Berriki
entzun dugu Afrika Erdiko Errepublikan estatu kolpe bat egin dutela. Séléka
deituriko aliantza erreboltari bat dago horretan sartuta eta dagoeneko asko
dira egin diren harrapaketak, lapurretak eta, txarragoa dena, giza eskubideen
kontrako ekintzak: erailketak, zaurituak eta beste, osasun zerbitzuak gainezka
daudela.
Bertako
biztanleriaren gehiengoa kristaua da (%80, hain zuzen, tartean luteranoak, katolikoak eta beste
daudela), nahiz eta %15 islamdarrak izan (erreboltarien asmoa islamismoa
ezartzea dela dioenik bada). Salestarrek, esaterako, hainbat proiektu dituzte
Afrikako herrialde horretan: heziketa profesionala eskaintzen dute, emakumeen
formaziorako eta sustapenerako hainbat irakaskuntza proiektu… Dagoeneko misio
horietan jasaten ari dira hainbat eraso. Bakartuta edo isolatuta daude (haiekin
ez dago kontaktatzerik), adibidez, Damala hiriko misiolari salestarrak. Erramu egunean berean, elizan egun hori
ospatzen zeudelarik erreboltarien tiro hotsak eta artileria astunaren
danbatekoak entzuten ziren Bangi hiriburuan.
Dagoeneko
presidente ohia alde egina dago eta erreboltariek gobernu berri bat ezarri nahi
dute eta beraien buruzagia Michel Djotodia presidente berria izendatu dute
jada. 800.000 pertsona izan dira kaltetuak gatazka hau dela kausa, eta tartean
166.000 haur eskolarik gabe geratu dira haien eskola asko base militarrak
egiteko erabili diren bitartean. Indarkeriatik ihesi dauden errefuxiatuak
milaka dira eta hutsik gelditu diren etxeetan harrapaketa asko egin izan dira.
Jakina,
medioetan ez zaigu informazio handirik ematen, futbolak, reality-showek, edo bestelako gertaera politiko-ekonomikok arreta
gehiago merezi omen dutelako. Frantziak soldadu batzuk eraman ditu hiritar
frantsesak babesteko eta Nazio Batuen Erakundeak estatu kolpea kondenatu du,
baina ez dago bestelako erabakirik demasia honi mugak jartzeko.
Garai
hauetan erne egotea egokitu zaigu, ea zer norabidea hartuko duen egoera horrek:
tartean otoitza eta afrikaerditarren aldeko kontzientzia piztea izan beharko
litzateke gure zeregina.
(Damala misioko haurrak)
No comments:
Post a Comment