Total Pageviews

Thursday, October 13, 2005

Indar elkarteak Gasteizko Gaztebideo Jaialdiaren XIII. edizioa antolatu du

Gazteen sormenezko gaitasuna piztu nahi dugu; ikusten dutenaren aurrean iritzi-emaile eta kritikari izaten ikasi behar dute

12 - X - 2005


“El despertar” eta “Cross fire” filmak irabazle suertatu ziren joan den larunbatean Gasteizko XIII. Gaztebideo Jaialdian. Hiru lan arabarrek ere beste sariak lortu zituzten.


“El despertar”, Juan Antonio Castro eta Jorge Muñoz zuzendarien lanak Pelikularik Onena urrezko saria lortu zuen. Pablo Santos-ek Zuzendaririk Onena saria eskuratu zuen, eta Bigarren aktorea, “Cross fire” pelikularekin.

Hori bai, arabarrek ere irabazi zuten zerbait. “La prueba” filmaren aktore nagusia, Gabriel Muzas, eta beste bi lan (“Making movies” eta “Aitona Martin eta biok”) sarituak izan ziren.

Arantza Lalinde kazetariak eta Efren Cuevas Nafarroako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasleak osatu zuten epaimahaiak banatuko zituzten hamasei sariak; haien artean pelikula dibertigarriena, balore gehien biltzen dituena, ideia onena eta haur-interpretazio onena.

Gasteizko Gaztebideo Jaialdiaren XIII. ediziora aurkezturiko 45 film laburretatik hamahiru izan ziren aukeratuak. Estatu espainiar osotik eta baita Holandatik ere heldu ziren filmak, jaialdiko arduradunak emandako prentsaurrekoan azaldu zuenez. Besterik baino lehen jaialdiaren asmoa eta zergatia azaldu nahi izan zuen ekimen honen zuzendariak, Carmelo Saenzek: “Gazteen sormenezko gaitasuna piztu nahi dugu; ikusten dutenaren aurrean iritzi-emaile eta kritikari izaten ikasi behar dute”.

Saenzek aurkeztu zuen aurtengo Gaztebideo jaialdia, Indar kultur erakundeak antolatuta. Horrela, Arabako lau lan, eta Guadalajara, Ciudad Real, Toledo, Valentzia, Madril, A Coruña, Jaen eta Amsterdametik lana bana heldu zirela esan zuen.

"Aktore gazteek eta zinemagile afizionatuek eginiko argudiozko ekoizpenak saritzeko agertoki izan nahi du jaialdi honek, ez baita inolako kategoriarik existitzen", azaldu zuenez.

Film laburren erakustaldia eta ondorengo sari-banaketa ekitaldia publiko guztiarentzat irekita zegoen, Dendaraba merkataritza-guneko Vital Kutxa Fundazioa Gelan, arratsaldeko 16,00etan.

No comments: