Total Pageviews
Friday, May 22, 2015
Askoren astoa goseak hil... eta Nafarroako hauteskundeak
Ezin egokiago etorri zait esaera zahar hori Nafarroan dagoen egoera hauteskunde aurrekoa irudikatzeko. Edo dagoen arriskuetako ba irudikatzeko, hobeto esanda. Aldaketa posible dela diote batzuek eta besteek baina aldaketa hori askoren arteko akordiotik etorri beharko da, halabeharrez. Arriskua da inork ez hartzea benetako erantzukizunik aldaketa horretan edota kordea azkeneraino tenkatu nahi izatea.
Beste esaera batekin topatu naiz: "Jokorik onena gutxien dirauena". Hauteskundeen osteko negoziazioa argia eta zehatza izan beharko da. Eztabaidatzen luzaro egotea ez da ona izango eta berriro hauteskundeak egiteko arranoa hegan egiten arituko da gure buruen gainean.
Eta bukatzeko, bertze bat: "Soka ez erosi, zekorra eskuratu gabe". Inor ez da presidente edo presidenta izanen Nafarroako Parlamentuan behar den bozkak lortu arte. Eta horretarako sukaldeko lan isil eta apala egin behar, eta ez lerroburuekin zartakoak eman batzuei eta bertzeei.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment