Klikatu izenburuan bideo lazgarri bat ikusteko. Irudiek ez dute gezurtatzen. Noiz arte odol-hustutze hau?
Total Pageviews
Tuesday, January 06, 2009
Gazako haurrak hiltzeko arriskuan
Monday, January 05, 2009
Gazaren kontrako erasoaldia
Aitortu behar dut ez naizela gai honetan aditua. Jarraitzen dut jende asko ari delako sufritzen (israeldarrak eta palestinarrak) eta inoren sufrimenduaren aurrean ezin naizelako axolagabe geratu.
Egia da, Hamasek misilak botatzeari utzi behar dio. Indarkeria oro alde batera utzi behar du, batez ere indiskriminatuak diren erasoak... Hamas, erakunde armatu bezala, desagertu beharko litzateke... Baina irudiek ez dute gezurtatzen.
Dagoeneko 400 hildako baino gehiago utzi diuten Israelen erasoa sarraskia izan da, ez du justifikaziorik. Ume asko hil dira dagoeneko, horiek ere misilak jaurtitzen aritzen ohi dira? Horrek ez du justifikaziorik eta Israelek betiko izango du erru hori bere gain. Eta "razimo" bonbak? Hori ez da eraso "selektibo" bat. Hori da ahalik eta gehien txikitzea. Nazioarteko erakundeek behin eta berriz salatu dituzte mota horietako bonbak. Baina, ez, Israeli (gobernuari) bost axola munduak zer dioen.
Hobe du, gutxienez, barkamena eskatzen hasi, hobe du kaltetu zibilak indemnizatzen hasi, munduaren aurrean sinesgarritasun apur bat berreskuratu nahi badu.
Irudiak mintzo dira:
Thursday, January 01, 2009
EITBren kontrako bonba: denok gara EITB
Nire elkartasunik beroena EITBko langile guztiei, zeren zauriturik izan ez den arren, bonba bat tartean dagoenean edozein ezbehar gerta zitekeen: garaiz ez hustutzea, langile bat ez konturatzea, urrutitik etorritako metraila zati bat, kristalak... Bonba bat ez da jokoa, oso arriskutsua baizik. Zorionez ez da zauriturik egon eta aurrera segi.Nire elkartasuna zeren bonbaren helburuetako bat, argi dago, bertako langileak beldurtzea izan baita, egiten duten lanean eragitea (beldurraren bidez).Jakina, ETAk ez ditu "faxistak" soilik gorrotatzen. Egungo ETAk ezin ditu ikusi bere modura pentsatzen ez dutenak, pentsamendu librea (beldurrik gabea) eragiten dutenak, euskaldunak, abertzaleak izan arren... agian horixek egiten dio minik gehien: euskaldunok eta abertzaleok haiekin bat ez egoteak.Horregatik dituzte beren jomugan unibertsitateak eta komunikabideak (komunikabide euskaldunak, bereziki).Besarkada bat, segi lanean, horixe izan baitaiteke zuen erantzunik gizalegetsuena eta gizarte honek espero duena zuengandik.
Eutsi goiari!
Subscribe to:
Posts (Atom)