Gaur, otsailak 11, Lourdesko Ama Birjinaren eguna
izateaz gain, gaixoaren eguna ere bada, Gaixoaren XXIII. Jardunaldi
nazioartekoa, hain zuzen. Horren kariaz, Elizaren Urtekari Estatistikoak
zenbait datu kaleratu ditu. Kristau guzion jakingarri dira datu horiek, Elizak
munduan egiten dituen onurak jakitun izan gaitezen, zehaztasunez jakitun izan
ere.
Elizak 5.167 ospitale kudeatzen ditu, gehienak Amerika
eta Afrikan; 17.322 dispentsario edo anbulatorio, gehienak Afrika, Amerika eta
Asian; legenardunentzat 648 ospitale, nagusiki Asian eta Afrikan; atso-agure,
gabezidun eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonentzako 15.699 etxe,
gehienak Europa eta Ameriketan; 10.126 umezurtz-etxe, bereziki Asian eta Ameriketan;
11.596 haurtzaindegi, gehienak Amerika eta Asian; 14.744 ezkontza-aholkulari
Amerika eta Europan banatuta gehienak; 3.663 hezkuntza eta berreziketa zentro
eta 36.389 erakunde beste eratakoak.
No comments:
Post a Comment