Total Pageviews

Sunday, June 13, 2010

Luigi Padovese Gotzainaren omenez
























Turkia aldean berriro ere
jo behar da hil-tronpeta
apezpiku bat hil berri dute
ilundu egin zait kopeta
fanatikoa izandu baita
egin duena hilketa
Martiri bat da aitor dezagun
fedeagatik hil da eta.

Txoferra ei zan hiltzailea ta
burutik ez zegon ondo
artzain xume bat hola hiltzeko
izan behar nahiko babo
baina datuak bildu dira ta
hori garbirik ez dago
ze tesi hori ezin da eutsi
bada zeozer txarrago

Luigi zuen izena eta
han lanean ari ta ari
Gotzain zintzoak ez baitzuen nahi
izan inoiz salatari
nahiz ta txoferrak kaltea egin
konturik ez galda hari
ta egindako on harek izan
zuen heriotza sari.

Heriotza bai mintzatu egin da
baina hark ez dauka giltza
Nahiz ta jazarpen handia izan
ta bukaera bortitza
ezin da ahaztu mundu honetan
ez dela amaitzen bizitza
zeren heriotzak gu kristauontzat
ez du azkeneko hitza.

No comments: