Izenburuan klikatuz gero El Pais-etik ateratako artikulu bat irakurriko duzu. 21 ume hil ditu ETAk bere historia odoltsuan. Ez dakit kontatzen diren haur jaio gabeak. Nik kontatuko nituzke. Burura datozkit zenbait irudi. BAT: polizia bat eta bere emaztea haurdun zegoela tiroz jo zituzten beren garajean. Emakumea, tripa lodi lodi (erditzeko gutxiren faltan), lurrean datza, odoleztatuta, gorpu. BI. Handik urte gutxi batzuetara, Mungian, terroristek bi trafiko-ertzain hil zituzten, trafikoa gidatzen zeudela. Bietako bat emakumea, Amaia deitzen zen, eta umedun zegoen, nabarmen.
Memoria historikoa lantzearen aldekoa naiz. Kontu honi dagokionez ere. Ez betiko arrenkuraz bizitzeko, baina bai zergatik eta zertaz damutu behar garen zehazki jakiteko. Iragana gainditu bai, baina jakinda zer egin den, berriro errepikatu ez dadin.
No comments:
Post a Comment