Egile Nafarren Euskal Literaturaren Antologia delako egitasmoa aurkezten aritu ginen pasa den martxoaren 14an. Dori López, alde batetik, Vianako Printzea erakundea ordezkatuz, instituzioaren ikuspegia jorratzen aritu zen, haiengandik sortu baitzen egitasmo hau aurrera ateratzeko ideia.
Aiora Sampedro, Salamancako Unibertsitatetik etorrita, berak landutako egileaz aritu zen, Alexander Tapia iruindarraz, hain zuzen.
Garazi Otxagabiak, euskal filologo sakandarra eta ikastolako irakaslea, bigarren alean oso garrantzitsua den egile batez jardun zuen, berak jorratu baitu egile horren ekarpena 2. alean. Jose Mari Satrustegi handiari buruz ari gara, jakina.
Ni neu egitasmoaren aurreneko hiru aleez aritu nintzen, nondik-norako nagusiak aipatuz eta antologia honen garrantziaz ohartaraziz.
Ekitaldia bukatuta argazkitxo bat atera ziguten.
No comments:
Post a Comment