Total Pageviews
Saturday, October 29, 2011
Thursday, October 27, 2011
Otoitzak euskaraz
GURE AITA
Gure Aita, zeruetan zarena, santu izan bedi zure izena, etor bedi zure erreinua, egin bedi zure nahia zeruan bezala lurrean ere, emaiguzu gaur egunhonetako ogia, barkatu gure zorrak guk ere gure zordunei barkatzen diegunez gero ez gaitzazu utzi tentaldian erortzen baina atera gaitzazu gaitzetik. Amen.AINTZA
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari. Hasieran izan bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen.GURUTZEAREN SEINALEA
Gurutze Santuaren seinaleagatik gure etsaiengandik libra gaitzazu, gure Jaun eta Jainkoa. Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.AGUR MARIA
Agur Maria graziaz betea, Jauna da zurekin,ANGELUSA
-Jainkoaren aingeruak adierazi zion Mariari. -Eta Espiritu Santuaren egitez sortu zuen. Agur Maria… -Hona hemen Jaunaren mirabea. -Gerta bekit zuk diozun bezala. Agur Maria… -Eta Jainkoaren Semea gizon egin zen. -Eta gure artean bizi izan zen. Agur Maria… -Otoitz egizu gure alde Jainkoaren Ama done horrek. -Jesu Kristoren aginduak irabaz ditzagun. Egin dezagun otoitz: Ixuri Jauna gure bihotzeta zure grazia, aingeruak esanik Jesu Kristo zure Semea gizon egin dela jakin dugunoi, Haren nekaldi eta gurutzearen bidez piztuerako aintzara iritsi gaitezen. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen. Aintza Aitari…SALBEA
Agur erregina, ama errukiorra, gure bizi, gozo eta itxaropen, agur.ESPIRITU SANTUARI
Zeru-lurren egile zeran Espíritu Santua zatoz eta bete gure bihotzak, piztu gugan maite sua.AINGERU ZAINDARIARI
Aingeru zaindari, lagun on hori, gau eta egun lagun niri. Ez nazazu inoiz ni bakarrik utzi. Nik zerurako nahi dut bizi.EGUNA ESKAINTZEKO
Jesu Kristo nire Jauna, Mariaren bihotz garbiaren bitartez zure Bihotzari ematen natzaio eta Zurekin eskaintzen naiz Aitari aldareko sakrifizio santuan, gaurko nire otoitzekin eta lanekin, sufrimenduarekin eta pozekin, mundua salbatzeko eta zure erreinua gugana etor dadin.ESKERRAK EMATEKO EGUNA BUKATZEAN
Gaur, egun osoan, eman didazu zure laguntza eta maitasuna; eman didazu biziaren poza ere. Orain, lokartu aurretik, hauxe esaten dizut:MAHAIA BEDEINKATZEKO
Bedeinka gaitzazu Jauna eta bedeinka itzazu zure ontasunetik hartu ditugun dohai hauek, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.DAMU OTOITZA
Jesu Kristo nire Jauna, Jainko eta gizon egiazko, nire Egile, Aita eta Salbatzaile hori. Zarena zarelako neurri gabe ona eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako damu dut bihotz bihotzez, damu dut zu nahigabetua. Eta infernuko oinazeetan zigortu nazakezulako. Zure Jainko graziaz lagunduta asmo sendoa hartzen dut berriz ere bekaturik ez egiteko, aitortu eta bekatuen ordaina betetzeko. Amen.Arrosarioko litaniak
Erruki, Jauna.
Kristo, erruki.
Erruki, Jauna.
Kristo, entzun
iezaguzu.
Kristo, adi iezaguzu.
Zeruko Aita Jainkoa.
Erruki Jauna.
Gizadiaren
Salbatzaile, Seme Jainkoa. Erruki Jauna.
Espiritu Santu
Jaikoa. Erruki Jauna.
Hirutasun Santu,
Jainko bakarra. Erruki Jauna.
Andre Maria Donea.
Otoitz gure alde.
Jainkoaren Ama Donea.
Birjinen Birjina
Donea.
Kristoren Ama.
Elizaren Ama.
Jainko graziaren Ama.
Ama guztiz garbia.
Ama lausorik gabea.
Ama eta Birjina.
Ama errugabea.
Ama sortzez garbia.
Ama miragarria.
Erakutsi oneko Ama.
Egilearen Ama.
Salbatzailearen Ama.
Birjina begiratuena.
Birjina agurgarria
Birjina goragarria
Birjina ahaltsua
Birjina errukitsua
Birjina zintzoa
Santutasun eredua
Jakinduariaren aulkia
Gure pozaren
iturburua
Espiritu Santuaren
jauretxea
Graziarik egintzarik
ederrena
Jainkoaganako
eskaintzaren eredua
Arrosa aukeratua
Dabiden dorrea
Marfilezko dorrea
Urrezko etxea
Itunaren kutxa
Zeruko atea
Goizeko izarra
Gaixoen osasuna
Bekatarien babesa
Nahigabetuen poza
Kristauen laguntza
Aingeruen Erregina
Patriarken Erregina
Profeten Erregina
Apostoluen Erregina
Martirien Erregina
Aitorlen Erregina
Birjinen Erregina
Santu guztien
Erregina
Jatorrizko errurik
gabe sortutako Erregina
Zerura jasotako
Erregina
Errosario Santuaren
Erregina
Sendiaren Erregina
Bakearen Erregina
Jainkoaren Bildotsa,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua: barka, Jauna.
Jainkoaren Bildotsa,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua: entzun Jauna.
Jainkoaren Bildotsa,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua: erruki Jauna.
Otoitz eguzu gure
alde Jaungoikoaren Ama Done horrek. Jesukristoren gure Jaunaren aginduak irabaz
ditzagun. Amen
Otoitza: Jainko
Jauna, emaiguzu zure zerbitzarioi gorputz-arimetako osasuna; eta Maria beti
Birjina dohatsua laguntzaile dugula, atera gaitzazu bizitza honetako
ilunaldietatik eta eraman, zeruko zorionaren jabe izatera. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez, Amen.
ADORO TE DEVOTE
Eraspenaz maite
zaitut, Jainko ezkutua,
egiazki gordeta hauen
irudipean.
Zure aurrean zeharo
menperatuta dago nire bihotza,
oso-osorik gurtzen
zaitu zu ikustean.
Zutaz epaitzerakoan
okertzen dira ikusmena, ukimena, dastamena;
baina zinez sinesteko
entzumena da nahikoa;
Jainko Semeak esan
duen guztia sinesten dut;
ezer ez da benetako
hitz hau baino egiagoa.
Gurutzean
jainkotasuna estalia zegoen,
baina hemen
gizatasuna ere da ezkutu;
sinesten ditut eta
aitortzen biak,
ezer ez da benetako
hitz hau baino egiagoa.
Zauriak ez ditut
ikusten Tomasek so egin zien bezala,
baina aitortzen dut
nire Jainkoa zarela;
egizu zuengan gero
eta gehiago sinets dezadan,
Zuregan itxaron,
maite zaitzadala.
Oh, Jaunaren
heriotzaren oroigarri!
Gizonari bizitza
ematen dion Ogia!
Emaiozu nire arimari
zutaz bizi dadila,
zure eztitasuna beti
dezala dasta.
Jesus Jauna, pelikano
ona!
garbi nazazu, ni
zikin hau, zeure odolaz,
mundu osoaren hobenak
garbi ditzakeen
ttanta-odolaz.
Jesus, orain ezkutua
dakusdana,
irrikaz nahi dudana
eskatzen dizut bete dadila,
zure aurpegia
agerturik begiratzean,
zure aintza ikusiz,
zoriontsu izan nadila. Halaxe.
Thursday, October 20, 2011
Nafarroa Oinez 2011ko euskarazko meza
Urriaren 16an euskaltzaleek bazuten zita bat Tafallan eta sinestunok izan dugu aukera bat egun seinalatu horretan, euskara ospatzeaz gain, gure fedea ospatzeko; izan ere, aurtengo Nafarroa Oinezen euskarazko Meza ospatu da bertako parrokian, Santa María Elizan. Meza 11:30etan ospatu zen eta meza-emaileak Mikel Garziandia, Xabier Irrigaray eta bertako parrokoa den José Manuel García de Eulate izan ziren.
Nafarroa Oineza doazen milaka euskaltzaleen artean badira kristau sentitzen direnak, noski, eta haientzat aukera bat da egun horretan ere euskarazko Meza izateko. Tafallan izanda, hango elizaren edertasuna eta artea dastatzeko abagune aparta izan zen, gainera.
