Total Pageviews

Monday, September 19, 2005

IHESAri etekina atera nahian




Batzuetan datuetara jo behar da, aldian aldiko lelo errepikatuei horrenbeste arreta eskaini beharrean.
Iaz eta urte honetako hasieran oso ondo antolatutako kanpaina bat aritu zen jo eta ke esanez Eliza, eta bereziki Aita Santua, zela hainbat lekutan IHESAren hedapenaren errudun; izan ere, kondoia debekatzen omen zuen eta hori omen da gaitza hedatzeko arrazoi nagusia. Estatu Batuetan sortu zen kanpaina hori, baina hemen ere oihartzun handia egin zitzaion, euskal medioetan baita ere.

Kanpaina hori bultzatu zutenak ziurrenera ez ziren egon Elizak Hirugarren munduan ihesdunentzat dituen egoitzetan. Ez zuten bisitatu, Joan Paulo II.ak egin zuen bezala, elizgizon eta lekaimen ardurapean edota Gorbernuz Kanponko Erakunde katolikoen ardurapean dauden hainbat eta hainbat zaintza toki, gaixo hauei eskainiak. Erakunde katolikoak eta eurek antolatutako laguntza sareek pobreen eta abandonatuenengana ailegatzen dira Afrikan, beste askok eta askok lortzen ez dutena.
Ez bakarrik hori. Kanpaina hori bultzatu zutenek datu esanguratsu batzuk izkutatu zizkiguten. Esaterako, Afrikako estatu katolikoenetan IHESAren presentzia bajuena da. Adibidez, Suazilandian populazioaren %42 kutsatuta dago, eta katolikoak %5 baino ez dira. Bostwanan kutsatuak %37 dira, eta katolikuak %4. Hegoafrikan nagusien %22 kutsatuta daude eta katolikuak %6 dira. Ugandan, ostera, katolikuak %43 dira, eta kutsatutakoak %4.
Frogatuta dago, gainera, Afrikako biztanleak jakitun direla IHESaren arriskua hor dagoela. Hala ere, arrisku jokaerak ez dira saihesten, hainbat lekutan hori saiesteko motibaziorik edota arrazoi sendorik ez dutelako. Fatalismo batean murgilduta bizi dira hainbat afrikar, bizitzari (norberaren bizitzari eta hurkoaren bizitzari) garrantzi eskasa emanez. Haiei esatea kondoia erabili behar dutela ihesa saihesteko, sarri askotan itsasoan euri egitea bezain alperrikakoa da. Kasu eginda ere, frogatuta dago kondoiak (barkatu dogma hau puskatzearren) huts egiten duela kasu dexentetan. San Francisko hirian, gertaera zehatz bat aipatzearren, kondoiak miloika erabiltzen dira... eta IHESA goraka doa urterik urtera. Baina ezkontza barruko fideltasuna eta, behar den kasuetan, abstinentzia proposatzen den lekuetan, Ugandan esate baterako, emaitzak izugarri onak dira. Datuak mintzo dira.

birigarro

No comments: