Total Pageviews

Friday, October 13, 2006

KIDE UGARIKO EUSKAL FAMILIEN III. BILTZARRA

[Ezin nuen iragarri gabe utzi ondorengo berria. Gure Euskal Herri honetan familia ugariak dira agian geure altxorrik preziatuenetakoa. Gurasoek beren seme-alabengan egiten duten inbertsioak gizarte osoan ematen ditu frutuak. Gizakiak dira gizartea egiten dutena, eta bihar-etziko gizartearen eragilean orain familietan ari dira hezten eta hazten]

Datorren urriaren 28an, larunbatean, Hirukidek Gasteizko Europa Biltzar-Jauregian Kide Ugariko Euskal Familien III. Biltzarra egingo du. Hirukiderentzat ekitaldi honek izango duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, honekin, politikariei, komunikabideei eta oro har, jendeari, gure elkarteak eta gure eskariek gero eta indar handiagoa dutela erakutsi baitezakegu, baina horretarako, urriaren 28an zuek Europa Biltzar-Jauregira etor zaitezten behar dugu. Jardunaldian izena emateko gure web orrialdea www.hirukide.com/formulario erabili dezakezue, urriaren 16ra arte. Eurodisneyrako bidaia baten zozketa ederra Biltzarrera bertaratutako guztien artean bost lagunentzako Eurodisneyrako bidaia bat zozketatuko da. Bidaiaren barruan joan-etorrIaren gastuak, ostatua eta behe-denboraldiko sarrera sartzen dira. Hitzordu honetan hutsik ez egiteko beste arrazoi bat Egun horretako zerbitzu eta ekintza guztiak (Bilbotik eta Donostiatik etorriko diren autobusak, bazkaria, haurtzaindegi zerbitzua, eta abar) bazkideentzat dohainik izango dira. Haurtzaindegi zerbitzua Txikienentzako (0 eta 10 urte bitartean) haurtzaindegi zerbitzua izango da egun guztian zehar, joko eta ekintza ezberdinekin: 9:30 Akreditazioa eta adinaren arabera, taldeen banaketa 10:00-19:00 Puzgarriak 10:00-12:00 Margo eta collage tailerrak, material ezberdinekin* (Artium museoan) 10:30-12:30 Film-emanaldia 12:30-14:30 Bazkaria 15:00-16:00 Magia eta globoflexia ikuskizuna 16:00-16:30 Askaria 16:30-18:30 Margo eta collage tailerrak, material ezberdinekin* (Artium museoan) Film-emanaldia 19:00 Haurtzaindegi zerbitzuaren amaiera eta gurasoekin berrelkartzea. * Tailerrak egiteko, umeek arropa informala edo mantal “markatua” eramatea komenigarria da. Haurtzaindegi zerbitzua eskatzeko asmoa baduzue, zuen seme-alabek mugikortasun arazorik edo bestelako ezintasunik duten adierazi behar diguzuela gogorarazi nahi dizuegu. Jardunaldiaren egunean menu bakarra emango da, horregatik, 3 urtetik beherako umeen edo dieta bereziak behar dituztenen bazkaria ekartzea aholkatzen dizuegu. Umeek arropa markatua ekartzea ere komeni da –galtzen badira- eta umeen arduradunaren (aita, ama, eta abar) izena eta sakelako telefonoaren zenbakia zehaztea ere ezinbestekoa da, bera aurkitu ahal izateko.

No comments: