Total Pageviews

Friday, May 16, 2014

Zu betirako izanen zara apaiz





Hona hemen euskaratutako gidoia. Kritikak eta zuzenketak onartzen dira.

THAT CATHOLIC SHOW – YOU ARE A PRIEST FOR EVER
(euskarazko azpitituluak)
- Beraz, zer izan nahi duzu nagusia izatean, Sam?
- Badakizu zer izan nahi dudan, apaiza!
- Ta zer moduz ingeniari izatea?
- Ez, apaiza.
- Ta zer moduz artista?
- Ez, apaiza.
- Beraz, zuk apaiza izan nahi baduzu, nola deitzen ahal dizut?
- Aita Sam.
- Ez da arraroa izango zure amak zuri deitza “aita”?
- Ez arraroagoa Mariak Jesusi “munduko salbatzailea” deitzea baino!
- Arrazoi ona!
- Orain, zoaz ta garbitu zure logela.
- Baina apaiza izan nahi dut!

Kaixo, Jennifer Willits nauzu eta zu “That Catholic  Show” ari zara ikusten.
Guztiok dakigu ze itxura duen apaiz katoliko batek, baina zalantzak daude adibidez apaizgintzaren sorreraz edo helburuez mintzo garenean.
Itun Berriko Timoteori egindako gutunean Jesus hartzen da Jainkoaren eta gizakien arteko bitartekeritzat. Beraren bidez santifikatuak gara, Beraren bidez salbatuak gara.
Bere heriotza, piztuera eta zerurako igotzearen ostean Berak ezarritako sakramentua utzi zigun: eukaristia. Horregatik Elizak erakusten digu Kristo dela benetako apaiza: gainontzekoan Haren zerbitzariak dira.
Eliza Katolikoaren hasieran, duela 2000 urte inguru, apaizgintzaren helburuak zioen apaizak “in persona Christi” jarduten duela, hau da, Kristoren beraren izenean diharduela.
Hau da Jesusek nahi zuena.
Berak Eskrituran erakusten digu Pedro aukeratzen duenean bere Eliza gidatzeko: “Zu Pedro zara eta harri honen gainean nire Eliza eraikiko dut”.
San Pedro Eliza Katolikoaren lehenengo Aita Santua dugu. San Pedroren ostean 260 aita santu baino gehiago izan dira, eta gotzainak kontaezinak. Apurtu ez den katea hasierako apostuluengandik hasita. Eta gotzainak apaiz izan dira ordenatuak Jesukristok lur honetan egin zuena egiteko.
Gotzainak, aita santuak, apaizak… hauexek dira erabilitako tituluak 2. mendetik Testamentu berrian aipatzen diren ofizioak izendatzeko.
110. urtean Antiokiako San Ignaziok adierazi zuen jada kontuan hartu hauek gauza guztiak Jainkoarekiko harmonian egiteko, Gotzainarekin batera berak Jainkoaren izenean presiditzen baitu, eta apaizekin batera apostoluen kontzilioaren lekuan” (San Ignazio, 110 a.C.)

Apaizgintza ez da karrera bat bertan sartzeko, lanbide bat baino gehiago da, bokazioa da, Jaunaren deia…
“That Catholic Show”, zuzendaria aparatoan…
7 sakramentuetako bat da, eta, Eliza ortodoxoan bezala, apaizgintza gizonezkoentzat soilik erreserbatua dago.
Bere Ama, Maria, izan zitekeen aukera ona, baina Jesusek berak aukeratu zituen gizonak apaizak izateko eta praktika horrek jarraitzen du gaur arte.
Eliza Katolikoko 1565 zenbakiak dio: Orden sakratuen sakramentuaren bidez apaizak misioaren dimentsio unibertsalak berenganatzen ditu, apostoluek eurek izan zituzten misioaren dimentsio berberak.
Are gehiago, katekesiak esaten du apaiztu den gizaki oro lotuta daudela lotura anaikor batekin eta elizbarruti bakoitzean kristoren giza-talde berezi bat osatzen dute euren gotzainarekin batera. Gotzainak, berriz,  hasierako apostoluekin eten ez den jarraipen baten barnean dago. Gotzainak apaizak ordenatzen dituenean haien eskuak gantzutzen ditu, esku horiek izango baitira sakramentuak ekarriko dizkiotenak Elizari.
Behin apaiztuta pertsona horien esku uzten dugu gure ardura espirituala.
Haiek sakramentuak eskuratzen dizkigute, gure sinesmena handitzen dutenak. Haiek gure espirituaren aitak dira, zeruko gure Aitarengana eramaten gaituztenak.
Eskerrik asko “That Catholic Show” ikustearren.
Jennifer Willits naiz, hurrengoan ikusi arte.
Aita, bedeinkatuko nauzu?

No comments: