Total Pageviews

Tuesday, May 18, 2010

Zorionak, Edurne







Aspaldidanik zure irribarran
guztiok gintuzun zordun
ta Shisha Pagma zure oinpean
jausi da azkenik egun
egina duzun hazaina hori
danok loria dezagun
azkenean zu, gure Edurne,
egina zara txapeldun.


Gure Edurne goiko mendian
txoria bezain airosa
nahiz ta sarritan sufritu duen
hainbat erauntsi ta hotza
bere garaipen horrekin denok
badugu orain zer goza
euskaldun bat hor goiko gailurran
horixe da nire poza.




Gailurretikan lehenengo hitzak
esker onen aipamena
gero bidean jausi direnen
izugarrizko omena
zure noblezi horrek egiten
zaitu munduko onena
momentu horretan haien aldera
egin duzu oroimena.

No comments: