Deskafeinatutako erlijioa[1]
Duela gutxi José Antonio Marinak Erlijio
irakasgaiari buruzko bere iritzia plazaratu du. Alde batetik, gogor kritikatzen
du LOMCEren curriculuma: bere argumentu nagusia zera da: Erlijioak “egia
absolutuaren tranpa” uzten ez duen bitartean –bere aburuz, kredo monoteista
guztien gaitza da berez–, ez luke lekurik izan behar sistema publikoan.
“Kristauaren identitatea” ikasleei azaltzea ez omen da katekizatzea, baizik eta
koherenteak izateko prestatzea eta beste sinesmenekin mintzatzeko gai izatea.
Bestalde, kexu da “Valores Culturales y Sociales”
(Lehen Hezkuntzan) eta “Balore Etikoak” (Bigarren Hezkuntzan) hautazkoak
direlako, Erlijioaren ordezko eskaintzen baitira. Bere irudikoz, irakasgai
horiek derrigorrezkoak izan beharko lirateke ikasle guziendako –bestea ere
hartzea erabaki zein ez–, zeren denak giza duintasunaren oinarri
antropologikoan sakontzeko baliagarria suerta dakiezkeelako.
Baina cosmobisio edo mundu-ikuskera “absolutua”
aurkezten ez duen erlijio bat ez da erlijio bat, mundu-ikuskera hori
errebelazioz jaso egin duelako. Egon daiteke hurbilketa ez erlijioso bat
(erlijioarekin bateragarria, baita) kontu antropologiko eta moral batzuetara;
errebelazioak batzuetan ekarpen partziala egiten du arlo batzuetan –kreazioaren
errelato biblikoak ez du azalpen zientifiko bat izan nahi, adibidez–; baina
erlijio bati eskatzea uko egin diezaiola bere jarrera modu absolutuan
defendatzeari zentzugabea da. Dagoeneko ikastetxe publikoetan irakasten den
islamari ere eskatuko zaio?
Bestalde, Erlijioaren curriculumak dagoeneko
giza-duintasunaren oinarri etikoa badauka, Marinak “Baloreen” irakasgaiarentzat
eskatzen duena. Gainera, ikastetxeek aukera eman dezakete biak kurtsatuak izan
daitezen, hautazko irakasgaien blokean sartuz gero.
Erlijioa derrigorrez eskainia izan behar dela-eta,
–“Baloreen” irakasgaiarekin zer gertatzen den gora behera–, curriculumen
preanbuluan justifikatu egiten da; izan ere, dimentsio erlijiosoa gizakiaren
formazio integralaren alderdi garrantzitsua baita (sinestunentzat bai
behintzat: horregatik borondatezkoa da ikasleendako). Gainera, doktrinan
sakontzeak “sinesmenaren inkulturazioa” ahalbidetzen du, eta “tresna bikaina da
komunikazio eta dialogorako mundu askotariko honetan”.
Kreazionismoa eta Galileo
LOMCEren inguruko beste kexa batzuk gaitegiaren
zenbait konturen ingurukoak dira. Batzuk kexu dira munduaren kreazioaren
inguruko ideia desitxuratuak zabaltzen ahal direla-eta (azalpen kreazionistei
eutsiz, zientziaren kontrakoak ei direnak), edo “Galilearen kasua” bezalako
kasuen inguruan. Lehenengoari dagokionez DBHko 1. mailan ezartzen da
“errespetatuko dela dagoen autonomia kreazioaren azalpen teologikoaren eta
zientifikoaren artean. “Galileoren kasuari” dagokionez, ikasleari eskatzen zaio
“informazioa zorrozki bila dezala eta errespetuz eztabaida dezala”.
Bistan da LOMCEren legeak akats asko dituela kalte
egiten baitio erlijioaren presentziari Haur Hezkuntzan eta Batxilergoan. Bistan
da, baita ere, gauza bat dela testuak ezartzen duena eta, bestea, zenbait
irakasle eskasen (edo zenbait ikasleren) praktika txarra. Baina curriculuma
errespetatuko balitz, eta ebaluazio irizpideetan proposatzen diren helburuak
erdietsiko balira, Erlijio ikasleek zeresan handia lukete debateetan, adibidez
fedea, arrazoia eta zientziaren arteko osagarritasunari buruzkoan.
No comments:
Post a Comment