Total Pageviews
Saturday, October 29, 2011
Thursday, October 27, 2011
Otoitzak euskaraz
GURE AITA
AINTZA
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari. Hasieran izan bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen.
GURUTZEAREN SEINALEA
AGUR MARIA
Agur Maria graziaz betea,
Jauna da zurekin,
ANGELUSA
SALBEA
ESPIRITU SANTUARI
Zeru-lurren egile zeran Espíritu Santua
zatoz eta bete gure bihotzak,
piztu gugan maite sua.AINGERU ZAINDARIARI
Aingeru zaindari, lagun on hori,EGUNA ESKAINTZEKO
ESKERRAK EMATEKO EGUNA BUKATZEAN
Gaur, egun osoan, eman didazu
zure laguntza eta maitasuna;
eman didazu biziaren poza ere.
Orain, lokartu aurretik, hauxe esaten dizut:
MAHAIA BEDEINKATZEKO
DAMU OTOITZA
Jesu Kristo nire Jauna, Jainko eta gizon egiazko, nire Egile, Aita eta Salbatzaile hori. Zarena zarelako neurri gabe ona eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako damu dut bihotz bihotzez, damu dut zu nahigabetua. Eta infernuko oinazeetan zigortu nazakezulako. Zure Jainko graziaz lagunduta asmo sendoa hartzen dut berriz ere bekaturik ez egiteko, aitortu eta bekatuen ordaina betetzeko. Amen.Arrosarioko litaniak
Erruki, Jauna.
Kristo, erruki.
Erruki, Jauna.
Kristo, entzun
iezaguzu.
Kristo, adi iezaguzu.
Zeruko Aita Jainkoa.
Erruki Jauna.
Gizadiaren
Salbatzaile, Seme Jainkoa. Erruki Jauna.
Espiritu Santu
Jaikoa. Erruki Jauna.
Hirutasun Santu,
Jainko bakarra. Erruki Jauna.
Andre Maria Donea.
Otoitz gure alde.
Jainkoaren Ama Donea.
Birjinen Birjina
Donea.
Kristoren Ama.
Elizaren Ama.
Jainko graziaren Ama.
Ama guztiz garbia.
Ama lausorik gabea.
Ama eta Birjina.
Ama errugabea.
Ama sortzez garbia.
Ama miragarria.
Erakutsi oneko Ama.
Egilearen Ama.
Salbatzailearen Ama.
Birjina begiratuena.
Birjina agurgarria
Birjina goragarria
Birjina ahaltsua
Birjina errukitsua
Birjina zintzoa
Santutasun eredua
Jakinduariaren aulkia
Gure pozaren
iturburua
Espiritu Santuaren
jauretxea
Graziarik egintzarik
ederrena
Jainkoaganako
eskaintzaren eredua
Arrosa aukeratua
Dabiden dorrea
Marfilezko dorrea
Urrezko etxea
Itunaren kutxa
Zeruko atea
Goizeko izarra
Gaixoen osasuna
Bekatarien babesa
Nahigabetuen poza
Kristauen laguntza
Aingeruen Erregina
Patriarken Erregina
Profeten Erregina
Apostoluen Erregina
Martirien Erregina
Aitorlen Erregina
Birjinen Erregina
Santu guztien
Erregina
Jatorrizko errurik
gabe sortutako Erregina
Zerura jasotako
Erregina
Errosario Santuaren
Erregina
Sendiaren Erregina
Bakearen Erregina
Jainkoaren Bildotsa,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua: barka, Jauna.
Jainkoaren Bildotsa,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua: entzun Jauna.
Jainkoaren Bildotsa,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua: erruki Jauna.
Otoitz eguzu gure
alde Jaungoikoaren Ama Done horrek. Jesukristoren gure Jaunaren aginduak irabaz
ditzagun. Amen
Otoitza: Jainko
Jauna, emaiguzu zure zerbitzarioi gorputz-arimetako osasuna; eta Maria beti
Birjina dohatsua laguntzaile dugula, atera gaitzazu bizitza honetako
ilunaldietatik eta eraman, zeruko zorionaren jabe izatera. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez, Amen.
ADORO TE DEVOTE
Eraspenaz maite
zaitut, Jainko ezkutua,
egiazki gordeta hauen
irudipean.
Zure aurrean zeharo
menperatuta dago nire bihotza,
oso-osorik gurtzen
zaitu zu ikustean.
Zutaz epaitzerakoan
okertzen dira ikusmena, ukimena, dastamena;
baina zinez sinesteko
entzumena da nahikoa;
Jainko Semeak esan
duen guztia sinesten dut;
ezer ez da benetako
hitz hau baino egiagoa.
Gurutzean
jainkotasuna estalia zegoen,
baina hemen
gizatasuna ere da ezkutu;
sinesten ditut eta
aitortzen biak,
ezer ez da benetako
hitz hau baino egiagoa.
Zauriak ez ditut
ikusten Tomasek so egin zien bezala,
baina aitortzen dut
nire Jainkoa zarela;
egizu zuengan gero
eta gehiago sinets dezadan,
Zuregan itxaron,
maite zaitzadala.
Oh, Jaunaren
heriotzaren oroigarri!
Gizonari bizitza
ematen dion Ogia!
Emaiozu nire arimari
zutaz bizi dadila,
zure eztitasuna beti
dezala dasta.
Jesus Jauna, pelikano
ona!
garbi nazazu, ni
zikin hau, zeure odolaz,
mundu osoaren hobenak
garbi ditzakeen
ttanta-odolaz.
Jesus, orain ezkutua
dakusdana,
irrikaz nahi dudana
eskatzen dizut bete dadila,
zure aurpegia
agerturik begiratzean,
zure aintza ikusiz,
zoriontsu izan nadila. Halaxe.
Thursday, October 20, 2011
Nafarroa Oinez 2011ko euskarazko meza

Urriaren 16an euskaltzaleek bazuten zita bat Tafallan eta sinestunok izan dugu aukera bat egun seinalatu horretan, euskara ospatzeaz gain, gure fedea ospatzeko; izan ere, aurtengo Nafarroa Oinezen euskarazko Meza ospatu da bertako parrokian, Santa María Elizan. Meza 11:30etan ospatu zen eta meza-emaileak Mikel Garziandia, Xabier Irrigaray eta bertako parrokoa den José Manuel García de Eulate izan ziren.
Nafarroa Oineza doazen milaka euskaltzaleen artean badira kristau sentitzen direnak, noski, eta haientzat aukera bat da egun horretan ere euskarazko Meza izateko. Tafallan izanda, hango elizaren edertasuna eta artea dastatzeko abagune aparta izan zen, gainera.
Aurreko zenbait urtetan ospatu izan da meza euskaraz Nafarroa Oinezen inguruan. Aurtengoa aurreneko aldia da Tafallan egiten dena: hango parrokoa José Manuel bera poliki moldatu zen ebanjelioa euskaraz irakurtzen eta esker oneko agertu zen etorri zirenekin.
Esan izan da euskalgintza azken bolada honetan urrutiratu egin dela kristautasunetik. Hori horrela ez da izango baldin eta kristauok eta, batez ere, laikook errealitate horretan egoten jakiten badugu, bertara gure kristau izaera eramaten badugu, giro horiek Kristoren bakeaz eta poztasunaz kutsatzen baditugu. Egia esan, dagoeneko bagaude errealitate horrekin eguneroko harremanetan. Bakarrik falta zaigu kamuflajeak utzi eta normaltasunez gure kristautasuna nola bizi dugun agertzea, nola gure bizitza argituta dagoen ez ezkutatzea. Agian baten bat animatuko da gure bidea jarraitzera.
Datozen urteetan sendotuko ahal da ekimen hau!
Monday, October 17, 2011
Iran eta emakumeen aurkako harriketak

Ikusi berri dut The Stoning of Soraya (La verdad de Soraya M.). Kazetari franko-iraniarraren La Femme lapidé best-sellerraren adaptazioa da. Filme gogorra, sinesgarria eta oso humanoa. Gomendagarria, hala ere, eta hezigarria. Ez da Hollywood-eko filme tipikoa, komertzial horietakoa, nahiz eta aktore nagusienetako bat amerikarra izan: Jim Caviezel, The Passion filmean Jesusen papera egiten duena. Aktoresak oso onak dira baita.
Benetan gertatutako istorioa da: Irango herrixka batean Soraya izeneko emakume bat, lau seme-alaben ama, pertsona ondratua eta langiletsua, oztopo bat da bere senarrarentzat; izan ere, honek beste emakume batekin ezkondu nahi du, hain andrezalea da eta. Islamaren joera muturreko batez baliatzen da eta bere emazteak adulterioa edo ezkontza-lohitzea egin duelako salaketa egiten du. Bistatik kentzeko trikimailu maltzurra. Horrelako kasuetan, emazteak frogatu behar du errugabea dela. Salaketa emakume batek jarri izan balu, ostera, orduan emakumea da gizona erruduna dela frogatu behar duena. Halakoxea da hango “legea”. Jakina, herrixka horretan, erreza da testigantza faltsuak biltzea emakume xume baten kontra. Eta zigorra garratza da: harrikatua izango da, hil arte.
Esan bezala kasu lazgarri hori gertatu zen. Iranen, eta horrelako beste zenbait lekutan gaur egun ere horrelakoak egiten dira, nahiz eta isilean gordetzen diren, adierazpen askatasuna murriztuta dagoelako han.
Burura etortzen zait gure Aita Santuaren diskurtsoa Alemaniako Parlamentuan. Horretan esaten du kristautasunak sekula ez duela inposatu “errebelatutako” zuzenbide bat; hau da, Elizak ez du esaten ordenamendu juridiko jakin bat dela “goitik” datorrena eta nahi eta nahi ez bete behar dela. Elizak esaten du izaera eta arrazoia direla zuzenbidearen iturriak. Izan ere, Jainkoak gizakioi adimena eman digu eta izaera jakin bat. Haiei jarraiki, zuzentasunez, askatasunez eta besteekiko errespetuz bilatu behar dugu elkarbizitza eta justizia. Hori ez da gertatzen beste zenbait kulturetan. Iranen, esaterako, erlijioa eta politika (erlijioa eta legea, erlijioa eta kodigo penala, erlijioa eta batzuen interesak) nahasten dira. Bertako ordenamendu juridikoa bat eta bakarra da, “errebelatua da”, “goitik” omen dator eta ezin da zalantzan jarri. Eta, beraz, emakumeak harrikatzea, adibidez, guztiz zuzena da: zilegizkoa da.
Tira, ez du bestelako esplikazioen beharrik. Burua sorbalden gainean badaukagu erabili dezagun, horretarako eman baitigu Goikoak, ez xaloak izateko eta horrelako herrialdeetan nahi dutena egiten ahal dutela uste izateko.
Sunday, August 21, 2011
Erretiro Parkean, JMJren bigarren egunean
Friday, August 19, 2011
Calurosa acogida de las Diócesis Vascas a los peregrinos de la JMJ
BILBAO RECIBE MAÑANA A LOS PEREGRINOS DE LA JMJ
ACTO DE BIENVENIDA A LOS JÓVENES PEREGRINOS
Mañana viernes, 12 de agosto, a las 10.00 h. en el pabellón de la Casilla (Bilbao)
Los días previos a la Jornada Mundial de la Juventud que se celebrará este mes en Madrid, La Diócesis de Bilbao acoge a más de 800 jóvenes desde el 11 al 15 de agosto.
Con ese motivo, se convoca a los medios de comunicación al acto de bienvenida que realizarán la Diócesis y el Ayuntamiento de Bilbao. Participarán en el acto el Obispo, Mario Iceta y el alcalde, Iñaki Azkuna.
