Total Pageviews

Monday, February 05, 2007

Espainiako Apezpikuen Batzarraren instrukzioa (II)

Aurreko "post" batean, Espainiako Apezpikuen Batzarrak ateratako instrukzioa (2006-XI-23) laburbildu genuen.
Bertan bada atal bat euskal kuluturan itzelezko oihartzuna izan duena.
Non kokatzen da?
Instrukzioak, saerraren ostean, baditu hiru atal nagusi:
Sarrera
I. Egoera berria: laizismoaren oldar bortitza
II. Elizaren eta katolikoon erantzunkizuna
III. Argitu eta orientau beharreko kontuak, moralaren ikuspegitik
Gero ondorioak datoz.
Aipatutako azpiataltxo "polemiko" hori III. atalean agertzen da. Azpiatal baten azpiatala da, hain zuzen.
Izan ere apezpikuek argitu beharreko zenbait kontu agertzen dituzte. Honako hauek:
1. Demokrazia eta morala
2. Guztien ongiari zerbitzatzea
3. Demokrazia hobetzea
4. Erlijio-askatasunari errespetua
5. Terrorismoa
6. Nazionalismoak eta beren betebehar moralak
7. Karitatea praktikan jartzea

Beraz, gutxienez, kokatzen jakin dezagun eta gero gerokoak.
Seigarren azpi-azpi-azpiatal horretan "nazionalismoen betebeharrez" ari da instrukzioa.
Hasten da esaten abertzaletasun guztiak ez direla berdinak. Batzuek filosofia marxistak onartzen dituzte eta beste batzuek doktrina liberalak; batzuk independentistak dira eta beste batzuk ez.
Gogorarazten digute gaur egungo Espainiaren sustraietako bat sinismena izan dela, Penintsula osoko herriak kohesionaturik izateko eragileetako bat.
Hori bai, Espainia hainbat modu politikotan izan daiteke kudeatuta eta apezpikuek ez dute beren burua gai ikusten horretan deus esateko. Hiritarrei dagokie hori erabakitzea bozkaren bidez.
Hala ere, guztiok jokatu behar dugu erantzunkizunez, batasuna balio bat dela gogoratuz eta elkartasuna zainduz.
Horretan inplikatuta dauden hirtarren borondatea ere errespetatua izan behar da.
Elizak jarrera nazionalista edo abertzaleen zilegitasuna onartzen du, betiere modu demokratikoan ( indarkeriarik gabe) jokatzen badute. Beraz, komunitate bat (herri bat, nazio bat...) modu horretan Espainaren ordenamendua aldatuko balitz, apezpikuak ez lirateke kontra jarriko.
Baina abertzaleen proposamenak justifikatuak izan behar dira guztien ongia kontuan hartuz, eta modu batean edo bestean inplikatuta daudenei erreferentzia eginez.
Izan ere, edozein pauso luzatu bahino lehen, galdera batzuk erantzun beharko lirateke: esaterako, orain arte eratutako erlazio sareak apurtu behar ote dira?
Beraz, egoismoa ez dadila nagusi izan edota ez gaitezen aldarrikapen ideologikoekin itsutu. Egia historikoa manipulatzea ere saihestu behar da. Garrantzitsua da oso herri guztien artean elkarkatasuna bizitzea eta berradiskidetzea bultzatzea, zuzengabekeriak gaindituz eta banaketak saihestuz. Helburu hori gure otoitzen bidez ere lortzera gonbidatzen gaituzte apezpikuek.

Honaino apezpikuek esandakoa.
Honik aurrera nire gogoeta xumea.
Apezpikuek Elizak onartzen duen egia bakarra gogorarazi digute: Elizak jarrera nazionalista edo abertzaleen zilegitasuna onartzen du, betiere modu demokratikoan ( indarkeriarik gabe) jokatzen badute.
Abertzale den batentzat hau izugarri positibotzat hartzeko modukoa da, ez?
Jakina, gero gogoeta batzuk proposatzen dizkigute: batuta bizi eta eratu izan direla Penintsulako herriak, sinesmena izan dutela guztiek kohesio-euskarri... gogoan hartzeko kontuak dira, zalantzarik gabe, baina sekula Elizak onartzen duen zilegitasun horren kontrakoak direla ondorioztatuz. Are gehiago, gogoeta aberasgarritzat hartzen ahal dugu abertzale sentitzen garenok. Gaur egungo abertzale askorentzat, gure abertzaletasuna ez da besteengandik aldentzekoa (separatismo). Eskatzen dugu soil-soilik guri dagozkigun kontuetan burujabe izatea, guk geuk erabaki ahal izatea eta ez Estatu zentralista batek. Helburua? Hain zuzen apezpikuek baloratzen duten elkartasun hori areagotzea: beste herrialdeei lagunduko diegu, baldin eta gure ekonomia (hobeto) kudeatzeko aukera badugu. Hau da, gu garatu, besteak garatzen laguntzeko; gu aberastu, besteei aberasten laguntzeko (betiere besteek dituzten gauza onetatik ikasteari utzi gabe).
Erantzunkizunerako deia ere egiten digute. Abertzale batek eskertu behar du dei hori. Benetako abertzaleak izan nahi badugu, gauzak ondo egiteaz geu gara interesatuen gaudenok. Hau da, nazio burujabe bat izatera doan "trantsizio" horretan, gauzak ondo baino hobeto egin nahi ditugu, gutxiengo guztiak errespetatuz, giza-bizitza balio sakratutzat zainduz, guztien inplikazio demokratikoa bultzatuz, elkarrizketa eta parte hartzea sustatuz...
Hori guzita ondo egiteko guk geuk izan beharko genuke interesik gehien. Eta horregatik eskertzen diegu apezpikuei errepontsabilitaterako deia.
Eta otoitzean biltzen gara, nola ez, Espainiako beste herri eta beste pertsona guztiekin. Horretan ez gara sekula bereiztuko, munduko beste herri guztieetatik eta gizaki ororengandik bereiztu nahi ez dugun bezala. Horretan denok gara anaia-arrebak. Elkartasunaren bidean aurkituko gaituzte.

No comments: