📍 Tokia: Hotel Blue (Loiu)
🕐 Ordua: 22:25
😋 Egoera: Tripa apur bat hutsik, pintxo baten esperantzaz beteta.
Atzo iluntzean, hotelaren kafetegira joan nintzen, egunari amaiera polit bat emoteko asmoz: pintxotxu bat, zerbait arin eta goxoa. Receptionekoek esan eusten 22:30ean ixten dabela, eta nik… 22:25ean bertan nintzan! Oraintxuan!
Baina klaro... pintxoak hor egon, argiak piztuta, eta ni irribarretsu barrura... eta plof: “Ez, ez dogu ezer emoten, kutxa ixten gabilz.” Tonurik beroena ez, seguru.
Ez “barkatu”, ez “azkar baten hau hartu”, ez ezer. Aurrean neuzkan pintxoak... zuzenean kutxara. Eta ni, begira.
Ulertzen dot: lanaldia amaitu gura, etxera joan gura... baina bost minutu falta dirala eta bezero bat aurrean... ezin zan keinu txiki bat egin?
📣 Ohar txiki bat: hotel baten esperientzia ez da bakarrik logela. Detaile txiki horreek be bai. Eta horreek, batzuetan, danak baino gehiago marketan.
Ondo hartu dot, umoreagaz, baina pintxorik gabe gelditu naz! 😅
No comments:
Post a Comment