Total Pageviews

Saturday, March 25, 2017

Sendotza. Material batzuk: 2017ko otsaila-martxoa


Sendotza katekesian hainbat kontu ateratzen dira. 

Jesukristoren izaera Jainkozkoa eta gizakizkoa adierazten duen ebanjelioko aipamen bat:
Hasierako irakurketa (?)
(Jn 10, 27-30)
27 Nire ardiek nire ahotsa entzuten dute, eta nik ezagutzen ditut; haiek atzetik jarraitzen didate, 
28 eta nik betiko bizia ematen diet: ez dira sekula galduko, eta ez dizkit inork ere eskutik kenduko. 
29 Eman dizkidan nire Aita denak baino handiagoa da, eta ezin ditu inork kendu nire Aitaren eskutik. 30 Aita eta biok bat gara.

(Mt 28, 19) Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz


God's not dead filma ikusi genuen eta bertan pertsonaia batek Itun Berriko aipamen hau egiten zuen: 


Mt 10:32-33
«Jendearen aurrean aitortzen nauena aitortuko dut nik ere Aita zerukoaren aurrean; 
33 baina jendearen aurrean ukatzen nauena ukatu egingo dut nik ere zeruko Aitaren aurrean

God's Not Dead Poster
Saioetako baten bukaeran otoitza hau egin genuen: 

Bukaerako otoitza
Zeruko Aita!
Zure izenaren aintza erakutsi nahi dut!
Zure erregetza ez da hasi eta
Zu Erregea izatea nahi dut,
Zeruan bezala, nire ariman eta mundu osoan ere.
Utzidazu zure nahia ezagutzen eta betetzen:
Egin bedi zure nahia lurrean eta nire bizitzan.
Poztu nazazu ematen didazun ogiarekin,
Jakin dezadala konpartitzen eta eskertzen.
Lagun iezadazu besteei neure burua eskaintzen eta arrenkuratsua ez izaten;
Zuk besteak maite baitituzu eta errukiz tratatzen dituzu,
Niri barkatzen didazun bezala, eta berriro hasteko aukera ematen.
Tentaldiak zirikatzen nauenean, gera zaitez nire ondoan,
Bidalidazu zure Espiritua eta sendotu nire nahia,
Zure indarrarekin tentaldiari eusten jakin dezadan.
Aska gaitzazu, Jauna, gaizkiaren loturetatik
Eta emaiguzu bakea gure egunotan.
Zatoz gu laguntzera zure errukiz,
Eta bekatuaren nahasmendutik babes gaitzazu,
Jesukristo gure salbatzailearen etorreraren zain gauden bitartean.
Zeuri bakarrik aintza, zeurea bakarrik indarra eta handitasuna,
Gizaldi eta gizaldi guztietan.
Amen.


U2 taldea aipatu genuen (pelikulan ikusi genuen musika-taldearen haritik) eta komentatu genuen beraien zenbait letrek oinarria Biblian dutela. Hauxe dugu adibide bat:

u2 images bilaketarekin bat datozen irudiak
Bibliako 40. salmuan dago inspiratuta: 

40. salmua
Jaunarengan jarria nuen itxaropen guztia:
makurtu eta entzun du nire deiadarra.
3 Herio Leize sakonetik nau atera.
Haitz gainean tinko jarri ditu nire oinak,
seguruak egin nire pausoak.
4 Kantu berria ipini dit ezpainetan,
gure Jainkoarentzat gorespen-kanta.
Askok ikusiko dute hau eta, ikaraturik,
Jaunarengan konfiantza izango.
5 Zorionekoa Jaunarengan fidatzen dena,
idolo eta sasijainkoetara jotzen ez duena
!

6 Jauna, ene Jainko, bai ugari egin dituzula mirariak!
Zenbat egitasmo gure alde! Ez da zure parekorik!
Aldarrikatu nahi ditut eta hots egin,
baina konta ahala baino gehiago dira.

7 Ez duzu nahi izan sakrifizio eta eskaintzarik,
ez erre-opari, ez bekatuen barkamen-oparirik;
baizik eta belarriak ireki
dizkidazu, zuri entzuteko.

8 Horregatik diot: «Hemen nauzu».
Liburuan agintzen zait

9 zure nahia betetzeko.
Ene Jainko, atsegin dut zure legea neure barne-muinetan.
10 Batzar nagusian iragarri dut zure salbazioa,
ez ditut ezpainak itxi, ongi dakizu, Jauna!

U2eko abeslariari egindako elkarrizketa bat dugu hemen, gaztelaniazko azpitituluekin:






No comments: