ez ote-da alda

        Euskalerri fededuna?

 

        »Tximist-ostotzez, erakus Jauna,

        gure Sinai mendi ontan

        bakar zerala Jainko; sar zazu

        zure Legea guregan.

        Jabetasuna galdu dulako

        dago erri au damutan.

        Lurra galdurik, erritasuna

        egizu galdu ez dezan.

 

        »Aker bat dakust Zugarramurdi'n,

        noranai du lizun-atsa;

        ezin-egonez lepoa biur,

        ikara du beti isatsa.

        Ba derabiltzi leize, zubipe,

        sorgin ta lamien baltsa:

        Aralar onen Gurutz-oiñean

        garbi Jaunaren Bildotsa.

 

        »Sorgiñak, diot. Ogenik, ez da

        siñestuz oiek dirana;

        erriak dio, izena dunak

        ba dula, nai t'ez, izana.

        Etzuten, naski, eskubiderik

        odei ta tcimistengana.

        Erri xumeak siñesten zizun

        ikaraz, aien esana.

 

        »Atso lizunok pekatu aundi,

        —ez baitut nik aipatuko—:

        aur gaizta-ezak, eiten zituten

        aldare beltz artan lepo.

        Jainko-Bildotsak esana baitu

        aurrak beretzat uzteko,

        Aker-kiratsa Jainko egiñez,

        an zizkioten mendeko.

 

        »Akelarre beltz, damurik au i

        Europa guzik ezagun!

        Akerren larre, sorgiñen bilgu,

        deabrua dukala jaun...

        Aur garbi oiek aingeru bana

        dute zaindari ta lagun;

        zeruan daude guzion Aita

        ikusten gau eta egun.

 

        »Jainko-Bildotsak suntsitu digu

        akerren jaurerri ori;

        olako jaunik iñoiz ez bedi

        Euskalerrira etorri.

        Lizunkeriak sasi ta larraz

        bete ez beza gure mendi.

        Aralar ontan Jainko'Bildotsa

        gaurgeroz Errege bedi.

 

        »Ots, baiña! Or dator! Buruz aker ta

        egoz, puztanez ersuge:

        lizunkeria, mendia-gora,

        gure egun oetan ere.

        Erdera agoan, euskera... noizbait;

        soiñean, isil naiteke:

        neskaso gurbil, orde, ergel aunitz

        ez bait-nituke nai andre.

 

        »Mikel'ek baiño gorago nai du

        aldare bat Artxueta'n;

        andik odei-ats bat edatzen du

        aizearen lau aldetan.

        Erri au ere ikusi nai du

        ats lizun orren mendetan.

        Ez aal naiz ni illen gure zeru au

        goi-argi ikusi bagetan!

 

        »Ots, orde! Beste sugetzar ori

        ez da batere ederrago:

        katamotz-buru ta atzapar, dator

        limikatuz sudur-zulo.

        Prantzi-muga du egoitza gorri,

        eriotz oroen zoko.

        Zenbat il-ezur liteke

        il zituena apentzeko!

 

        »Eren-suge au Mikel'ek il zun

        Teodosi'ren urtetan;

        Jainko-bildots il Aren ginduz

        illa betiko geneukan.

        Pizberritu da Lanz'ko lapur ta

        Goñi anaien mendetan.

        Jainko-bildurra muga altxatuaz

        il bedi erabatetan.

 

        »Lauek etzuten, egin-kalterik

        beren buruaz ordaindu;

        irurook, orde, gizon bat il-ta

        artu zuten naiko pagu.

        Ortzak ortza, ta begiak begi,

        aintziña zuten eskatu;

        lege zaar aren gogortasuna

        euskaldunekin da gaindu.

 

        »Iruña'k ez nai; ez Naparroa'k

        negar-egunik igaro,

        zedilla aientzat, eskatu zuten,

        zigor ua biguiñago...

        Barkapen-ustez, ai ai egonik

        urka-bear-orduraiño,

        "Il bitez" dio azken-erregeek.

        Ari ere ez barkatuko.

 

        »Erna adi, napar, euskaldun, erna

        gaurko lozorro orretati.

        Ezak siñismen; esku oriek

        ez biaez, aurrera gorri...

        Artxueta'tik ikusten ditut

        Gorriti ta Lekunberri:

        giputzek eman bezate ango

        il ta kiskalien berri.

 

        »Bizkai-aldean oroi detzadan

        iraiezez Oiñaz-Ganboa;

        bertagokorik Euskalerrian

        aipatzera gaur ez noa.

        Sugetzar orri Mikel'ek kendu

        zion ezpataz lepoa, egiñik,

        morroi zintzo bezala,

        Bildots illaren gogoa.

 

        »Ots, arren! Orain datorren au da

        sugerik lazkarriena:

        koko-erritik birauz beterik

        besteen aldean gaillena;

        siña, Aundi-mendi; odeiak, ego;

        zazpi burutan eztena...

        Egun-argia itzali du, ta

        lurra mendean du dena.

 

        »Zuk, Jainko-Bildots, lurraren jabe

        bialdu Mikel morroia,

        zu-il gurutzea buruan dula

        aiza dezan suge loia;

        su-leize ortan gori dezala

        mingaiñean dun erdoia;

        beti oiñazez, il bage, beza

        soil zeruaren oroia.

 

        »Gure aitonen Jaungoiko audi,

        irutan santu zerana,

        zure semeek lizundu dute

        ez diteken izena.

        Euskalerrian ez bedi zabal

        koko-erriko legena.

        Leendanik ba du gaitzik aski, ta

        oildu betza aiek aurrena.

 

        »Ez ote-ziñan bearrekoa,

        gure aiten Euskalerri,

        erri-lurretik alde egin bage

        biur zindezen mende-erri?

        Fedearekin erritasuna

        gorde beintzat. Jabe berri

        Jainko Aundiak egiñen zaitu

        Siñismenaren geigarri.

 

        »Bebil inguru, lur biribilla

        gaiztoz ta gaitzez naasirik

        Gurutz-oiñeko Bildots-alboan

        zora bege egon nai dut nik,

        eguna sortzen dan alderdira

        begiaz beti zorrotzik.

        Gurutzepean dabillen lurra

        oiñez ukitu bagerik.

 

        »Eren-sugeai laket emanez,

        Bildotsak gudu deritza:

        lurra azkazalez urrezkoz jota

        sortu du txingi tximista.

        Mikel bialduz, suntsituko du

        esaien saldo bortitza.

        Artean emen etenik bage

        egiñen diot otoitza.

 

        »Pake-zantzuan Bildotsak berriz

        besoz lurra jo dezaño,

        lur eta biotz baretu arte

        otoi ta arren emen nago.

        Ez bedi biztu sorgin-aker, naiz

        katamotz Prantzi mugako;

        beti-betiko leizera bedi

        sugetzar Koko-erriko.

 

        »Birau bezain oben gaiztorik

        eguzkipean ez baita,

        ain eder, ortaz, Jaungoikoaren

        izena goi-aipatzea.

        Or dituzu bi Santu euskaldun

        Xabier eta Loiola...

        mundu osoan zabalik dute

        zure izen orren ederra.

 

        »Gure erri dena barka-gai aal da

        bi Santu oriengatik.

        Izkuntza au birauz loi bear balu,

        ez nuke nai Euskerarik.

        Ala balitza, ez dut bizitzan

        jetsi nai mendi ontatik;

        ez, beintzat, gure mintzo ontan Jauna

        betiko jaso bagerik.

 

        »Jaunak arnasa dit oraindio

        nere lan au jarraitzeko;

        biotzak diraust bein ere ez dala

        Erri maite au galduko.

        Erritasuna gorde badeza,

        Erri-lurraz jabetuko.

        Beza Siñismen; ta ain gogo dunik

        Jaunak ez dio ukatuko».

 

        Eliz-barnean dago jendea,

        belauna josiz lurrean.

        Apaizak asi-du Letaria

        zeru ta lurren aurrean.

        Odeirik bada sabel gorririk,

        samurtuko ditu, urrean,

        ainbat lagunen otoitz beroaz

        zulaturik saietsean.

 

        «Jeki, Jauna, ta lagun gaitzazu!

        zure izenarren gorde gu!

        gure belarriz aiteri egin

        zeniena aditu dugu.

        Kyrie eleison, erruki, Jauna!

        besterik merezi dugu.

        Gurasoetaz oroi zerala

        ordean, entzun iguzu».

 

        «Erruki», «entzun», «barka», diote:

        irutara dute eskari;

        azkenik berriz, irutan Agnus

        oiu Jainko-Bildotsari.

        Begira, beintzat, fede bizizko

        aurreko Naparroari.

        Ez uka, damuz fedea biztu

        nai duan oraingoari.

 

        Irutasuna zuten agotan

        Xabier'ko zupizguan:

        Madalen eta Prantzes anaia

        orrek sugartzen zituan.

        Indi-aldean aren ezpaiñak

        beste lelorik etzuan:

        alboko batek Loiolaz ere

        berori aitortzen zuan.

 

        Irutan santu dan Jainkoari

        naparrak dio jaiera;

        ez liburutik, ameen altzoan

        gerez ikasiak gera.

        Leen Naparroa genun Zubero'n

        bidez iristen bazera,

        ango dorreak iruna tontor,

        nere esanaren aldera.

 

        Irukoitzaren Elizattora

        jende-saillaren lerroa,

        begiak apal, biotza goian,

        kanta-durundaz dioa.

        Eliza aundiak ez du erantzun

        gaur bezain mardul orroa;

        baiña zelaiak beela jaten du

        gora bialduz mintzoa.

 

        Elizattoan bakoitzak dantzu

        leengo otoitzen oiartzuna,

        ainbat naparrek berriro piztuz

        bezala sendotzen duna.

        Zeru-gaiñetik dakustelarik

        gizonen umiltasuna,

        euri ta beste mesede aundi

        bege, ez dator gaur illuna.

 

        Maite ditunak zigortzen ditu

        Jainkoak. Berak esana.

        Damu diranik kupitzen dute

        indartsu ta aaltsu dan Jauna.

        Gizonak, bera txiki sumatuz,

        dakus Jainkoa aundi dana;

        izen aundi au aitortu-ta, aldiz,

        oso daukagu gugana.

 

        Sugetzarraren morroiak, Bildots

        onagana jeiki dira;

        morroi indartsu Mikel or dauka

        Aren esanai begira.

        Bildots otzanak autsiko ditu

        eun milla alako balira;

        ezpata aurrean, sartuko ditu

        betiko illundegira.

 

        «Nor Jainkoa aiña?» izena baitu

        gure gogoen Mikel'ek,

        izen au baiño ederragorik

        Aingerurik ez du bestek.

        Sugetzarrari moztu ditio

        ezpat-ukaldiz egoek;

        leen sabelka, ta orain iraulka

        artu du jeki-eziñek.

 

        Larraun'go otoitzak lurrin-ontzian

        bialduz lau aizetara,

        gaur arte legor ziran odeiak

        ernaltzen ditu gogara.

        Ara, aurkez-aurke jarri bi odei

        Berin'dik Artxueta'ra!

        Burruka naiez ikusita, aiek

        bizigo zeruetara.

 

        Ek bezain gizon argal zalarik,

        Elias'ek arren aundiz,

        goitik euria debeka zuen

        iru urte ta sei illabetez.

        Urrena, berriz, euria nai ta

        biotz berez, mingain berez,

        jasa gozoak eratsi zitun

        lurra beterik emaitzez.

 

        Ainbat ezpaiñek, ainbat biotzek

        gaur dagiten eskaria,

        alper ez dala sumarazteko,

        emanen Jaunak euria.

        Etxe-zokoan ezin oiña-altxaz

        aitona damuz geldia...

        Biotza altxatuz odeia zula,

        ain baitu fede bizia.

 

        Letari oien urrena, aldare

        banari belauna bigun;

        bereela Meza, ta aren ondoan

        Aingeru Aundiari mun.

        Ez dira aspertzen naparrak ontan

        naiz ari gau eta egun.

        Gipuzko, Bizkai,Euskalerritik

        gero ta geiago lagun.

 

        Zenbat gizaldik kokatu dute

        Irudi ontan ezpaiña!

        Zaar ta aurrek oro, naiz ez ikusi

        begiz Aralar'ko gaiña,

        Bera jeisten da erririk erri

        urbilduz bakoitzagana,

        Aralar-mendi, zerua bera

        eramanaz aiengana.

 

 

AINGERUA ERRIZ-ERRI

 

Gogoan bizi dut nola giñan

Lekunberri'ko mugara,

Erri Gurutza, mutil mordoska,

gizon larrien illara...

Mugan itxaron; luzaro bage

malkorrak kanta-dundara.

Ara Aingerua! lerden nabari!

Gure biotzen dardara!

 

Erri-Gurutzeak elkarri mun, ta

oro belaunez lurrera...

Veni creator esan ondoren,

guziook jekitzen gera.

Aingerudunak ugal-potoak

bere gerritik atera;

urren erriko aingerudunak

aurrekoaren jazkera.

 

Oian, bei, ardi bedeikatuaz

doa mugatik errira.

Ezkil-dorrean bi mutil daude

noiz agertuko begira.

Txanpurrion'go biur-gunean

egin duteneko bira,

dandaraz dute usuagotzen

biotz guzien pilpira.

 

Ez dut bein ere ain alai egin

erri maitean sarrera.

Amonak oro aurrak besoan,

leiora dute joera.

Ikulluan bei eririk bada,

ager dute larraiñera.

Goi-aingeruak, igarotzean,

dezan leengo osasunera.

 

Elizarako garai danean,

soiñeko onenak jantzirik,

jende larriak, iñoiz bezala,

ez dira zango-nagirik.

Bular-umeak artu-ta andreak

asma dutenaz apaiñik,

Aingeruari mun dagiote,

beren aurrak eskaiñirik.

 

Izurritean ukullukoak

ager ditute plazara;

bedeikapena barratzekoan

eldu dedin aietara.

Etxe ta landa, larre ta baso,

gurutzaz lau aizetara,

osasun eta poztasun sartu

da zoko guzietara.

 

Aldapa-gora goazelarik

Oillarradar zelaietan

Santa Kurutz'en Elizattoa

dago Gorriti-bidean.

Mikel'ek ere Gurutzea du

buru ta beso-gaiñean:

onela garbi irakasten digu

nora bildu gaitezkean.

 

Kanta-mintxoak pago-tartean

egiten digu durundi;

mendiak ere erantzuten du

luzaro gure ondoti;

mugar geran baiño leenago

begira an dago Gorriti...

Mikel'ek azken-bedeikapenez

bedeikatzen digu Uitzi.

 

Orrela dabil erririk-erri,

Naparro'ko Aingerua:

aldi bateko, denetan utziz

berak dakarren zerua.

Itzul gaitezen Aralar'era

an baitaika jar-lekua,

an mun emanez, arkitzen dugun

lurrean paradisua.

 

 

EKAITZA

 

Mun eta musu, beratu dute

Aingeruaren biotza:

odeiek gaur ez dute gezurrik;

jo dute gudaroko otsa;

ostots legorrak igaro oi dira

billatuz erri arrotza;

baiña aurpegian zirrara sartuz

eldu da egurats otza.

 

Elizaldia bukatu-aala

mordoka doaz zelaira;

itxaro-bidez gora ditute

begiak odeietara:

«Oraingoan, bai, atzoko ontzaran

oiua gezura ez bada,

—esan du batek— euri gozoa

jetsiko da lurretara».

 

Egunez ontza suma ezkero,

esana da laister euri;

besteek: «Oillo bat oillar egiñik

atzo kukurrukuka ari:

orrek ekaitza berekin oi du

utsik egin bage ekarri».

Etxanderaren ezpain-otoitzak

ez ote-zion igarri?

 

Katua goizik musu-garbitzen

besteak ikus omen-du:

ark ere, erriak asmatu dunez,

ekaitz laisterraren zantzu.

Azkenik, batek igarpen oiek

onako ontaz garai ditu:

lurra, artaraiño legor zalarik,

satorrak gorri du urratu.

 

Gaur ez da arkume-janik; an daude

gelan burruntziak baztar;

ez da su-garrik; ez, oi bezala,

tantaz jausten koipe-negar.

Erteko legor usai bagea

zintzurra-barna nola sar?

Ua aiek listuz busti bezala,

goiak ugalde balekar!

 

Ipar-aizeak leenengo odeiei

bultz egin die urrutira;

aien atzetik beste ta beste

burruka-bage jun dira.

Araba-aldetik, Gipuzkoa'tik,

jar dituzu bi, begira;

aizea arrotuz, erronka aurrena,

urrena tximis-dirdira.

 

Ipar-odeia geldi dagola

urbiltzen da Arabakoa;

ostots-burrunda bizigo dator

maiztuz, luzatuz orroa.

Bien arnasak billa dute elkar,

bi sabelek gorrotoa:

oien burruka beeti ikusteko

jendeak ba du gogoa.

 

Ata-gaiñean elkartu dira

atzetik utziz ostarte.

Eguzkitatik begiratuta

margo beltzagoa dute.

Tximistak argi duan aldiro

ageri dira auts-kolore:

auts ori, iralkiz, Jainkoak euri

berez biurtu dezake.

 

Gauez, ogera dioanean,

burtziña arturik eskuan,

txinarrak barna sartuz, amonak

autsa biltzen dun moduan,

biamonean autsa zirikaz

sua arki baitu barnean...

ala Jainkoak odei beltzetik

oiñaztura pizten zuan.

 

An dago Jauna. Utsetik oro

egin dunak ezin aal-du

odeiaren beltz eta bustitik

su kiskalgarria sortu?

Su orrek, berriz, odeia leertuz,

euria digu barratu.

Asi du noizbait;

berreun mingaiñek

Mikel'en izena aipatu.

 

Belarrietan egetotsa-antza;

ez da jenderik ikara;

zugatz-orria, legorte luzez,

ain baitzegoen igarra:

euria mardul, orria gogor,

ots ori berezkoa da:

alor egarrik txir egiten du

kare bizien erara.

 

Elkarren gainka datoz odeiak

urrun zebiltzan taldean:

bekaitzez ezin gelditu dira

leena aurretik ikustean.

Ala artaldeko ardi sarkoia

dakustelarik barnean,

besteak, soinka esi-zulotik

sartzen dira belazean.

 

Esker eta arren, Eliz-barnetik

odeiaren burrunbotsa

entzuten dute, ta leioetan

tanta larrien as-otsa.

Ordu luzean atertu bage

lasatzen zaie biotza;

etxeraldian atergunerik

izan ez ta lute poza.

 

Etxera-bear, ta asmatzen ere ez

belauneri kentzen lurra:

egun luzea biur zitzaien

eek nai aldean laburra.

Noizbait eldu zan, ezpaiñez gogoz

egin-otoitzean apurra.

Mun-bitartean, kanta au Mikel'i

oles eta azken-agurra:

 

        «Jaunaren morroi leiala,

        gure erriaren itzala:

        dakigun arren aingeruetan

        indarrez aundi zerala,

        "Mikel" izenak esaten digu

        "Nor Jaungoikoa bezala?"

 

        Bein, bita, irutan Santu,

        ezilkor eta indartsu;

        guzien gaindi, Beraren itzez

        eramankor, errukitsu...

        Izen au gure biotz-agotan

        beti dezagun edertu.

 

        Luziper izarretako

        beste Jainko omen-zalako,

        Jaun aundiaren aurka jeki zan

        ez izan nairik mendeko.

        Morroi zintzo orrek sartu zinuen

        inpernua sekulako.

 

        Jainkoaren Gurutzari,

        Satan'en ikaragarri,

        eraman zuzen zeruetara

        egiten dugun eskari:

        Euskalerriak eutsi bezaio

        aitonen siñismenari».

 

Atergune da, ez luzaroko;

artu dute etxera bide.

Urak eskainka —orain egitan

lurreko gezurren orde—.

Ata-zelaia jo duteneko

Larraundar guzien talde

orduko pago aipatu artan,

—galdu baita— dira gorde.

 

Bost gizon biran, beatzik beatz,

ezin gerririk atzeman;

ario artan beste sei adar

zeduzkan adaburuan.

—Leengo ondo arek berreun bat ardi,

ekaitza gogor zanean,

ille-izpirik busti bagerik

omen-zeduzkan azpian—.

 

Tximist-bildurrez elorri-xuxta

ezkerrean du Garazi'k,

bedeinkatua dala, jendeen

oker-ustez aitzinatik.

Dir-dir-aldiro «Aitaren»-entzat

eskuiña nai du jaberik...

siñiskeriak Siñismenari

ez aal dio ontan kalterik.

 

Bere burua motx ez egin nai,

Eleder eskutsik doa;

ontatik ikas siñiskeri au

indarrez noraiñokoa.

Atertu-aala, bana-banaka

berritzen dute txangoa:

odeien antzo bereizten dira...

bai ere gure bikoa.

 

Ata'ko Burnigurutz-alboan

geldixeago dirala,

leenik beratzi Gloria, gero

«Nor Jaungoikoa bezala?»

Lekunberri'ko mugako artan

esanik dago, beraala;

amona xintxook etxe-zokotik

agindu baitzien ala.

 

Andik etxera, goiak ateri;

etxera sartuz ostotsa.

Berriro odeia berdin naastu da,

berdin lasa du mototsa.

Zeruak entzun duala, dio,

goizeko otoitzaren otsa...

Txangora bage diranai ere

zabaldu zaie biotza.

 

Amona xintxook Mikel'i dio

ontaz eta artaz galdea;

argitasun on emanik ere,

ez ark nai bezain luzea.

Otoitz au, ori, egin aal-ditun

ez du bildur galdetzea;

mutillak isil jasan, amatxik

ematen dion nekea.

 

Aitonik ba da, ogerakoan

izar dagoen begira;

bakarren batzuk ostarte-erditik

bizia dute dirdira.

Bekokietan suma dularik

Araba-aizeren pilpira,

aldi bateko jasak igarriz,

sartu da bere tegira.

 

 

 

 

 

 

 


 

 

7. ERANSKINA

San Migelen bertsoak nua kantatzera[3]

Historiak kondairari utzi zion tokia, eta, hitzetik hortzera eta belaunaldiz belaunaldi abestu diren bertsoetan, mitoek izan zuten pisua: lapurrek ezin izan zutela muga pasatu, edo haizete batek orbela mugitu eta hantxe agertu zela irudia…

Aita Donostiak honako aldaera jaso zuen Erratzun 1912ko uztailaren 24an, Andres Jaimerenaren ahotik (hemen 10 bertsoetatik lehenengo hirurak).

 

Aralarko Santutegiko lapurreta

 

 

 

 

San Migelen bertsoak nua kantatzera,

aditu nai duenik iñor balín bada.

Berri txarrak dabiltze munduan barrena,

notizioso geyenak izanen al gara

Aingerua lapurrak eremana dela.

 

San Migela yuan eta ladronaren biotza (itzak?)

«Atariok edekitzen etziaudek errezak,

burniak kituk eta ez agiz beratzak».

Batek ez erran biar: «langai on utzak

bertan ez gaitxan artu geren eriotzak».

 

San Migela yuan eta ladronaren pregunta:

Ogiakin arnua eskatu omen dute,

orduko eginik zauden elkarrekin yunta,

«Orai para detxagun eskuetan lotuta,

guazin Franziara San Migel artuta».

 

San Migelen lenengo eldu zitzayona

bakarrik balabilke ura zer piona, (peona?)

etorri lakioke egunen bat ona,

akziyua egina damuko zayona,

projimuari Jauna usatzen zayona.

 

Iruetan egun gizon geyeguak gañetik

billa atera dira Larraungo balletik,

borondate onian guziok gogotik

or ibilli girade mendi oyetatik,

San Migel Aingerua zure ondoretik.

 

Iruñeko korteko Alkate Rodríguez,

barka bezares baño bertzu au adi bez,

bera portatu zaigu aditu dugunez,

Frantziara yuan da San Migelen galdez,

Aingeru ederrena opatu al balez.

 

Rodríguez Alkatiak San Migel opatu,

belauniko yarririk bertan adoratu,

berak gaitxala bada ongi faboratu;

bizi modu bat ona mundura logratu,

azkenian zeruetako gloriaz pagatu.

 

Frantzian mugako paraje batian,

San Migel opa tugu arrian ertian,

arrepatu dugunian konsola gaitzian

…………………………………………..

………………………………………….

 

Santura yuan zen yende guzia,

sokarekin loturik lapurrenzia.

Nonbait ageri dituk zuen maliziak

progatzeraz geroztik zer den merezia,

San Migelgo muñuan kentzeko bizia.

 

Azkeneko bertsoa eskatzen Migeli,

bitertekuan gerta dakigulaik guri,

biar ezten itzen bat on batzait neri,

eztakiten bezala aplitzen (aplikatzen) ongi,

barkatu, Aingerua, bakarrik neri.

 

 

 

8. ERANSKINA

 

Aurrekoaren beste bertsio laburragoa[4] (lau bertsoetatik lehenengo hirurak):

 

San Mikelen bertsuak

Noa kantatzera

Aditu nai duanik

Iñor baldin bada.

Berri txarrak dabiltza

Mundutik barrena.

 

Notiziosko naski.

Geyenok al gera.

Aingeruek lapurrak

Eramana dela

Maiatzeko illaren

hamaikagarrena

Lapurrek San Migelen

sartu ziradena.

Baita lapurtu ere

berak nai zutena

Azkenik erlekie.

San Migelarena

Orrek ematen digu.

biotzian pena

 

San Migelen sartzeko

ladronen pregunte

ogi eta ardoa

gald,in omen zuten.

Orduko (y)alkarreki

junta ina zute

Goazen Frantziarat

arrobatu zute

ebek utzi bear tian

oinekoak lotute.

 

Bat iruñeko seme

ez ura obea

ark ere Frantziarat.

San Migelen gurea.

ikusi zutenean

Frantziako legea

erre nai zituzten

zilar eta urrea

baina ezta onel

zerurat bidea...

 

 

 

9. ERANSKINA

1970ko martxoan Príncipe de Viana aldizkariaren barruko gehigarri eta suplementoan “Artxueta´ko Unaya”[5] delakoak sinatuta, artikulu bat ageri da “Aralar’ko aizeak” izenburuarekin. Bertan, arestian aipatutako San Migel lapurreta zela eta Sakanan bildutako bertsio bat argitaratzen da, sarrera batekin non Bakaikuko Joxe Manuel Auzmendiri hartu ziola esaten duen delako Artxuetako Unayak. Hona hemen bertsio hori (hamar kopletatik lehenengo hirurak):

 

Sanmigel’en bertsuak

Nua kantatzera;

Aditu nai eztuenik

Iñun ba ote da?

 

Maiatzeko ilaren

Amaikagarrena

Lapurrak Samiel’en

sartu ziran denak.

 

Samigel’en sartuta

Lapurren arraz

Ataiek idegitzeko

Etzaudek (oso) errazak.

 

Baita lapurtu ere

Erak nai dubena

Beste asko gauzarekin

Aingeruarena.

 

Zazpi alditan hogei gizon

Gañekuak gañetik

Bila atera dira

“Larragun” balletik.

 

Iruña’ko Korteko

Alkate Rodrigez

Fraintzia’ren juan da

Samigel’en galdez.

 

Fraintziaran juan da

Samigel bilatu!

Belauneko jarri eta

Bertan adoratu.

 

Iruñen sartu eta

Diyote igorri

Kurutzia zeukala

Pixka bat biyorri.

 

Iruñen sartu eta

Uarte’ko billan

Ango jende tristia

Neketan zabil billan.

 

San Migel’ko ezkillak

Asi ziran errepikatzen

Baita Uarte’kuak ere

Airi kontestatzen.

 

 

 

 

10. ERANSKINA

Aita Donostiak beste aldaera bat ere jaso zuen, non bai melodia eta bai bertso batzuk ezberdinak diren. Berueteko (Nafarroa) Sabina Oiartzunek zekizkien bertso hauek, eta herriko Nikolas Buldain apaizak jaso zituen ondoren Aita Donostiari pasatzeko, 1945eko otsailaren 25ean (hemen 17 bertsoetatik lehenengo hirurak).

 

 

 

ARALARKO MIGEL SANTUAREN BERSUAK[6]

 

 

 

San Migelen bersoak—noa kantatzera;

aditu nai duenik—iñor baldin bada;

berri txarrak dabiltza —mundutik barrena,

notezioso nasiak—geienak al dira

Aingerua lapurrak—eramana dala.

 

 

 

Maiatzeko ilaren—amaikagarrena

San Migelen lapurrak—sartu ziradena;

bai ta ere arrobatu—berak nai zutena;

Azkeneko Erlikide (4)—aingeruarena

orrek ematen digu—biotzean pena.

 

 

San Migela joan da—lenengo pregunta:

Ogi ta ardoa—eskatu digute,

oriek egan (edan) eta—egin dute junte;

«Orain para ditzagun—sokakin lotute,

goazen Franziera—San Migel artu-te».

 

 

San Migeli lenengo—eldu zitzaiona

bakarrik balebilke—ure zer peona;

etorri lioke—egun bat ona,

azio on egiña—damuko zaiona,

projimo lege jaunaz—usa dezaiona.

 

 

 

Projimoak bezela—esanen diet nik

zer modutan libratu—trantze orretatik;

deskuidorikan gabe—mundu onetatik

eska zaiok Migeli—biotzez gogotik

berak barkazioa—alkantzuko dik.

 

 

Aditu nuenian—ostu dute San Migel

nere lagunei itz bat—bela esan nien:

«Naiz dala Frantzian ta—igual Españian

baldin bada ere—leku estalian

begira milagroren bat—gerta ez darien».

 

 

Iru egunen bat gizon—geigoak gañetik

mile atera dira—Larrungo balletik;

borondate aundian—ni beintzat gogotik,

or ibili gerade—mendi oietatik

Migel, zure deiada—orain montañetik.

 

 

 

Endemas Imoz Larraun—gero Saganetik

zeren falta bai zaigu—guzion erditik

gu amparatutzeko— paraje aunditik

nork guardatuko gaitu—Aralar menditik.

 

 

 

Ez balirade sartu—San Migelgo kapillen

Jendeak orrenbiste—ez zuen jakiñen;

ez dakit ziertorik—kanpoan dabillen

ladron gaiztoen lanak—ara nola diren.

 

 

BIS,

 

(bertso beraren beste bertsio bat)

 

Ez balirade sartu—San Migelgo kapillen

jendeak orrenbeste—ez zuen jakiñen;

ez dakit ziertorik—kanpoan dabillen

Aralarko mendien—dago an kapillen,

espiritu purua—beñ ê(ere) ezta illen.

 

 

Zure templo santua—Aralar mendian

lutoz janzirik dago—tristeza aundian;

ez da konsolorik—oraingo aldian

ez bazaigu itzultzen—curegana Migel. (guregana).

 

 

Nora zoaz Migel—Aingeru ederra?

Pena aundiz beterik—gu arkitzen gera;

ez tirudi montañek—lenengoa dela,

adizazu, Migel—emengo negarra

zu ez pa zera izultzen—gu galduak gera.

 

 

Nora zoaz, Migel—Aingeru Santua,

zeruetan zerok—asentatua;

denboraz emanen ditik — ark bere kontuek;

Migelek pisatuko ditik—bere pekatuak,

lana egongo duk an—ezin ukatua.

 

 

San Migel Aingeruak—Goizuetan bizita,

Naparroan gelditu da—zerutik jetxi da;

konsolatu egiten naiz—esaten asi ta

bere plan ederrakua—ala ikusi ta,

eldu zela usten nuen—zeruko musika.

 

 

San Migel Aingerua—burua berriturik

Nor ez da espantatzen—ori aditurik

Aingerua izanik—ain fideletatik

zerutik jetxi zana—mundura deiturik,

emen darabilgu—despreziaturik.

 

 

Iruñeko Korteko—Alkate Rodríguez

barka dezaiek baño—berso au ai (adi) bez.

Berori portatu da—aditu dedanez,

Franzira joan eta—San Migelen aidez

Aingeru eder ori—bilatu al bez.

 

 

 

Franzira joan eta—San Migel upatu,

belauniko jarririk—bertan adoratu;

berak gaitzala bada—arren amparatu

bizi modu onen bat—mundurako logratu,

ta gero zeruetako—gloriaz gozatu.

 

 

 

 

11. ERANSKINA

Jakina, Euskal Herrian istorio hauek ahoz-aho transmititu direnez, balio narratiboa duten bertso-sorta hauek hainbat bertsio izan dituzte. Hori ahozkotasunaren ondorio erretoriko bat da, herri-produkzioak “irekiak” bilakatzen dira, etengabe aldatzen, doitzen, elementuak jasotzen, motiboak “askatzen” joaten direlarik. Hasierako bertsoa, batzuetan bigarrena ere, berdintsua izaten da bertsio guztietan. Baina hirugarrenetik gauzak aldatzen hasten dira, nahiz eta motibo batzuk antzerakoan diren guztietan. Ondorengoa Jorge Riezuk sartu zuen bere Nafarroa-ko Euskal Kantu Zaharrak (1973:42-45). Hemen bost bertsoetatik lehenengo hirurak:

1.

San Migel-en bertsoak noa kantatzera

aditu nai duenik iñor balin bada.

Berri txarrak dabiltza munduan barrena;

notizioso geienak izan al dira:

Aingerua lapurrek eramana dela.

 

2.

Maiatzeko illaren amaikagarrena,

San Migel-en lapurrak sartu ziradena,

bai ta lapurtu ere berak nai zutena;

azkenik Erlikie San Migel-arena:

orrek ematen digu biotzean pena.

 

3.

Iru ehun bat gizon geigoak gaiñetik

billa atera dira Larragun balletik,

borondate onian guziok gogotik.

Or ibilli gerade mendi oietatik,

San Migel Aingerua, zure ondoretik.

 

4.

Iruñeko Korteko Alkate Rodriguez,

Barka bezate, baino bertso au adi bez:

berori portatu da, aditu dugunez.

Frantziara joan da San Migel-en galdez,

Aingeru eder ori billatu al balez.

 

5.

Frantziara joan ta San Migel opatu

belauniko jarririk, bertan adoratu.

Berak gaitzala bada ongi faboratu:

bizi-modu onen bat mundura logratu,

gero zeruetako gloriaz gozatu.

 

 

 

 

 

12. ERANSKINA

1963ko otsailaren 10ean, aurrekoaren jarrai-jarraian, Beasainen egindako bertso-saio batean Basarri eta Lazkao Txikiri gai bat eman zien gai-jartzaileak, Joxemari Iriondok (2005:134) jaso zuenez eta bertsolari biek kantatu zituzten bertsoak hona ekarri ditugu (bertsoaldiko sei bertsoetatik, lehenengo biak soilik hemen):

 

Ondoren binaka jarri zituen lanean Atxukarrok, ofizioa emanda: Basarri aste bete pasatzera Aralarrera doan sendagile donostiarra da. Iztueta, Aralarko artzaia.

 

Bas:

Eguna pasatzen dezu

dotore arditan,

etzanaldiak egiñaz

orduen erditan.

Gu berriz etxerik etxe

gaixoen bisitan.

Artzaia, emen bizi naiz

zure inbiditan.

 

Ltx:

Beraz, gustatzen zera

Aralarko tokiz;

ta lekua dago beti

aizearen premiz.

Zu al zabiltza eme

artzai ainbat aldiz?

Sarrigo etorko ziñake

toki ona balitz.

 

Bas:

Gazta ta baba, urdairik

etzaio oni falta;

alare eztaukagu

mutiko galanta.

Osasun zaildua dauka

ta ondo kostata.

Medikua alperrik onek,

gaixotzen ezta-ta.

 

Ltx:

Ara zer ezaugarri dan

ni ondo izan ta:

ikusitzen dezute

artzai onen planta.

Alare ongi nagola

berak lelen kanta.

Nere partez medikuak

lepondo galanta!

 

Bas:

Neri ori esatea

egin du azaiña!

Txotxa dirudi onenak,

eztauka bikaiña;

eztio asko luzitzen,

beintzat, alajaiña!

Eztizut erregalatuko

nai zenduke baiña.

 

Ltx:

Artzaiak eitten ditugu

ibilli galantak,

ta medikuentzako

iñoizeko faltak.

Guk baditugu saio

lanian galantak.

Beti ziudaderako

arkume ta gaztak!

 

 

 

 

13. ERANSKINA

XXI. mendean sano sartuta, Aralar atera zen bat-bateko saio batean, gatazka baten barruan sartuta. Tolosan, 2017ko urtarrilaren 21ean izandako bertso-saio batean Amets Arzallus eta Iker Zubeldia bertsolariei Aralar aldean pistak (bideak) ez egitearen kartel bat erakutsi zien gai jartzaileak, baina baita beste kartel bat gazte zaldibitarrek egina bideen alde (abeltzaintza errazteko)[7]. Kontuan hartu behar da Gipuzkoaren lurraldearen barruan dagoen Aralar mendi-lerroa Parke Naturala izan dela izendatua. Jakina, beste zonalde naturaletan gertatzen den moduan, Aralar zenbait aldarrikapen ekologistaren jogune bilakatu da azken hamarkadetan (bertsoaldiko hamar bertsoetatik hemen lehenengo biak soilik).

 

Amets

Iparraldean bizi naiz eta

nire ezagutza da pixka

entzun dut saltsan hor dabiltzala

artzai ta ekologista

baina pankarta blog eta berri

nork jakin zeini sinista

zu zara hango semea eta

emaidazu zure pista.

 

Iker

Nik’e aitona artzaina nuen

pixkat ez zait ba nabari?

Pista kontuan egin nahi dute

hai txikiketa ugari

izan liteke lehen sektorea

berriro pizteko sari

errespetoa ez al zaio zor

menditik bizi denari?

 

Amets

Ai zure pistak ez dakit nire

bidea duen xamurtzen

artzainei lagundu nahi nieke

hortan bagabiltza zuzen

bideak errez nahi ditut baina

gauza batek nau bildurtzen

errextasuna noiz hasten zaigun

errexkeria bihurtzen.

 

Iker

Jarri langa bat behar dunai

giltza emanda pakea

ganaduzalen egoerea

bihurria izatea

eurei eskerrak bakandu dira

garoa eta otea

nire ustetan horixe da ba

ekologista izatea.

 

Amets

Peneuven eta abertzalean

gaiak sortu du marmarra

militantea nik ikusi dut

deskolokatu xamarra

gure historira begiratuta

iruditu zait earra

alderdietan pixkat bagendun

despistatu beharra.

 

Iker

Ezker eskubi nahastu gera

baina horrek berdin dio

behar dituzte bideak eta

garaian gaude oaindio

gure mendiak gordetzekotan

izate eta balio

artzain gehiago behar ditugu

ta westfalia gutxio.

 

Amets

Pixka bat biok elkartzen goaz

eta bagenun garaia

zeinek ez du nahi mendialdean

berde ta garbi paisaia

polemika latza bat badabil

lizuntzen zaio usaia

nik pista edo pistarik gabe

mendian nahi dut artzaia.

 

Iker

Bi mila eta hamazazpian

txabola baten ertzean

behar dituzten traste guztiak

mandoakin ekartzean

gure artzainak izan ditzagun

gogoan ta bihotzean

Idiazabalgo gazta puska bat

jaten degun bakoitzean.

 

Amets

Ez nuke nahiko gaztak eskuan

egin diezaigun eztanda

guztia zure esku uzten dut

Aralar seme izanda

zuk erabaki pista edo ez

eta zeini jarri langa

neure legea ez dut jarriko

urtean bitan joanda.

 

Iker

Bi kartel zeuden atzekaldean

bi kolore ta bi forma

noski bakoitzak bere xedea

azaldu nahi zun ondona

pentsatzen nuna garbi esan det

ta hori ez degu broma

orain bakoitzak esan dezala

gogoak ematen diona.

 

 

 

14. ERANSKINA

 

2010eko azaroaren 12an Ataun herrian (Gipuzkoan) egindako bertso jaialdi batean gai-jartzaileak Aralarko San Migelen irudiarekin lotutako gai bat proposatu zien bertsolariei. Bertan zeuden: Sebastian Lizaso, Aitzol Barandiaran, Iban Urdangarin, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Anjel Mari Peñagarikano. Izan ere, Aralarko san Migelen irudia aurreko egunean etorri baitzen herrira, San Martin eguna ospatzeko. “Bisita” arrakastatsu eta jendetsua izan omen zen eta horregatik erabaki zuten hurrengo igandean ere berriro ekarriko zutela San Migelen irudia herrira. Gai-jartzaileak orduan Anjel Mari Peñagarikanori eman zion Aralarko San Migeleko santutegiaren errektorearen papera eta atzean zituen bost bertsolarien artean erabaki behar zuen zeinek sartuko zuen San Migelen irudia Ataungo elizara[8]. Hemen hamaika bertsoetatik lehenengo laurak baizik ez dira agertzen:

 

Peñagarikano

Nahiz ta Lizasok duen

hainbeste meritu

arriskutsua dala

nahi det adbertitu

“De Dios” esango du ta

santuak aditu

honek santuak ere

bildurtuko ditu.

 

Lizaso

San Migel, nerekin ez

kezkatu mesedez,

nahiz ta horren beroa

ni ez naizen fedez

zertarako nekatu

bera eramanez

berak pentsa dezala

sartzen dan edo ez.

 

 

Peñagarikano

Ta Egañak bolondres

esaten zun aupa

ni onartzen ez banau

honek dauka kulpa

baina horrelako da

nik ezin det hauta

fraile buruarekin

kabroi fama dauka.

 

Egaña

Holako lanak hobe

besterentzat laga

santuaren pisuak

horrenbeste traba

San Migel sartu behar

al da elizara

ba nik ez det sartuko

botillan ez bada.

 

Peñagarikano

Amets berakin nago

oso kezkatuta

deskuidatu ote dan

edo bildurtuta

honek ez beza sartu

lepoan hartuta

bataiatu ezkero

bera ez da sartu ta.

 

Arzallus

Nik metro bat laurogei

pasaxe det dana

atea txikia da

da esan duana

lepoan hartzen badet

San Migel laztana

irudia izango da

sartuko ez dana.

 

Peñagarikano

Ta hau sartuko ote dan

jendea galdezka

txiki honekin daukat

orain nahiko kezka

beti manga motzetan

jarri ohi du festa

Herkules dala uste du

ta kristaua ezta.

 

Urdangarin

Halabeharrez neri

heldu zait propina

lehendik merezita

baineukan jakina

urrutira ez da joango

Peñaren dotrina

erretorek daukate

etsairik haundina.

 

Peñagarikano

Bestea ere luze bat

neurri neurrikoa

auskalo zer talla ta

a zein gerrikoa

eta sartzen ezkero

ekarritakoa

lehenengo kendu zazu

belarritakoa

 

Barandiaran

Hara inuxentena

harrapatu beti

pinta hauekin asko

daukat herejetik

san Migel eramango

nuke nik ederki

ta gaitzerdi eliza

non dagon baneki.

 

Peñagarikano

Eleiz hontan zabalik

horrenbeste ate

ta oraindik kanpoan

guretzako kalte

zeinek sartu behar du

galdezka zaudete

azkar etorri bedi

Joxe Munduate. 

 

 

 

 

 



[1] https://www.amunsa.eus/urteko-26-igandea-b-abestiak-2018-09-30/

[2] https://www.armiarma.eus/klasikoak/idazlanak/O/OrixeEuskaldunak010.htm

[3] https://www.bertsolari.eus/erreportajeak/aralarko-santutegiko-lapurreta/

[4] https://www.youtube.com/watch?v=jpfq40cAijI&t=56s

[5] Badirudi Inocencio Ayerbe zela delako “Artxuetako Unaya”. Inocencio Ayerbe hainbat urtez izan zen Aralarko San Migel santutegiok erretora edo arduraduna (Uharte Araki, 1912 –  Iruñea, 2001): https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/ayerbe-inocencio/ar-16871/

[6] https://www.bertsolari.eus/erreportajeak/aralarko-santutegiko-lapurreta/

[7] https://bertsoa.eus/bertsoak/13930-amets-arzallus-eta-iker-zubeldia-aralarko-pistei-buruz

[8] https://bertsoa.eus/bertsoak/8777-aralarko-san-migel