Jn 8, 3-11
3 Orduan, lege-maisu eta fariseuek emakume bat, adulterioan harrapatua, ekarri zioten. Erdi-erdian ipiniz, 4 esan zioten Jesusi:
–Maisu, emakume hau adulterioan ari zela harrapatu dute. 5 Moisesek legean honelakoak harrika hiltzeko agindu zigun; zuk zer diozu?
6 Galdera azpikeriaz egin zioten, hura salatzeko aitzakiaren baten bila baitzebiltzan. Jesus, alabaina, makurturik, atzamarrez lurrean idazten hasi zen.
7 Haiek, ordea, galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu zen Jesus eta esan zien:
7 Haiek, ordea, galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu zen Jesus eta esan zien:
8 Eta berriro makurturik, lurrean idazten jarraitu zuen. 9 Haiek, ordea, hori entzutean, banan-banan alde egiten hasi ziren, zaharrenetatik hasita. Jesus bakarrik gelditu zen, emakumea aurrean zuela.
10 Jesusek zutitu eta esan zion:
10 Jesusek zutitu eta esan zion:
–Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork ere gaitzetsi?
11 Hark erantzun:
–Inork ere ez, Jauna.
Orduan, Jesusek:
–Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz, eta ez egin berriro bekaturik.
(The Passion pelikulatik bideo-zati hau ikusten aritu ginen)
Aste santuan "ofizioetara" joateaz ere aritu ginen.
No comments:
Post a Comment