Bai, nafarrak XX. mendean Ameriketako Estatu Batuak konkistatzera joan ziren, duela hamarkada gutxi batzuk. Konkistatzea hitz potoloa dela deritzozu? Niri ez zait iduritzen, ez baitzuten ausardi makala erakutsi egin zutena egiteko eta ez zutelako lorpen exkasik erdietsi FAR WESTen emandako urteetan.
Nafarren emigrazioa eta lorpenak ezagutaraztea dugu helburu abian jarri dugun ikerketa batean. Emakume nafarrek egindako ekarpenari ere arreta bereziz begiratuko diogu, oharkabean pasa ez dadin euren eragin sakona nafarren emigrazioan "ametsen" lurraldera.
Duela gutxi Boiseko Basque Museoan egin izan da euskal emakume emigrantearen inguruko erakusketa bat eta horren haritik goiko liburua eman dute argitara: lan itzela! Gure proiekturako lagungarria, inondik ere.
Behin behineko ikerketa taldearen izena LAIA IKERKETA TALDEA dugu eta oraingoz lau pertsonez osatutako taldea dugu. Aurrerantzean emango dugu honen berri zehatzagorik.
No comments:
Post a Comment