Total Pageviews

Wednesday, November 18, 2015

Frantzian gertatutakoak, erreakzioak eta erreakzionarioak


Victims of Bataclan theatre after terrorists opened fire in Paris, France, 14 November 2015
Bataclan aretoa sarraskiaren ostean, miror.co.uk.com web-gunetik hartua

Munduan gertatzen ari denaren inguruan jende asko erreakzioz ari gara erantzuten. Horri, batzuetan, erreakzionarioa izatea esaten zaio.
Eta erreakzioa izan da Frantzian, Parisen gertatutako 127ren hilketaren aurrean. Hilketa bidegabe, hanker eta arbritarioak izan dira. Elkartasun keinu asko izan dira agintari eta erakundeen aldetik eta jende arruntarengandik, jakina.
Baina horren aurrean beste erreakzio bat izan da,  sare sozialetan eta zenbait egunkarietako agerkari digitaletan, ridikulizatuz erreakzio hori ("Pray for Paris" leloaren kontra, Frantziako banderaren filtroa facebooken jartzearen kontra, e.a.).
Erreakzio hori ridikuluan jartzeko honakoak esaten dira:
- Non zeuden "Pray for Paris" erakusten dutenak Siria, Beirut, Libano edo bestelako lekuetan ordu gutxi batzuk lehenago egin zirenean beste sarraski batzuk?
- Zergatik ez dira jartzen Siriako banderaren filtroak Facebooken? Siriako hildakoak balio gutxiagokoka dira?
- Frantzia izan da Siriako konfliktoan gasolina bota duenetako bat eta hipokrita da orain Pariseko atentatuekin harritzea: zer espero zenuten? Berdin gertatu da Mendebalde herrialdeetako beste estatuekin.

Hor badago arrazoi indartsu bat: hildako guztiak giza-balio berbera zuten, egia, eta medioetan Parisekoei soilik eskaintzen zaie arreta. Estandar desberdinak erabiltzea hilketa batzuk baloratzeko ez dirudi zuzena denik.

Baina euren burua ezkertiartzat dutenak berehala ekartzen dute gogora Europako eta AEBetako potentziek izan dute atzerriko politika, iraganeak "Sobiet Batasun( zintzo, langile eta ezkerreko)ari aurre" egiteko, talde terrorista hauek "sortuz". Horrek autoritatea kentzen die eta kentzen omen digu europarroi Parisekoa salatzeko. Baina ezkertiarrei, adibidez, ez omen diete Stalinen sarraski izugarriek inolako autoritate moralik kentzen.Yemen Gorrien sarraskiengatik ez dute, ezkertiarrak diren aldetik, barkamena eskatu behar? Elizako zenbait kidek, Euskal Herrian, Nafarroan 12 emakume ejekutatu zituzten XVII. mendean. Gertaera arbuiagarria eda salagarria, inondik ere. Aita Santuek behin eta berriro barkamena eskatu dute gertaera anker horiengandik. Ez dut jarrera berdina ikusen "independentzia eta sozialismoa" aldarrikatzen dutenengan, ezkertiar eta komunismoaren herederoak kontsideratzen direnengan.

Baina... badago bainik. Horrelako kritikek oso aurrerakoiak dirudite iritzi publikoaren aurrean, gardentasuna eta justiziaren eskean ari direla ematen delako. Hala izango da askotan. Baina kritika eta erridikulizazio horien atzean badago jarrera, ene ustez, koldarra arazoari aurre ez egiteko. Gainera datorkigun arazoa aurre ez egiteko. Badirudi "guk" egin ditugun akatsak ordaindu behar ditugula, merezita dugulako eta ISISen kalifatoaren aurrean burua makurtu besterik ez dugu egin behar, iraganean denok izan "garelako" zigor honen errudun. Et, et, et... kieto parao!

Ez da egia munduan egin diren sarraskien aurrean Europa ixilik egon denik. Izan dira pertsona asko, ez bakarrik ezkerreko alderdikoak, sarraski horiek salatu egin dutenak, Palestinaren bandera jarri ditugunak, Siriako exiliatuekin hunkitu garenak eta gure ahalmen eskasekin eskatu dugunak haien aldeko babesa.
Ez da egia, adibidez, Kenian hil zituzten 150 unibertsitateko ikasleen sarraskiarekin ixildu ginenik. Aldiz, orain erridikulu izendapenak partitzen ari direnak (ezkerreko egunkari digitaletan, adibidez, non Europaren hipokresia salatzen baituten) non zeuden Boko Haramen "balentria" horiek salatzeko?
Duela gutxi ISISekoek 200 haur Siriar hil zituzten. Non daude aurrerakoi horiek, orain "Pray for Paris" hipokritatzat hartzen dutenak, haur Siriar horiekin eta euren familikoekin elkartasuna adierazteko? Nik eta beste askok otoitz egiten dugu ahaztuta dauden haur horien alde ere, jakina.

El ISIS ejecuta a 200 niños sirios
Los 200 niños que el Estado Islámico ejecutó en Siria
Europatik azken hamarkadetan gauza txar asko atera dira. Ados. Baina dena ez da zimaurra izan. Europatik lurralde pobreetara hainbat pertsona altruista joan dira (ONGkoak, medikuak, misiolariak, kazetariak...) haien alde lan egiteko, haiekin bizitzeko, haien oinazeekin sufritzeko, haien poztasunekin alaitzeko. Horietariko batzuei lepoa moztu diete jada ISISekoek. Non daude "hipokrita" epitetoa hitzetik hortzera darabiltenak hori salatzeko?
Erreakzionario asko dago, bai, alde guztietan.



Boko Haram-en sarraskia, Kenian


No comments: