Total Pageviews

Monday, August 09, 2021

Gizateria deabrutu nahian




 Harrigarria da nola inokulatu diguten hainbat ideia komunikabide eta ezkutuko mezuen bitartez. 

Sartu diguten ideietako bat da gizakiok galtegarriak garela planetarentzat, ekosistemarentzat. Nire senide batzuek halaxe uste dute. Kaltea baizik ez ei dugu eragiten, eta planetarentzat gu desagertzea onura izango litzateke. Halaxe, esandakoa bezain gordin eta krudel. 

Baina hori ez da gugan bat-batean sortutako ideia. Ondo "igurtzitako" komunikabideek urteak daramatzate esanez, adibidez, aldaketa klimatikoaren erruduna gizakiok garela. Munduan barreiatutako zaztarra edo zarama gizakiok eragin dugula. Arnasten dugun airea kutsatuta dagoela gure erruz. 

ONU edo Nazio Batuen Organizazioa horren eragilea da. Duela gutxi El Pais-en honako titularra irakurtzen genuen:

El gran informe científico sobre cambio climático responsabiliza  a la humanidad del aumento de fenómenos extremos

Jakina, badakigu ONU-k ez duela munduko arazo bat ere konpondu. Are gehiago, arazo eragilea da. Horrezaz gainera estrategia globalistarekin guztiz lerrokatua dago aspaldion. Erakutsitako lerroburuak beste argumentu bat eskaintzen du gizateria deabrutzeko eta, ondorioz, gizateriaren kopurua "murriztu" behar dela oinarritzeko: eutanasia, abortua eta "derrigorrezko" txertoekin. 

No comments: