Total Pageviews

Friday, December 18, 2009

Zorionak, Mikel!




Mikel Ayestaran, Nazioarteko Kazetaritza Saria 2009
Erredakzioa - 2009/12/16 | Iruzkinak:


Berriemailerik onenaren saria jaso du EiTBko kazetariak, gatazka zonatan egindako lan profesionalagatik.


Mikel Ayestaran EiTBko berriemaileari Nazioarteko Kazetaritza Saria ematea erabaki du gaur Prentsako Nazioarteko Klubeko (CIP) Zuzendaritza-batzordeak. Fraçois Museau eta Tomas Alcoverro kazetariek ere golardoa jaso dute.

Berriemailerik onenaren saria jaso du EiTBko kazetariak, gatazka zonatan egindako lan profesionalagatik, nahiz eta askotan arriskuan izan.

Mikel Ayestaranek egindako kroniken zehaztasun eta objektibotasuna goraipatu ditu epaimahaiak. Gerraren eta gatazka armatuen ondorioak pairatzen dituztenen alde gizatiarra islatzen dute kronikek beti, epaimahaiaren ustez.

Gainerako sarituak

Espainian den berriemaile atzerritarrik onena François Museau da, CIParen arabera, Frantziako Liberation egunkarikoa. Espainiako errealitatea duela hamar urtetik zabaltzen duelako eta dagoeneko aditu bat bilakatu delako.

Era berean, Tomas Alcoverro La Vanguardia egunkariko kazetaria saritu dute, izan duen ibilbide profesional luzeagatik.

Komunikabideak defendatzeagatik eta babesteagatik Fundeau BBVAri golardoa eman diote.

Azkenik, giza balioen defentsan egindako lanagatik Stieg Larsson kazetaria eta Lubna Huseein Sudaneko erreportaria saritu dituzte. Lehena Millenium trilogiaren egilea da eta bigarrena bere herrialdean atxilotu egin zuten festa batean prakak eramateagatik.

No comments: