Total Pageviews

Wednesday, March 18, 2015

2579 apaiz, apaizgai eta monje katoliko Dachau-ko kontzentrazio esparruan





Egiak azkenean indar gehiago du gezurrak baino. Honelakoak naziak saiatu ziren ezkutatzen, baina ezaguna zen Dachau (Alemanian dago) izan zela hainbat apaiz, seminarista eta monje katolikoren destinoa nazien erregimenaren garaian. Guillaume Zeller kazetariak ikerketa bat argitaratu berri du non Dachau-ko kontzentrazio-esparruan izandako katolikoen presentzia zehaztasunez aztertzen baitu. Ikerketak La Baraque des prêtres, Dachau, 1938-1945 du izenburu eta erreferentzia egiten dio apaizak zeudeneko barrakoiaren izenari: Priesterblock. Kontzentrazio esparru hartan 200.000 pertsona inguru izan ziren, 30etik gora herrialdetatik etorriak.
1938-1945 urteen artean 2.579 apaiz, apaizgai eta monje izan ziren deportatuak Dachau-ra, hala nola, 141 artzain protestante eta apaiz ortodoxo. Vatikanoak ezin izan zuen saihestu. Lortu zuen bakarra izan zen apaizak barrakoi batean egon ahal izatea, brebiarioak izatea eta meza ospatzeko baimena izatea. Katolikook Alemania, Austria, Txekoslovakia, Polonia, Belgika, Holanda, Luxenburgo, Frantzia eta Italiatik zetozen.
Zeller egilearen ustez, apaiz alemaniarrek zigorra jaso zuten nazien eutanasiaren kontra agertu zirelako. Apaiz frantziarrek deportatuak izan ziren erresistentziaren aldekoak zirelako. Poloniarrak eslabiarren elitetzat hartuak izan zirelako. Apaiz haiek euren herrikide laikoen oinaze berberari aurre egin behar izan zioten. Haietarik 1.034 kontzentrazio-esparruan hil ziren liberazioa heldu orduko, tartean 868 poloniarrak izaki, SSkoak bereziki saiatu zirenak oinazea eragiten.
Duintasunari eutsi zioen, ordea, eta badira zenbait gertaera harrigarri liburuan kontatzen direnak. 1944an, adibidez, tifus izurrite bat izan zen. Esparruan buru egiten zutenek alde egin zuten barrakoietatik (kutsatuak ez izateko). Apaiz asko, aldiz, arriskuen jakitun bazeuden ere, hilzorian zeudenak kontsolatzen eta artatzen aritu ziren. Apaiz horietako batzuk handik gutxira hil ziren.
Apaizgai bat in articulo mortis izan zen apaiztua, hil baino lehen. Gotzain bat ere egon zen, Gabriel Piguet, Clermont-Ferrand-eko ordinarioa, judutarrak salbatzeko sare batean laguntzen aritu zelako.
Ohiko prozesuaren ostean horietatik 56 beatifikatuak izan dira, haien bertuteen heroismoa frogatu eta gero. Argi dago Dachau hartako esparrua apaiz katolikoen kanposanturik handiena dela.
Bada filme bat gertara haietan inspiratua: "El noveno día" ("Der neunte Tag", alemanieraz izan zen egina), 2004an estreinatua izan zena. Zuzendaria Volker Schlöndorff da, eta istorioak Luxenburgoko apaiz katoliko  baten bizitza du ardatz:  Jean Bernard (1907-1994).

No comments: