Gurutze Santuaren † seinaleagatik, gure etsaiengandik † libra gaitzazu, gure Jaun eta † Jaungoikoa. Aitaren, eta Semearen, † eta Espiritu Santuaren izenean. Amen. Damu otoitza: Jesu Kristo nire Jaun, Jaungoiko eta Gizon egiazkoa, nire Egile, Aita eta Salbatzaile hori; zarena zarelako, neurrigabe Ona, eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako, damu dut bihotz-bihotzez, damu dut Zu nahigabetua; baita ere damu dut infernuko oinazeetan zigortu nazakezulako. Asmo sendo hartzen dut ez gehiago bekaturik egiteko, aitortu eta bekatuen ordainak betetzeko. Amen. |
|
Z/ Ireki itzazu, Jauna, nire ezpainak... H/ Eta nire ahoak zure gorespena aldarrikatuko du. Z/ Nire Jainko, zatoz ni laguntzera! H/ Jauna, lagun zakizkit azkar. Z/ Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari... H/ Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Pozezko gertakariak (astelehenetan eta larunbatetan) Argizko gertakariak (ostegunetan) Oinazezko gertakariak (astearteetan eta ostiraletan) Aintzazko gertakariak (asteazkenetan eta igandeetan) |
| | Gertakari bakoitza agertu ondoren Gure Aita, hamar Agurmaria eta Aintza errezatzen da. Gertakari bakoitza bukatutakoan: Graziazko eta errukizko Ama, gorde eta zain gaitzazu orain eta gure heriotzako orduan. Amen. Bost gertakariak bukatutakoan: -Agur Maria, Jaungoiko Aitaren Alaba, graziaz betea... -Agur Maria, Jaungoiko Semearen Ama, graziaz betea... -Agur Maria, Jaungoiko Espiritu Santuaren Emaztea, graziaz betea... Letaniak Z/ Jauna, erruki zakizkigu H/ Jauna, erruki zakizkigu Z/ Kristo, erruki zakizkigu H/ Kristo, erruki zakizkigu Z/ Jauna, erruki zakizkigu H/ Jauna, erruki zakizkigu Z/ Kristo, entzun gaitzazu H/ Kristo, entzun gaitzazu Z/ Kristo, adi gaitzazu H/ Kristo, adi gaitzazu Z/ Zeruko Aita Jaungoikoa H/ Erruki gutaz Z/ Jaungoikoaren Semea, gizonen Eroslea H/ Erruki gutaz |
| |
Z/ Espiritu Santu Jaungoikoa H/ Erruki gutaz Z/ Hirutasun Donea, Jainko bakarra H/ Erruki gutaz Z/ Andre Maria H/ Otoitz gure alde |
Jaungoikoaren Ama Donea Birjinen Birjina Donea Jesu Kristoren Ama Elizaren Ama Jaungoikozko graziaren Ama Ama txit garbia Ama errugabea Ama kutsugabea Ama orbangabea Ama sortzez garbia Ama maitagarria Ama miragarria Irakatsi oneko Ama Egilearen Ama Eroslearen Ama |
Birjina txit begiratua Birjina gurgarria Birjina goragarria Birjina indartsua Birjina errukitsua Birjina zintzoa Zuzentasun ispilua Jakinduriaren jarlekua Gure pozaren iturria Ontzi zerutarra Ontzi omengarria Eraspen ontzi ospetsua Arrosa miragarria Daviden dorrea Marfilezko dorrea Urrezko etxea Itun Berriko Kutxa Zeruko atea |
| |
Goizeko izarra Gaixoen osasuna Bekatarien babesa Atsekabetuen aringarria Kristauen laguntza Aingeruen Erregina Patriarken Erregina Profeten Erregina Apostoluen Erregina Martirien Erregina Aitorleen Erregina Birjinen Erregina Santu guztien Erregina Jatorrizko errugabe sortutako Erregina Zeruetara jasotako Erregina Arrosario Santuaren Erregina Familiaren Erregina Bakearen Erregina Jaungoikoaren Bildotsa, gizonen bekatuak kentzen dituzuna. -Barka iezaguzu, Jauna. Jaungoikoaren Bildotsa, gizonen bekatuak kentzen dituzuna. -Adi iezaguzu, Jauna.
Jaungoikoaren Bildotsa, gizonen bekatuak kentzen dituzuna. -Erruki gutaz, Jauna. Zure babesera gatoz, Jaungoikoaren Ama Santua. Entzun gure eskariak estutasun eta larrialdietan eta libra gaitzazu arrisku guztietatik, Birjina aintzatsu eta dohatsu horrek. Z/ Otoitz egizu gure alde, Jaungoikoaren Ama Done horrek. H/ Jesu Kristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun. Otoitza: Isur ezazu, arren, Jauna, gure bihotzetan zure grazia, Jesu Kristo zure Semearen Gizakundea, Aingeruaren esanez, ezagutu genuenok, Haren Nekaldi eta Heriotzaren bitartez, Aintzazko piztuerara irits gaitezen. Jesu Kristo gure Jaun beraren bitartez. Amen. Bukatzeko erreza liteke: -Eliza eta Estatuaren alde (Gure Aita, Agurmaria, Aintza). -Elizbarrutiko Gotzain eta bere asmoen alde (Gure Aita, Agurmaria, Aintza). -Garbitokiko arima dohatsuen alde (Gure Aita, Agurmaria, Aintza). |
|
No comments:
Post a Comment