Nire irakasgai bateko ikasleei Orreaga kanta epikoari buruz hitz egin behar nien. Hasteko, Orreaga toponimoa gazteleraz nola zen galdetu nien. Ikasleen artean baditut nafarrak baina gipuzkoar batek soilik zekien Roncesvalles dela. Ikasleen artean bera soilik egona zen Orreagan. Hori bai, han VIII. mendean Karlo Magnoren erretaguardiako gudarostea baskoiek “egurtu” zutela inork ez zekien. Ezta usaindu ere. La Chanson de Roland (edo “Cantar de Roldán”) famatuaren berri ere ez zeukaten. Ez ditut deusengatik kulpatzen: nahikoa dute hezkuntza sistema kaskarrari eusten eta gizartean dagoen irakurzaletasun eskasari doi-doi aurre egiten. Baina hori dela-eta animatu naiz testua bera hona ekartzera. Izan ere, Orreaga inguru hartan hil omen zen Roldan (Ibañetan dago Errolanen harria izenekoa, gertakizun hura gogoraraztearren edo han jarria), Karlo Mangoren iloba (behintzat, kantan horrela ageri da). Beraz, La Chanson-en gertaerak izan zirenetik hiru mendeetara izan zen konposatua erromantzez, latinaren ondorengo aldaera horretan egindako Europa osoko kanta epiko zaharrena. Askoz geroago, berriz, Orreaga kanta epikoa dugu, Arturo Campión (1854-1937) nafarrak konposatua, ikuspegi nafarra eskaintzen duena. Asko dago zehazteko baina onena balada bera dastatzea litzateke. 1878an agertu zen argitaratua Revista Euskara delakoan, Nafarroako Euskararen Elkargoak martxan jarri zuen aldizkarian, hain zuzen. Suspensea eta intriga poxi bat lortzen du Campionek kanta honekin eta ezagutzea merezi duelakoan nago. Lehenengo aldiz agertu zen bezala eskaintzen dizut irakurle. Disfrutatu.
ORREAGA
I.
Gaberdia da. Karlomano Errege Auritz-berrin dago bere ekerzito guziarekin. Zeru illunean ez da ageri, ez illargirik, ta ez izarrik; urrutira sugar andiak distiatzen dute menditartean; Frantzesak kantatzen ari dira errian; Altabizkarko inguruetan sentitzen dira otsoen izugarrizko marruak, eta Euskaldunak zorrozten dituzten bitartean beren dardo ta aizkorak Ibañetako aitz eta arrietan.
II.
Antsiarekin Karlomanok ezin du loa bereganatu; oyaren ondoan bere pajetxo batek irakurtzen du amoriozko kondaira bat; urrutitxiago, Erroldan indartsuak garbitzen du bere Durandarte ezpat famatsua, eta Turpin arzepizpiku onak errezatzen dio Jaungoikoaren Ama santubari.
III.
Pajetxo neria —dio Karlomano Erregek—, zer da gabazko isilltasuna austen duen ots ori! —Jauna —erantzuren dio pajeak—, Iratiko, itsasoa bañon andiyagoko basoaren ostoak dira, aiziak mugitubak. —A! gazte maitiya, eriotzaren deadarra diruri, eta nere biyotza beldur da.
IV.
Gaba oso illuna da. Ez da zeruban ageri illargirik, ez izarrik; urrutira sugar andiak diztiatzen dute menditartean; Frantzesak lo daude Auritz-berrin; Altabizkarko inguruetan otsuak marruaz dira, eta Euskaldunak zorrotzen dituzte beren dardo ta aizkorak Ibañetako aitzetan.
V.
Zer da ots ori? —galdetzen du berriro Karlomanok, eta pajeak, errendituba loaz, ez dio erantzuten. —Jauna —dio Erroldan indartsuak—, mendiko ujola da, Andresaroko ardi-taldeen beadia da. —Intziri bat diruri —erantzuten du Errege Frantsesak. —Egiya da, Jauna —dio Erroldanek; erri onek negar egiten du gugaz oroitzen danean.
VI.
Larritazunarekin Karlomanok ezin du loa bereganatu; lur eta zeruak argigabe daude; otsoak ari dira marruan Altabizkarren; Euskaldunen aizkorak eta dardoak diztiyatzen dute Ibañetako ariztartean.
VII.
A! —suspiratzen du Karlomanok—. Ezin det loa nereganatu; sukarrak erretzen nau. Zer da ots ori? —Eta Erroldanek, loak arturik, erantzun ez zion. —Jauna —dio Turpin onak—, errezatu zazu, errezatu zazu nerekin. Abarrots au Euskal-Erriko gerra-kantuba da, eta gaur da gure aomenaren azkeneko eguna.
VIII.
Eguzkiak argitzen ditu mendiak. Karlomano garaitua iges dijoa, «bere luma beltz, ta bere kapa gorriyarekin». Aur eta andreak, danzatzen dira pozkidaz beterik Ibañetan. Arrotzarik ez da Euskal-Erriyan, eta menditarre
No comments:
Post a Comment