Mundu osoko milioika pertsonek, batez ere gazteok, txalotu izan dugu.
Apirilaren 27an kanonizatua izan zen, Eliza Katolikoaren 264. Aita Santua,
Karol Józef Wojtiła, Polonian 1920an jaioa, eta 2005eko
apirilean Erroman hila.
Historia osoan GEHIEN IKUSITAKO pertsona izan da: mila milioika. 129
lurralde edo estatu bisitatu zituen bere bizitzan zehar: batzuk (Espainia eta
Mexiko, kasurako) bost aldiz bisitatu ere.
Honako hizkuntza hauek HITZ EGIN edo erabili zituen: poloniera, italiera,
frantsesera, espainola, portugesa, ingelera, alemana, esperantoa, greziera klasikoa,
latina, txekera, lituaniera, errusiera, hungariera eta ezagutzen zituen zerbait
gauza japoniera, tagalo eta Afrikako zenbait hizkuntzena.
Lantegi eta meategi bateko LANGILEA izan zen, naziek unibertsitatetik
egotzi baitzuten. 9 urte zituela ama hil zitzaion eta oso gaztea zela bere aita
eta bere anaiak hiltzen ikusi zituen.
Munduko II. gerran zehar teologia ezkutuka ikasi ostean, APAIZTU egin
zen, eta Erroman doktoradutza lortu zuen tesi honekin: Gurutzeko San Juanen
dotrinako sinesmen ekintza.
Oso gazte zela, Krakoviako gotzaina izan zen eta ikasleen artean
entzutetsu egin zen, haiekin txangotan joaten zelako. Vatikanoko II.
Kontzilioan parte hartu zuen.
1523. urtetik lehenengo Aita Santu ez italiarra izan zen, historia
osoko lehenengo eslaviarra, bere aitasantutza 27 urtekoa izaki: San Pedro eta
Pio IX.aren ostean hirugarren luzeena.
MARXISMOTIK askatu zuen mundua, planeta erdia zapaldu eta estutu zuen
erregimen politiko horretatik. Polonia uztarri KOMUNISTATIK askatu zuen,
altzairuzko harresia behera botata.
Lagun JUDUTAR asko izan zituen. Lehenengo aita santua izan zen eliza
luterano batean otoitz egin zuena (Erroma, 1983), sinagoga batean (Erroma,
1986) eta meskita batean (Damasko, Siria, 1988) errezatu egin zuena.
JMJ edo GMJ (Gazteriaren Munduko Jardunaldia) sortu eta ospatu zuen,
Erroman, Konpostelako Santiagon, Denver (AEB), Manila, Czestochowa (Polonia) eta Paris-en (Frantzia)...
Denok SANTUAK izan behar ginela nabarmendu zuen. 1340 pertsona
beatifikatu eta 483 santu kanonizatu zituen: aurreko bost mendeetan baino gehiago.
BAKEAREN aldeko Jardunaldia (otoitza eta baraua) antolatu zuen Asis-en
erlijio guztien ordezkariekin. Argentina eta Txileren arteko Beagle-ko gatazkan
bitartekari izan zen gerra saihesteko.
Hirugarren milurtekoari begira, urte santuan, Erroman milioika pertsona
bildu zituen. Eliza Katolikoak egindako akatsengatik BARKAMENA eskatu zuen;
hala nola, Galileo kondenatzeagatik
1981ean ATENTATU bat izan zuen, gutxigatik hil ez zuena, Fatima-ko
hirugarren sekretua beteaz. Parkinson, heste lodiko minbizia, femur eta
sorbaldaren haustura, bi atentatu larri izan zituen... baina azkeneraino iraun
zuen, bere bizitza eskainiaz, mundu osoak balioetsi zuen eredu harrigarria
emanez.
Orain irribarretsu dakusagu, Jainkoaren aurrean gu bedeinkatzen. Festa
handia da gizateriaren bosten honendako (1.200 milioi katoliko mundu osoan),
bera hainbeste maite dugunondako.
No comments:
Post a Comment