Total Pageviews

Wednesday, March 29, 2023

P(l)andemiaren inguruko eztabaida bertsotan (eta IV)

 

Bertso berriak Abereen Ongizate Legeari jarriak

Aberea orain gizaki da eta gizakia abere.

 Mikel Alzuart-ek jarriak dira bertso hauek, maisuki jarriak ere Independente.eus webgunean paratuak 2024ko martxoaren 28ko sarrera batean argitaratuak. 

1
Gure bizitza arautu beharrez
batek daki zenbat lege
eskubideen estatuak du
beti helburu edo xede
norbanakoak ez ote daki
zer den ta ez den gizalege
aberea orain gizakia da
ta gizakia abere.
2
Abeltzaintzaren hitzak ez al du
guregan galdu indarrik
abere hazkuntza bilakatzea
etekina da bakarrik
hau seinalatzen legeak ez du
inon jarri atzamarrik
hemen ez bada ezer aldatzen
ez dago lege beharrik.
3
Seme-alabak edukitzea
ari delarik deusezten
gure etxeetara etorri dira
hutsune hori ordezten
lege bat jarriz nor hasiko da
gu behar bezala hezten
animaliak ta gizakiak
ez baditugu bereizten.
4
Zaintzen ez dugun animaliak
gutxi du adiskidetik
harenganako dugun ardura
gal dezakegun aldetik
baina errezetak jarri ezkero
lege ta eskubidetik
deus konpontzerik espero al da
zigor ta isunen bidetik?
5
Eskubideak eta legeak
ongizatean geriza
gure estatu modernoetan
horren irismen murritza
lau haizetara han eta hemen
aldarrikatzen gabiltza
baina halere ez da gelditzen
giza ta abere ehiza.
Audioan ere entzungai daude (artikulu horretatik jaitsiak). 



https://independentea.eus/entzun-bertso-afari-independentea/

 





(independente.eus)

 

 Hona Goizuetan bizi izan genuen bertso saio epikoaren audio grabaketa.

AGURREKO BERTSOAK

 

(5:45) Bertsolariak hauxek izan ziren: 

Mikel Altzuart (MA)

Xabier Silveira (XS)

Ricardo Glz de Durana (RG)

Julen Zulaika (JZ)

 

MA
Bi mila hogeia ta hogeita bata
ziren hasi ta akaba
hogeita hirua antza denez ez
daiteke haiei konpara
Independente izatekotan
gaurko afaria prepara
jende onena hurbildu zaigu
gaurko hontan Goizuetara
 

JZ

Jende onena ez dakit baina
zerbait bada onetikan
zuek ez dakit baina hain gaizki
ere ez gaude hemendikak
duela bi urte egin behar zana
eiteke dago oraindikan
ospa dezagun hemen gaudela
ta ez gaudela ixilikan.

 






XS

Hemen gaudela ta ez gaudela
ta ez garela joango
bertsolariak zuen funtzio
hau bete baino lehenago
saioetara berandu xamar
sarri azalduta nago
baina ez nintzen inoiz iritsi
bi urte beranduago.
 
RG
Baina orduan agertu ziren
hodeiak edo hedoiak
eta bidean igual trabatu
zintuen Xabier, lohiak
ikusirikan sisteman honen
mendeko eta morroiak
nolako mina egiten duen
indarraren arrazoiak.

 

 

MA

mundu mailako gertakizuna
hemen ez zen aproposa
zer gertatzen zen ez ikusteak
neri ematen zidan lotsa
eta mingaina askatu nuen
mingainarekin bihotza
Independente izan genuen
ixildutako ahotsa. (9:55)
 
JZ
Arrazoi degu nekatu nintzan
ni entzuten betikoa
dena zen drama dena beldurra
dena giro tragikoa
ta hemen mendi artean berriz
ah ze giro magikoa
konspiratzeko Goizueta da
herri estrategikoa. 



_ _ _ _ _ _ _ _ _ 

Iñaki Segurola hil zela urte bat bete da eta haren omenez Mikel Altzuartek bertso bat eskaini dio: 


Zure ahoan bilorik ez,
hitza ez zitzaizun kosta,
hezur gogorrari berdin
egiten zenion hozka.
Nahiz eta honek zekarkeen
euskal munduan ortoska,
zure izaerari fidel
izatea baitzen koxka.
Ezagutu egin ginen
joan aurretik ozta-ozta,
gertatzen ari zenakin,
zu kritikoa, prefosta.
Urte bat da joan zarela,
egin zenuela ospa;
aurrera bagoazela
zurekin nahi dugu ospa.