Total Pageviews

Monday, July 31, 2006

Afektibitatea heztea (XIII)


Ematen uztea

Garizuma bateko leloa hauxe izan zen: “zoriontasun gehiago dago ematean jasotzean baino”. Hala da, eta Ebanjelioan honela diosku Jaunak: “Gizonaren Semea ere ez baita etorri besteen zerbitzuak hartzera, besteak zerbitzatzera baizik, eta bere bizi askoren erospen-sari ematera” (Mt 20, 28). Jakina, kristau bat bertzeen zerbitzaria da, bere bizitza baliotsua da baldin eta bertzeen alde eskaintzen badu maitasunak gidatuta. Jauntxokeriak ez du lekurik kristau baten bizitzan.
Baina baten batek galdera hau egin lezake: Eta ematekorik deusik ez duena?, ez da zoriontsua izango? Kezka hori normala da, izan ere eman ahal izateko, zerbait ukan behar da. Daukagun guztia, egia erranta, maileguan –prestamuan- daukagu. Hala ere, ematea pozgarria da eskaintza edo maitasunaren keinu bat delako. Eta gu maitatzeko jaio gara. Maitasun handi, garbi eta benetako bat aurkitu ezean, ordezko maitakeria batzuetara joko dugu. Baina maitasunak norabide bi dauzka: eman eta jasotzekoa.
Maitasun istorio baten, maitale biak emateko eta jasotzeko kapazak izan behar dira. Emateko eskuzabaltasuna behar da. Jasotzeko, ordea, apaltasuna da beharrezko, bertzearen maitasuna edota laguntza behar dugula aitortzea. Maitale batek ez badaki jasotzen, ematea bertzerik ez badu egiten, orduan maitasun horretan zerbait ez doa ondo. Nork ez du jaso nahi? Autosufizientea denak, bere burua aski duenak. Bertzalde, emate horretan batzutan nolabaiteko banitatea sartzen ahal da: mesedeak etengabe egiteko premia sentitzen da, baina geure buruari “hobeak” garela demostratzeko. Horregatik, batzutan eman behar da, eta bertzeetan ematen utzi behar zaio bertzeari. Anitzendako hau zailagoa da, norberaren urguiluak uzten ez digulako; aditu Pedrori bertzela: “Jauna, Zuk niri oinak garbitu? (...) Zuk ez didazu niri behinere oinik garbituko!” (Jn 13, 6).
Deusik ez duenak badu zerbait “emateko”: bertzeen maitasuna eskaintzen uztea. Eta Aste Santuan gogoratzen denez, hil eta berpiztu zen gure Jesusi badugu zerbait “emateko”: Bere maitasuna gure bizitzaren jabe izaten uztea. Elizak Pazkoan aitortu eta Jaunartzera animatzen gaitu. Ze modu hoberik Jaunari gu besarkatzeko aukera “emateko”?

Monday, July 17, 2006

Afektibitatea heztea (XII)


Urguiluaren traba


Bada gauza bat zenbait animalirekin konpartitzen duguna: afektua. Hala da, txakur batek bere jabeari afektua dio, eta batzuetan afektu handia, baina txakurrak ez du bere jabea "maitatzen". Maitatu, gizakiok egin dezakegu soilik. Jakina, gizakion maitasuna ez da espiritual hutsa: agerpen fisiko-afektiboak ere baditu. Hala ere, horietan geratzea, bertze zerbait handiago baterako jauzia ez egitea edota degradazioa litzateke. Bertzela, berrogeitaka urteko emakume txakurdunei begiratzea bertzerik ez dago: txakurrarekin solasten, hizketaldi luze eta arrazoiketan sartuta, animali horiengandik afektua bilatzen, agian gizakiengan aurkitu ez duten afektua, edo izan ez duten seme/alaba txikitxo batengandik jasoko ez dutena.
Baina maitasunaren oztopo bat urguilua da. Eta urguilua askotan defentsa mekanismoa da: galdutako duintasuna berreskuratu nahia. Haur bat, nerabe bat, edadeko bat ez bada bere duintasunaz konturatzen –Jainkoaren seme-alabak garela, Jaunak banan-banan eta izugarri estimatzen gaituela–, bere duintasuna bertzeengan bilatuko du: bertzeen gainetik izan nahiko du, arrogantzia zein harropuzkeri zaratatsu baten bidez edo barnerakoia izanez (bertzeen ukapenaren beldurrez).
Horregatik konturatu behar gara santutasuna, Jaunarengandik hurbil egotea ez dela perfekziokeria, pertsona osatua izatea. Askotan saiatzen gara Jaunarekiko hartzekodun ez izaten, berarekin zorrik ez izaten. Baina Jaunaren maitale izatea gure hutsuneak ezagutzea eta poztea da: zergatik? Gure Jesusek bere grazia bertan isuriko duelako. Berak ez digu eskatzen maila ona ematea. Bere maitasuna onartzea bertzerik ez du nahi. Dena dauka, munduaren sortzailea da, baina zerbait “falta” zaio: zure, nire maitasuna, pobrea bai, baina errepikaezina.
Berriro ere Eric Clapton-en abesti batera joko dut: “All our past times” izenekoa. Badirudi Jaunari hitz batzuk lapurtu dizkiola: “I don’t care how much it costs, cause I don’t count the loss, as long as I can see your face again” (berdin zait zenbat balio duen, ze galera ez dut kontutan hartzen, zure aurpegia berriro ikusten ahal dudan bidartean). Hala da, Jesusek askatasuna ematen digu gure bizitzarekin nahi duguna egiteko. Arrisku handia da bai, baina ez du axola, baldin eta gure akatsetatik damututa Harengana bueltatzen bagara behin eta berriz. Ez da nekatzen bere barkamena eta bere besarkada behin eta berriro guri eskaintzen. Eta urguiliak ez du lekurik izanen aitortza sakramentuaren bidez Harengana hurbiltzen bagara.

Thursday, July 06, 2006

Aita Santua Benedikto XVI.a eta Valentziako topaketa



Zein testuingurutan kokatu daitekeen ekitaldi hau

  1. Familiaren inguruan Eliza katolikoak antolatzen duen ekitaldia da; Nazioarteko ekitaldia da; beraz, ez dago Espainiari lotuta soilik. Aita Santuak esango dituenak edozein lurraldetan esango lituzke. Familia erakunde garrantzitsua da mundu osoan. Hona ez dator PSOE gobernuan dagoelako. Ekitaldia ValenTzian egitea PSOE gobernuan egon aurretik erabaki zen.

  1. Katolikotasuna ez da sortu gizakiak izorratzeko, “gustatzen” zaiona debekatuz. Katolikotasuna bere osotasunean hartu behar da. Berak erakusten digu bizitzaren zentzua zein den eta nola betetzen den. Pertsona askok dakite oinarrizko galderei erantzuna ematen: Zertarako nago mundu honetan?, ba al dago beste betirako bizitzarik?, nola lortzen da hori?, nola lortzen da zoriontasuna? Hori dena lortzeko familiak badauka bere balioa eta katolikook familiak defendatzen ditugu, gure ustez eta gizarteari begira, gizarteak behar dituen baloreak, besteak beste, gizon eta emakumezkoaren arteko familia. Horrekin adierazi nahi dugu gizartearen oinarrizko erakunde naturala dela

  1. Familia ez da Eliza katolikoak asmatu duen erakunde berri bat. Katolikoak izan ez arren, beste asko, gehienak, horrela bizi izan dira eta hau defendatzen dute. Esate baterako, eta azpian erantsi dugunez, Lionel Jospin eta Hans Kung. Hau da benetako ikuspegi “aurrerakoia”. Milioika perntsonen esperientziak bermatzen du esandako hauxe berau.

  1. Katolikook ez dugu ezer inposatu nahi baizik eta gure proposamenak mahaigainean jarri. Era honetako familiak behar duen maila eta duintasunari eutsi nahi diogu. Gainontzeko harremanak beste maila dute: sexu berekoak, hirukoteak, poligamiak. Zergatik sexu berekoak bai eta hirukoteak ez?

  1. Eliza barruan badaude familia era hau onartzen ez dutenak. Baina Eliza katolikoa ez da erakunde demokratiko bat. Erakunde "teokratikoa" da: Jaunak errebelazioa helarazi digu, Bere errebelazioa, Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Eliza errebelazio horren zaintzaile eta ezagutarazlea da. Elizak helarazten edo trasmititzen duen mezua ez da aldatzen, hasieratik bera da, edozein garaiko gizakientzat balio duena, bere osotasunean hartu behar dena. Norbaitek esango balu, adibidez, bigarren agindua edo mandamentua kendu egin beharko zela edota beste talde batek zortzigarren agindua dela kendu beharko zela, ba oso ondo: egin dezatela eurek beste eliza bat. Eliza Katolikoan ez da Jesusen dotrina eztabaidatzen.

  1. Inor ez dago behartuta katolikoa izatera.

Politikari zenbaiten testigantzak:

Lionel Jospin, Ex primer ministro socialista y una de las personas mas relevantes de la izquierda europea y francesa se opone frontalmente al matrimonio y la adopción homosexual. Su razonamiento es breve y contundente: "El matrimonio es una institución configurada sólo en torno a un hombre y una mujer, constituye un referente y no puede modificarse", y añade que "todo niño nace de padre y madre y, por tanto, tiene el derecho a que su situación futura cumpla con esta condición".

Duran i Lleida. es a partir de la importancia de las instituciones y especialmente de la familia que creo que hace falta distinguir entre la necesidad de dar respuesta a los derechos de los homosexuales y la de fortalecer la institución de la familia en todo lo que representa el matrimonio como unión de un hombre y una mujer, y la obligación de procrear y, por lo tanto, de asegurar la continuidad en la tierra de las futuras generaciones. Si el mismo gobierno del PSOE está impulsando una legislación de discriminación positiva en favor de la mujer en el ámbito de la violencia de género, tengo el derecho a reclamarle que legisle siempre que pueda discriminando positivamente la familia y el matrimonio como unión de hombre y mujer.

El teólogo suizo-alemán Hans Küng, uno de los más firmes opositores al Papado de Juan Pablo II, quien le inhabilitó para la docencia hace un cuarto de siglo tras cuestionar, entre otras cosas, la infalibilidad papal, cree que la aprobación del matrimonio homosexual en España ha sido una "fiebre izquierdista".

Hans Küng, que asegura estar en contra de cualquier forma de discriminación contra los homosexuales, añade que "el matrimonio es una institutución cultural de miles de años" y que a veces tiene "la impresión de estar presenciando una suerte de fiebre izquierdista".

Tuesday, July 04, 2006

Afektibitatea heztea (XI)



Heziketa hitza aipatzen den bakoitzean haurrengan pentsatzen ohi dugu normalean. Baina agian gurasoak dira beren burua lehenbizi hezi behar dutenak hainbat eta hainbat arlotan. Are gehiago, gurasoak izan baino lehen, senar-emaztegai garaian, arreta eskaini behar zaio arlo honi.
Badira batzuk gutxi maitatzen dutenak eta hori gabezia bat da. Baina badira asko eta gaizki maitatzen dutenak. Gure helburua asko eta ondo maitatzea da. Jar dezagun adibide bat: gaztetan neskalagun batzuk oso maitekorrak dira, baina posesiboak ere bai. Hainbeste maite dute ezen beren bikotea itotzen dute. Izan ere, badirudi asko maitatzeak eskubide batzuk ematen dituela (maitale jeloskor haien arabera): bertzearen erantzuna, arreta, onespena... Xantaia afektiboaren aitzinean gaude.
Bertzalde “ama oilalokaren” sindromea dugu, oso hedatua mundu zabalean eta agian zertxobait gehiago gurean (?). Zertan datza sindrome hau? Gehiegizko babesean. Agerpen desberdinak izan ditzake. Batzuetan semea edo alaba edozein atsekabe edo sakrifiziotatik babesten da. Gutiziak betetzen zaizkio, gaizki ulerturiko maitasuna izaki. Bertze batzuetan (edo aldi berean) erabakitzeko aukerak murrizten zaizkio haurrari, gaizki aukeratuko duelakoan edo kaltegarria izanen delakoan. Horrela ez dago modurik heldutasunera iristeko. Bertze batzuetan seme edo alabak etxeko zulotik alde egitea (bidaia, kanpamentu, ikasketa aldietan edo bertzelakoetan) izugarrizko krisia edo trantzea izaten da: itzelezko beldurra dago zer gertatuko ote zaion. Askotan hori ere galarazten zaie. Ez diot haurren ziurtasuna zaindu behar ez denik, baina askotan guraso batzuen erreakzio horretan eskuzabaltasun falta nabari da. Ez da haurra soilik, lotura afektibo desorekatu eta berekoia egon liteke tartean.
Jaunaren maitasuna ez da horrelakoa. Berak izugarri maite gaitu baina bakoitzaren askatasuna ere errespetatzen du. Makina bat maitasun agerpen egin dit, baina ez ditu xantai legez erabiliko. Nire, zure maitasuna eskatzen du, baina xuxurlaz, eskale gizajo baten moduan. Berak dena dauka, ez du ezeren beharrik, baina gure maitasun pobrearekin gutiziatu da, zurekin, nirekin maitemindu da: “bulnerable” bilakatu nahi izan du. Badugu non ikasi.