Total Pageviews

Sunday, August 14, 2011

JMJ: motorrak berotuta


Gaztediaren Jardunaldi Nazioartekoak (JMJ) hastear daude.
Komunikabideek ezin diote muzin egin abuztuaren erdiko gertakizun erraldoi horri. Gertakizun erraldoia eta transzendentzia handikoa. Gazte batzuk, beren oporraldien erdian, laurogeitaka urteko gizon batekin topatuko dira, Madrilgo beroaren pean. Benedikto XVI.a Pedro arrantzalearen oinordekoa dela sinesten dute gazteok.
Beren kristau izateaz eta beren bokazioaz egingo dute hausarketa eta ospakizuna. Mundu hau gizakoiago eta lagunkoiago egiteko konpromezua hartuko dute, noiz eta beste gazte asko botilatzarra (boteiloia) noiz eta non egingo duten begien ostertzean duten bitartean.

Badira egun batzuk Bilbo, Donosti, Gasteiz eta Iruñeko elizbarrutietan milaka gazte daudela, JMJ prestatzen eta euskal hiritar gazte askorekin beren sinesmena partekatzen.
Gaur, abuztuak 14, dagoeneko 130.000 gaztek Madrilen desenbarkatu dutela eta zenbait ekitalditan jada parte hartu dutela irakurri dut.

Esaten da BI MILIOI gazte bilduko direla Madrilen Aita Santuaren inguruan.

No comments: