Nire elkartasunik beroena EITBko langile guztiei, zeren zauriturik izan ez den arren, bonba bat tartean dagoenean edozein ezbehar gerta zitekeen: garaiz ez hustutzea, langile bat ez konturatzea, urrutitik etorritako metraila zati bat, kristalak... Bonba bat ez da jokoa, oso arriskutsua baizik. Zorionez ez da zauriturik egon eta aurrera segi.Nire elkartasuna zeren bonbaren helburuetako bat, argi dago, bertako langileak beldurtzea izan baita, egiten duten lanean eragitea (beldurraren bidez).Jakina, ETAk ez ditu "faxistak" soilik gorrotatzen. Egungo ETAk ezin ditu ikusi bere modura pentsatzen ez dutenak, pentsamendu librea (beldurrik gabea) eragiten dutenak, euskaldunak, abertzaleak izan arren... agian horixek egiten dio minik gehien: euskaldunok eta abertzaleok haiekin bat ez egoteak.Horregatik dituzte beren jomugan unibertsitateak eta komunikabideak (komunikabide euskaldunak, bereziki).Besarkada bat, segi lanean, horixe izan baitaiteke zuen erantzunik gizalegetsuena eta gizarte honek espero duena zuengandik.
Eutsi goiari!
No comments:
Post a Comment