Bertso berriak Abereen Ongizate Legeari jarriak
Aberea orain gizaki da eta gizakia abere.
Gure bizitza arautu beharrez
batek daki zenbat lege
eskubideen estatuak du
beti helburu edo xede
norbanakoak ez ote daki
zer den ta ez den gizalege
aberea orain gizakia da
ta gizakia abere.
2
Abeltzaintzaren hitzak ez al du
guregan galdu indarrik
abere hazkuntza bilakatzea
etekina da bakarrik
hau seinalatzen legeak ez du
inon jarri atzamarrik
hemen ez bada ezer aldatzen
ez dago lege beharrik.
3
Seme-alabak edukitzea
ari delarik deusezten
gure etxeetara etorri dira
hutsune hori ordezten
lege bat jarriz nor hasiko da
gu behar bezala hezten
animaliak ta gizakiak
ez baditugu bereizten.
4
Zaintzen ez dugun animaliak
gutxi du adiskidetik
harenganako dugun ardura
gal dezakegun aldetik
baina errezetak jarri ezkero
lege ta eskubidetik
deus konpontzerik espero al da
zigor ta isunen bidetik?
5
Eskubideak eta legeak
ongizatean geriza
gure estatu modernoetan
horren irismen murritza
lau haizetara han eta hemen
aldarrikatzen gabiltza
baina halere ez da gelditzen
giza ta abere ehiza.
https://independentea.eus/entzun-bertso-afari-independentea/
(independente.eus)
AGURREKO
BERTSOAK
(5:45) Bertsolariak hauxek izan ziren:
Mikel Altzuart
(MA)
Xabier Silveira (XS)
Ricardo Glz de
Durana (RG)
Julen Zulaika
(JZ)
MA
Bi mila hogeia ta
hogeita bata
ziren hasi ta
akaba
hogeita hirua antza
denez ez
daiteke haiei
konpara
Independente
izatekotan
gaurko afaria
prepara
jende onena
hurbildu zaigu
gaurko hontan
Goizuetara
JZ
Jende onena ez
dakit baina
zerbait bada
onetikan
zuek ez dakit
baina hain gaizki
ere ez gaude hemendikak
duela bi urte
egin behar zana
eiteke dago
oraindikan
ospa dezagun
hemen gaudela
ta ez gaudela
ixilikan.
XS
Hemen gaudela ta
ez gaudela
ta ez garela
joango
bertsolariak zuen
funtzio
hau bete baino
lehenago
saioetara berandu
xamar
sarri azalduta
nago
baina ez nintzen
inoiz iritsi
bi urte
beranduago.
RG
Baina orduan
agertu ziren
hodeiak edo
hedoiak
eta bidean igual
trabatu
zintuen Xabier,
lohiak
ikusirikan
sisteman honen
mendeko eta
morroiak
nolako mina
egiten duen
indarraren
arrazoiak.
MA
mundu mailako
gertakizuna
hemen ez zen
aproposa
zer gertatzen zen
ez ikusteak
neri ematen zidan
lotsa
eta mingaina
askatu nuen
mingainarekin
bihotza
Independente izan
genuen
ixildutako
ahotsa. (9:55)
JZ
Arrazoi degu
nekatu nintzan
ni entzuten
betikoa
dena zen drama
dena beldurra
dena giro
tragikoa
ta hemen mendi
artean berriz
ah ze giro
magikoa
konspiratzeko
Goizueta da
herri
estrategikoa.
_ _ _ _ _ _ _ _ _
Iñaki Segurola hil zela urte bat bete da eta haren omenez Mikel Altzuartek bertso bat eskaini dio:
Zure ahoan bilorik ez,
hitza ez zitzaizun kosta,
hezur gogorrari berdin
egiten zenion hozka.
Nahiz eta honek zekarkeen
euskal munduan ortoska,
zure izaerari fidel
izatea baitzen koxka.
Ezagutu egin ginen
joan aurretik ozta-ozta,
gertatzen ari zenakin,
zu kritikoa, prefosta.
Urte bat da joan zarela,
egin zenuela ospa;
aurrera bagoazela
zurekin nahi dugu ospa.
No comments:
Post a Comment