Aurreko zenbait urtetan ospatu izan da meza euskaraz Nafarroa Oinezen inguruan. Aurtengoa aurreneko aldia da Tafallan egiten dena: hango parrokoa José Manuel bera poliki moldatu zen ebanjelioa euskaraz irakurtzen eta esker oneko agertu zen etorri zirenekin.
Esan izan da euskalgintza azken bolada honetan urrutiratu egin dela kristautasunetik. Hori horrela ez da izango baldin eta kristauok eta, batez ere, laikook errealitate horretan egoten jakiten badugu, bertara gure kristau izaera eramaten badugu, giro horiek Kristoren bakeaz eta poztasunaz kutsatzen baditugu. Egia esan, dagoeneko bagaude errealitate horrekin eguneroko harremanetan. Bakarrik falta zaigu kamuflajeak utzi eta normaltasunez gure kristautasuna nola bizi dugun agertzea, nola gure bizitza argituta dagoen ez ezkutatzea. Agian baten bat animatuko da gure bidea jarraitzera.
Datozen urteetan sendotuko ahal da ekimen hau!
Monday, October 17, 2011
Iran eta emakumeen aurkako harriketak
Ikusi berri dut The Stoning of Soraya (La verdad de Soraya M.). Kazetari franko-iraniarraren La Femme lapidé best-sellerraren adaptazioa da. Filme gogorra, sinesgarria eta oso humanoa. Gomendagarria, hala ere, eta hezigarria. Ez da Hollywood-eko filme tipikoa, komertzial horietakoa, nahiz eta aktore nagusienetako bat amerikarra izan: Jim Caviezel, The Passion filmean Jesusen papera egiten duena. Aktoresak oso onak dira baita.
Benetan gertatutako istorioa da: Irango herrixka batean Soraya izeneko emakume bat, lau seme-alaben ama, pertsona ondratua eta langiletsua, oztopo bat da bere senarrarentzat; izan ere, honek beste emakume batekin ezkondu nahi du, hain andrezalea da eta. Islamaren joera muturreko batez baliatzen da eta bere emazteak adulterioa edo ezkontza-lohitzea egin duelako salaketa egiten du. Bistatik kentzeko trikimailu maltzurra. Horrelako kasuetan, emazteak frogatu behar du errugabea dela. Salaketa emakume batek jarri izan balu, ostera, orduan emakumea da gizona erruduna dela frogatu behar duena. Halakoxea da hango “legea”. Jakina, herrixka horretan, erreza da testigantza faltsuak biltzea emakume xume baten kontra. Eta zigorra garratza da: harrikatua izango da, hil arte.
Esan bezala kasu lazgarri hori gertatu zen. Iranen, eta horrelako beste zenbait lekutan gaur egun ere horrelakoak egiten dira, nahiz eta isilean gordetzen diren, adierazpen askatasuna murriztuta dagoelako han.
Burura etortzen zait gure Aita Santuaren diskurtsoa Alemaniako Parlamentuan. Horretan esaten du kristautasunak sekula ez duela inposatu “errebelatutako” zuzenbide bat; hau da, Elizak ez du esaten ordenamendu juridiko jakin bat dela “goitik” datorrena eta nahi eta nahi ez bete behar dela. Elizak esaten du izaera eta arrazoia direla zuzenbidearen iturriak. Izan ere, Jainkoak gizakioi adimena eman digu eta izaera jakin bat. Haiei jarraiki, zuzentasunez, askatasunez eta besteekiko errespetuz bilatu behar dugu elkarbizitza eta justizia. Hori ez da gertatzen beste zenbait kulturetan. Iranen, esaterako, erlijioa eta politika (erlijioa eta legea, erlijioa eta kodigo penala, erlijioa eta batzuen interesak) nahasten dira. Bertako ordenamendu juridikoa bat eta bakarra da, “errebelatua da”, “goitik” omen dator eta ezin da zalantzan jarri. Eta, beraz, emakumeak harrikatzea, adibidez, guztiz zuzena da: zilegizkoa da.
Tira, ez du bestelako esplikazioen beharrik. Burua sorbalden gainean badaukagu erabili dezagun, horretarako eman baitigu Goikoak, ez xaloak izateko eta horrelako herrialdeetan nahi dutena egiten ahal dutela uste izateko.