Total Pageviews
Tuesday, November 08, 2011
Ez gonbidatzea zentsura ote da?
Hautsak harrotu ei ditu Iceta Gotzainak Andres Torres "teologo disidentea" ez gonbidatzearren. Hori zioten atzo (azaroak 8) zenbait zutabegilek. Ez du gonbidatu nora? Bizkaiko Elizbarrutiko Teologia Pastoralerako institutora. Instituto hori Elizbarrutikoa da, eta -gauzak aldatu ez badira- horren arduraduna elizbarrutiko "artzaina" da: apezpikua edo gotzaina. Bere "artaldearentzat" onenak diren "formadoreak" edo irakasleak aukeratzeko eskubidea dauka, gustatu ala ez gustatu.
Ez dakit nongo kristauek gonbidatu nahi badute Andres Torres hori, gonbida dezatela, baina ez dezatela gotzaina behartu gonbidatzera Elizbarrutiko ekitaldi horretara.
Eta hara zer bitxikeria: zentsuratzat hartua izan da "ez gonbidatze" hori.
Baldin eta Sanbin Etxera Jon Juaristi hitzaldia ematera badoa abertzaletasuna zeinen "retroa" den azalduz; baldin eta Epaitegi Gorenak "Txeroki" gonbidatzen badu epaileak zein hankerrak diren azaltzeko; baldin eta Iberdrolako handikiak gonbidatzen badute etxegabetu bat azal diezaien zeinen zikoitzak diren, orduan nik ere Iceta kritikatuko dut Andres Torres "teologoa" ez gonbidatzearren. Ordura arte... gora gure Gotzaina!
Gaur (azaroak 9), atzoko berri partzial eta informazio gutxiko hori zuzendu behar izan dute. Antza denez, "teologo" hori gonbidatu bai, egin dute baina gai batzuen inguruan soilik solasteko (ez berak hitz egin nahi zuen guztiari buruz). Andres Torresek onartu du elizbarrutiko arduradunek erakutsi duten dialogorako jarrera. Tira, hara noraino ailegatzen den elizbarrutiko arduradunen malgutasuna: horrelako "teologo" bat entzuteko prest egoteraino (baldintza batzuen pean, noski). Hori ze instituziotan egiten da? Sabin Etxean, Epaitegi Gorenean, Iberdrolako zuzendaritzan?
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment