Total Pageviews

Thursday, October 06, 2005

Aisia, jai-giroa, sexualitatearen sorrera, gorputz-irudia, moda eta anorexia, ukituko dira besteak beste

10-13 URTEKO NESKA-MUTILEN GURASOENTZAKO IKASTAROAK



Haurride Hezkuntza Elkarteak aurre-nerabezaroan (10-13 urte) dauden neskatila eta mutikoen gurasoentzat ikastaroak prestatu ditu Iruñean. Datorren neguan Donostian ere eskainiko dira. Sei saiok osatzen dituzte, urriaren 7a eta azaroaren 19aren artean, Irabia, El Redín eta Miravalles ikastetxeetan.

Neskatila-mutikoek pubertaroan sartzean beren haurtzaroa amaitzen dute. Orduan, haien barruan aldaketa psikosomatiko batzuk ematen dira. Kanpoko eragin agresiboekin batera, beraien sentimena nahasi eta jokabidea aldatzera daramate.

Famili Orientabide programa honen bidez, gurasoek aldaketa hauen zergatiak eta ondorioak aztertzen dituzte, eta seme-alabekin harreman sendo eta zentzuzkoak izateko bide egokienak bilatzen, aurrean zabaltzen zaien mundua ezagutzeko bidezko jakin-nahia murriztu gabe.

Kasu metodologian oinarritzen dira programa honen ikastaroak. Guztiz parte hartzekoa da metodo hau. Guraso gutxi batzuk osatutako sailek egiazko kasu batzuk aztertzen dituzte.

Irizpideak tinkatzeko eta ondorioak ateratzeko, gai bakoitzeko aditu batek moderatzen duen saio orokor batean biltzen dira, ikerketarako lantalde tekniko batek lagunduta.



Besteak beste, gai hauez arituko dira:
- Aisia eta astialdia,
- jai-giroa,
- sexualitatearen sorrera,
- gorputz-irudia,
- moda eta anorexia,
- aginpidea eta familia.

Informazio gehiag

No comments: