Total Pageviews

Monday, October 04, 2021

Pandemiaren inguruko eztabaida bertsotan (eta II)


2022ko martxoaren 12an beste manifestazioa egin zen Gasteizen, itxialdi-etxeratxe-larrialdi-egoerak-eta abar hasi zirenetik eta urte bi pasata. Manifestazioaren bukaerako Mikel Altzuarten bertsoa: 

Justiziak ere bere lanari
aspaldi egin dio uko
eta ez dira egiarekin
inoiz ere inspiratuko
zuen delituak inolaz ere
ez du ez preskribituko
historiako liburuetan
baitira eskribituko. 








2022ko urtarrilaren 22an Mikel Altzuart arizkundarrak bertso hauek bota zituen milaka pertsona esnatuen aitzinean:




2022ko urtarrilean ere, sare sozialei esker (Hitzetik hortzera telebista saioan ez zen atera), jakin genuen Amets Arzallus txapeldunak zenbait bertso bota zituela "plandemia" delakoaren inguruan. 
Independiente.eus web atararian transkribatuta kaleratu dituzte

Ni medikuntza fakultatera ez bait ninduten igorri
Neri ez galdetu zenbat zelula ta zenbat globulu gorri
Baina halere bazterketarik ez diot opa iñori
Zer nahi esanka hor ibili naiz pase inposatu horri
Ta azkenean beste aldean aurkitzen zara zerori
Orain txertorik ez daukatenak, saiora ezin etorri

Ta horrek ez nau eroso uzten, bidea hain zait alanbre
Baina, txertoa tabu izanda, mikroa dena kalanbre
Ni adibidez batere gabe etorri naiz gaur suabe
Eta ez esan neri egoismo eta insolidaridade
Hemen ahal duna egiten du nornahik bakoitza bere hautu jabe
Eta ahal bada bizi gaitezen besteak juzgatu gabe

Bakoitzak bere iritzia du, bere lur ta bere bando
Ni arbasoez gogoratzen naiz; zer ote zuten esango
Jakituria zabal bat zuten eta kriterio frango
Orain ez orratz, ez sendabelar, dena farmako-fandango
Entregatua dugu gorputza; lepo, soin, beso ta zango
Burua ere entregatzea ez al da gehitxo izango?

Amets Arzazllus


Asteasun izandako bertso-saio bat izan zen, 2021eko abenduaren 26an. Bizitza plataformak bertso horiek jasko, gaztelaniazko azpitituluak paratu eta youtub-en argitaratu zituen:





Mikel Altzuart arizkundarra EITBren Bilboko egoitzaren aurrean botatako bertsoak ez dira nolanahikoak.






1.

Milaka euskaldunek

sortu zuten txispa

euskarak behar zuen

hedabideen pista

programazio itzelak

badu gionista

desinformatzen duen

ai, ai, ai, ai…

Euskal Telebista.

 

2.

Gardena behar zuen

EITBn miraila

azkar sortu zitzaizun

barnean arraila

bai! Lortu egin duzu

bertze denen maila

miopia sortzeko

ai, ai, ai, ai…

gure euskal pantaila.

 

3.

EITBko txoriak

duen despistea

nola egin dezake

hain kantu tristea

jateko eman dizunak

bere alpistea

haren neurrikoa

ai, ai, ai, ai…

da gero albistea.

 

4.

Itxura modernoa

ta berdin progrea

Andoni Aldekoak

darama akordea

bera agerikoa

baina hor gordea

konpositore handi bat

ai, ai, ai, ai

ez al da ordea?

 

5.

Kazetaritzak badu

bi anai bikia

internet ez al dago

denei irekia

EFE agentziak ematen

badizu titia

errealitatea baino

ai, ai, ai, ai…

errealitia.

 

6.

Batzuk jainkotu eta

bertzeak deabrutu

batzuk laudatu eta

bertzeak egurtu

batzuei ahotsa eman

ta bertzeak mutu

eskerrak ez zintugun

ai, ai, ai, ai…

lehendik ezagutu.

 

7.

Zientzilari aditue

erreberentzia

ahots kritikoari

indiferentzia

eztabaida ezina da

hori da zientzia

nola garbitzen duten

ai, ai, ai, ai…

batzuk kontzientzia.

 

8.

Informazioa da

zelako despentsa

ez zara ezberdina

horretan, ez pentsa

bertzeak bezalakoa

zara euskal prentsa

iritzia sortzeko

ai, ai, ai, ai,

tona handiko prentsa.

 

9.

Urte t’erdiz orduero

PCRn datua

Euskadi irratiak

egin duen hautua

munduan osoan berbera

bada errelatua

hori bada intzidentzi

ai, ai, ai, ai…

hipermetatua.

 

10.

GAUR EGUN, TELEBERRI

zeremonikoa

badator erabaki

salomonikoa

LABI politikoa

LABI teknikoa

txoria bihurtu da

ai, ai, ai, ai…

gaixo kronikoa.

 

11.

Olatu bat, bi olatu

hiru, lau eta bost

gora behera gero ta

lotsa gutxiagoz

seigarrena badator

nor ez dago ados

errua botatzeko

ai, ai, ai, ai

gure haurrei apropos.

 

12.

Oinarritzen zareten

datuen ereduan

gehienak txertatuak

diozuen moduan

jendea gaixotzean

aurtengo neguan

aldaerak izango

al dira orduan?

 

13.

Laister eroriko da

gezur metaketa

ahortzear baitago

zuen kontaketa

maskararen atzean

hain ongi gordeta

ezingo baitzarete

ai, ai, ai, ai…

betiko gorde eta.

 








Duela gutxi Erran.eus atari digitalean elkarrizketa bat egin diote Mikel Altzuarti. Hona hemen bere hitzak: 

«Azken urte eta erdian izan dugun egoerari erantzun antolatua» emateko Euskal Herriko hainbat bazterretako herritarrek Bizitza plataforma  sortu dute, eta horko kidea da Mikel Altzuart Zaldain (Arizkun, 1971).

Konbentzitua dago pandemiaren bueltan emandako «bertsio ofiziala ez dela zuzena». Are gehiago, «gezurrez beteta» dagoela dio eta «horren gibeletik dagoena» azaleratu nahi dute Bizitza plataforman, «osasuna eta askatasuna» aldarrikatuz. Altzuarten hitzetan «txertoa ez da deus saihesteko, zerbait sortzeko da», eta «lehenago edo beranduago ohartuko gara».

Nolako erantzuna izan dute orain arteko mobilizazioek?

Bertsio ofizialak duen indarra eta komunikabide guztietan hori bertzerik agertzen ez dela ikusita, guk ditugun tresnak ez dira hain indartsuak, baina jende pixka bat mugitzea lortu dugu. Uztailean plazaz plaza dinamikak eta Donostian manifestazio jendetsua egin genituen; irailean egindako Irun eta Hendaia arteko besarkadan jende ugari bildu zen eta Iruñean egindako manifestazioa jende aldetik ez zen handia izan, baina kualitatiboki inportantea izan zen, kontuan hartuta gai honekin Nafarroan erantzun sozial ttikiagoa izan dela. Arras ongi atera zen baina ez da inon agertu. Hori ere ohikoa da. Agertzen bagara gutaz gaizki solastatzeko da, eta aldi honetan hori ere ez.

Bertsio ofiziala ez dela zuzena diozu. Zein da zure ustez egia?

Egia osotasunean ez dugu jakinen, baina bertsio ofiziala gezurrez beteta dago, maila guztietan. Maila zientifikoan, erraterako, ez dute kontrastatu nahi eritasuna zer den, zerk sortu duen, bere tratamendua, txertoak deitzen diren esperimentu genetikoen ondorioak... Guztiaren gibelean munduaren aldaketa soziopolitikoa helburu duen globalizazio agenda bat dago, eta hori bizkortzeko pandemia erabili dute. Helburua ez da farmazia-industriak diru pila irabazteko mekanismoa martxan paratzea bakarrik izan, horrekin batera jendartearen kontrola areagotu nahi dute, eskubide sozialak murriztu... Hau esperimentazio bat da eta komunikabideak bidelagun izan dituzte. Munduko bost komunikabide agentzia nagusiak eta farmazia-industria inbertsio fondo beren esku daude eta Munduko Osasun Erakundea horren parte da. Hor dauden fundazio filantropiko guztiek eta farmazia-industriak jendearen osasuna bereganatu nahi dute. Munduko botiken agentzia guztiak farmazia-industriak finantzatzen ditu, baita medikuen kolegio guztiak ere. Ez zaie deus inporta jendearen osasuna. Dena negozioa da.

«Jendea menpean atxikitzeko zoonosia ari dira erabiltzen»

Mikel ALTZUART, Bizitza plataforma

Txertoen eraginaz ez zara fio...

Txertoak edo terapia genikoak  arma biologiko bat baino ez dira. Txertoen edo terapia genikoen konposizioa frogatu gabe jendearekin zuzenean probatu dute. Zerbaiti soluzioa bilatzeko direla erran digute baina ez dute erraten zenbat arazo sortzen ari diren. Farmazia-industriak ez du inoiz onartu botikak gaixotasunen sorburu izan daitezkeela, hori ondotik frogatu ahal izan da. Baina zenbat botika erretiratu ote dituzte. Txertoak eta gainerako terapia hauek bide beretik doaz, ez dira inor sendatzeko. Horregatik erraten dute ez dutela kutsatzea eta gaixotasuna prebenitzen. Prestigio handiko ikertzaileek ohartarazi dute arriskuaz, eta ondorioak epe ertainean edo luzean ikusiko direla. Baina halakoak baztertu egiten dituzte. Ez du zentzurik egiten ari direnak, ez bada aitzinetik planifikatutako esperimentu bat. Mundu mailan orain arte antolatu duten giza eskubideen kontrako atentaturik handiena da.

Nafarroan farmazia-industriak agintzen duela erran izan duzu...

Nafarroan agintzen duena ez da Maria Txibite presidentea. Herrialde guztietan multinazionalek agintzen dute, eta gurean Volkswagenek eta Cinfak. Nafarroako Gobernuak diru publikoa horrat bideratzen du, edozein proiektu dela ere. Kasu honetan, kakotx arteko arazo batekin mundua gelditzea lortu dute. Farmazia-industriak alimaleko indarra hartu du eta txertoekin medikuntza modernoa eta pertsonalizatua garatu nahi dute. Horretarako, ordea, jendarte gaixoa behar dute eta neurri handi batean lortu dute, bai gorputzez bai buruz. Horregatik erraten dut farmaziek kontrolatzen dutela gure osasun mentala eta gure gorputzaren osasuna. Cinfako lehendakariak berak erran zuen lehenago edo beranduago denok gaixoak izanen garela, denok beraien bezero izanen garela. Jendarte materialista eta kontsumista honetan osasuna bertze merkantzia bat da, gaixoak behar dituzte. Argi dago ez dela egiazko zientziarik egiten. Egiazko zientziak jendearen bizimodua hobetzeko helburua behar luke, baina jendea manipulatzeko erabiltzen dute. 

Aspaldiko historia dela uste duzu?

Arma biologikoa erabiltzeko asmoa aspaldikoa da, lehen ere esperimentuak egin izan dituzte, hala nola, hegaztien gripearekin. Bide honetan biologiaren ikuspegi oker bat sartu digute: ingurumena kaltetzen ari garela eta eritasunak animalietatik pertsonetara doazela. Hori ez da horrela, birusak laborategietatik datoz. Txertoak animalien eta pertsonen ehunak esperimentatuz egiten dituzte eta naturak ez du berez espezien arteko muga gainditu, hori laborategietan egiten dute. Kasu honetan zoonosia erabiltzen ari dira jendea menpean atxikitzeko, eta hori mundu ekologistak ere irentsi du. Pandemia tresna bat baino ez da, gehiago ere erabiliko dituzte: zibererasoak, larrialdi klimatikoak.... Etorkizunean ez dute misilen beharrik izanen, helburua bertze modu batera lor dezakete.

Iruñean egindako manifestazioaren bukaerako ekitaldian, Altzuartek hitza hartu zuen.

Baina herritarren gehiengoak txertoa hartu du...

Adin guztietako jendea tranpan erortzen ari da, jakin gabe txertoen eragina zein izanen den.  Politika eta bizi soziala bertze modu batera ulertzera ohituta gaude, eta gu bertze kontuetan distraituak gauden bitartean, gibelean esku beltz bat dago. Larrialdi klimatikoa da horren adibide. Larrialdi klimatikoa gertatzen ari dela sinetsarazi nahi digute, eta horrekin hidrogenoa garatu nahi dute, bazter guztiak eolikoz eta eguzki panelez estali... Gure sentsibilitatean eragiteko komunikabideak erabiltzen dituzte. Orain txertoa hartu ez dutenei deitzen hasi dira. Deitzen badidate farmazia-enpresek txertoen bigarren mailako ondorioez ohartaraziz egindako zerrenda leituko diet, larritasun handikoak direlako, tartean heriotza.

Nola ikusten duzu osasun sistema?

Dezepzio ikaragarria hartu dut osasun munduarekin. Gure osasunaz ari zirela uste nuen, baina lotsagarria da. Ez dakite deus biologiari buruz, ezta mikrobiologiari buruz ere. Mikroorganismoak gaixotasunen sortzaile direla sinetsarazi digute eta guri mikrobioek eman digute bizia, mikrobioz beteta dago gure inguru guztia. Politiko ustelez solas egiten dugu, baina nork ez du bere burua saltzen? Bai kazetariek, baita hezkuntzan ari direnek ere. Gainetik agindutako protokoloak isil-isilik betetzen dituzte. Eta zientzian ere ustelkeria dago. Botikak onartzen dituzten agentziak farmazia-industrian lan egin dutenak edo lan eginen dutenak dira.

«Txertoa ez da deus saihesteko, bertze zerbait sortzeko baizik» 

Mikel ALTZUART, Bizitza plataforma

Zuretzat zein da txertoa ez den bidea?

Ez zegoen txertoen beharrik. Hasieran egia jakitea oztopatu bazuten ere, gerora jakin zen ez zela arnas aparatuko birusa, zerbaitek koaguluak sortzen zituela. Medikuntzak hori gainditzeko tresnak sobran ditu. Badira aunitzez ere eritasun larriagoak. Honek apenas eragin du heriotza-tasan, gripea baino gutiago, baina komunikabideen bitartez beldurra erabili dute. Aginte foroetan daudenek erran zuten zaharrak sobran zeudela, eta 2020ko udaberrian horixe egin zuten. Bistan da, osasuna gure esku dago. Egiazko burujabetza politikoa norberaren osasunaren jabe eginda lortuko dugu, hau da, norbere burua zainduz eta ingurukoena zaintzen saiatuz. Hori ez digute fundazio filantropikoek eta Osasunaren Mundu Erakundeak egin behar. 

Azken aldian haur eta gazteengan jarri duzue arreta...

Gazteengan esterilizazioa dute helburu, espiga proteina esterilizatzeko diseinatua baitago. Gainera, gazteengan arazoak sortzen dituzte: perikarditisa, miokarditisa... Haurrek, berriz, ez dute kutsatzen, baina kutsatu nahi dituzte. Jendeak txertatuta ez dela gaixotzen erranen du, baina gure gorputza ikaragarria da eta desintoxikatzeko mekanismoak ditu. Txertoa ez da deus saihesteko, bertze zerbait sortzeko da, eta ez badugu arrazoirik hobe. 

Zerbait gaineratuko zenuke?

Gaia arras konplexua da. Ikuspegi hau barneratzeko urteak beharko ditugu, baina lehenago edo beranduago ohartuko gara. Zenbat eta jende helduagoa izan orduan eta gehiago kostako zaigu ulertzea eta bereziki sistemak doktrinatutakoei kostako zaie, horien artean zientzia arlokoei, unibertsitatean ematen den doktrinamenduarekin errealitatearen pertzepzio interesatua egiten baita. Uste nuen pandemiak farmazien kapritxoak zirela, baina gibelean dagoena aise itsusiagoa da, erabat transformatu nahi gaituzte. Jendarte honek bertze oinarri batzuk behar ditu. Etorkizuna etxean, inguruan eta herrian eraiki behar dugu, oinarri garbiekin, lurra zainduz, eta gure elikagaiak, elkartasuna, maitasuna eta askatasuna bermatuz. Bidea luzea izanen da eta elkarrekin egon behar dugu; elkarrekin aterako dugu guztia aitzinera.

_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 

Hona hemen Mikel Altzuartek bere Arizkungo basoetatik bidaltzen digun bertsozko mezua: 



https://www.youtube.com/watch?v=ssbTWsWVhb4


Duela gutxi beste bertso batzuk atera ditu Mikel Altzuartel. Azaroaren 27an Bilbon eginen den manifestazioaren hartik hona hemen batzuk: 





No comments: