Total Pageviews

Tuesday, March 10, 2009

Hauteskundeen inguruko gogoeta zoroak (II)





















2009-III-09
Batzuendako Patxi Lopez da
nahiko harro ta maketo
ta EAJk ez du agian
izan nahi haren menpeko
halere hola ezin da ibili
nire aholkua tarteko
burua galdu beharko dugu
bihotza sano izateko.

Pogrekerian menpean gaude
kondoi, aborto ta guzi
horren aurrean PNVek ez du
jarri aurpegi itsusi
sasiprogreak horrela dabilz
horrela ditut ikusi
orain artean hainbat arlotan
PSOE izan da nagusi.


Abertzalentzat PP alderdia
izan da nahikoa etsai
ta egoera honetan abertzaleek
ez dute bidaidetzat nahi
Baina paktu bat egitekotan
pentsatu liteke noiznahi
PP euskaltzale izango balitz
izan liteke hautagai.

2009-III-10

Ajuria-Enean bidean daude
PSEkoak gori-gori
ta adierazpenak bihurtu dira
gure eguneroko ogi
espainolistak espainolekin
ta ez baduzu nahi, tori
Ai ene Patxi non dago zure
transbertsalitate hori?

EA bakarrik ta ez menpean
horra hor gure grandezak
soberanistak omen dira ta
erronka hori har ezak
orain damutu ta barka eske
ahaztuta lehengo ametsak
Mayor Orejak lortu ez zuna
lortu du batasun ezak.

No comments: