Total Pageviews

Saturday, April 06, 2013

Ongi etorri Eliza Katolikora



Gutako bakoitzaren akatsak gora-behera, balantzea ondo erakusten duen bideoa duzu hau. Klikatu izanburuak eta ikusiko duzu.

Una asignatura apasionante

Erlijio irakasgaiari buruzko iragarkia, ondo egina. Klikatu izenburuan eta ikusiko duk/n.

Thursday, April 04, 2013

Konponbide errazik ez: bizitza sarritan haizearen kontra joatea da




LANDA, Mariasun (2012): Maitagarria eta desioa. Elkar.

Marrazkiak: Maite Gurrutxaga Otamendi
(80 orrialde)



Maitagarri hegalari bat Bai izeneko neska batekin topatu da eta, hark lagundu dionez, prest agertu zaio desio bat betetzeko. Neskatoak, Baik (edo Ezbaik), ez du derrepentean bere desioa eskatu nahi izan eta biharamunean berriro etortzeko agindu dio zein desio nahi duen berriz ere galde diezaion. Eta horrela jarraitu du etortzen maitagarri txikiak harik eta Ezbai hil den arte. Tartean Ezbai, Tomas izeneko mutil batekin maitemindu, ezkondu, familia osatu eta zahartu eginen da, egunero maitagarriren bisita jasotzen duela eta egunero erantzun berbera emanez: biharamunean berriro galdezka etortzeko. Izan ere, “bazekien arriskutsua dela desio duguna berehala lortzea. Nonbait, ipuin horietako pertsonaia askori bizitzan behin hori gertatu eta gaizki bukatzen zuten, oso gaizki, ezin baitzuten besteekin zoriontsu izan”[1].
Badirudi desioak, ametsak, planak gauzatzeko modua ahalegina eta lana direla erakutsi nahi duela egileak. Magia, gaitzesten ez duen arren, bidezidorra izaten da, eta ez du laguntzen pertsonak heltzea: nekearen eta oinazearen esperientzia gogorra baina hezitzailea saihesten dute, eta hori ez da ipuin honetan gertatzen.
Istorio emotibo, poetiko eta bitxia dugu Mariasun Landaren hau, nolabaiteko transzendentziari muzin egiten ez diona, nahiz eta bukaera irekia (eta oso literarioa) izan.



[1] 19. orrialdea.
Maitagarria Eta Desioa - Mariasun  Landa Etxebeste  /  Maite   Gurrutxaga (il. )