HARRERA EKITALDIA
MUNDUKO ERROMESEI
Bihar barikua, abuztuak 12, goizeko 10.00etan Casillako kiroldegian (Bilbo)
Madrilen abuztuan izango dan Gazteen Munduko Jardunaldiaren bezperako egunetan (11tik 15era) Bilboko Elizbarrutiak 800 gazte baino gehiago hartuko ditu.
Hau dala eta, Elizbarrutiak eta Bilboko Udalak erromesei harrera ekitaldia egingo deutsie. On Mario Izeta gotzainak eta Bilboko alkateak, Iñaki Azkunak hartuko dabe parte ondo etorrian.
SAN SEBASTIÁN -DONOSTIA
El Obispo de San Sebastián convocó a la participación festiva para la acogida de la JMJ durante la rueda de presnsa celebrada el pasado día 9, bajo el lema: ¡Súmate a la fiesta de la JMJ en gipuzkoa!
El Obispo de San Sebastián y los delegados de la Pastoral juvenil y familiar de la diócesis presentaron el programa de actos que se llevarán a cabo en Gipuzkoa, durante los días previos a la JMJ de Madrid.
En esos días visitarán el territorio guipuzcoano 5.635 peregrinos, jóvenes procedentes de todo el mundo, que, camino de Madrid, pasarán unos días en la Diócesis Los jóvenes se repartirán por 11 arciprestazgos de Gipuzkoa. 500 de ellos van a ser alojados en 150 familias de acogida y el resto en parroquias, colegios y polideportivos.
El Obispo de San Sebastián invitó a todos los guipuzcoanos a que se sumen a los actos organizados para celebrar la llegada de los peregrinos y el encuentro con el Santo Padre, que tendrá lugar unos días después en la capital del Estado.
De todos los actos programados, se destacaron cuatro citas ineludibles:
Viernes 12: Encuentro general de peregrinos
Sábado 13: Festival Internacional de las naciones y Rosario Internacional en Loyola.
Domingo 14: Vigilia de Noche.
Lunes 15: Misa de despedida de los peregrinos en la Catedral.
las posibilidades son muy amplias y pueden consultarse en este enlace:
http://www.elizagipuzkoa.org/upload/publica/PDF/2011/AGOSTO/ProgramaDeD9.08.pdf
EL OBISPO DE SAN SEBASTIÁN PRESIDIRÁ LA SALVE Y LA MISA DEL DÍA DE LA VIRGEN
El Orfeón Donostiarra participará en ambas celebraciones en la Basílica de Santa María
El Obispo de San Sebastián presidirá los actos del día de la Virgen que, como cada año, se celebrarán los días 14 y 15 en la Basílica de Santa María de San Sebastián. En ambos casos participará el Orfeón de San Sebastián, que el día 17 viajará a Madrid para participar en la JMJ.
D. José Ignacio Munilla presidirá los actos del día de la Virgen que, como cada año, se celebrarán los días 14 y 15 en la Basílica de Santa María de San Sebastián.
El día 14, víspera de la Virgen, el Obispo de San Sebastián celebrará la Tracicional Misa de la Salve, a las 19:30 horas. Y al día siguiente, 15 de agosto, día de la Asunción de la Virgen, el Obispo celebrará la Misa Mayor de la Fiesta, en la Basílica de Santa María a las 10:30 horas.
En ambos casos participará el Orfeón de San Sebastián al que, el día 14 se sumarán las voces de antiguos orfeonistas y de los niños del Orfeón Txiki.
La Víspera de la Virgen el Orfeón interpretará el “Ave María de Usandizaga” y la “Salve” de Réfice, compuesta expresamente para ser interpretada ese día por el Orfeón. Mientras que el día 15 interpretará la “Misa Choralis” de Réfice.
OTRAS CELEBRACIONES DEL DÍA 15
Con motivo de la visita, estos días, de los peregrinos de la JMJ el día 15 habrá otras celebraciones litúrgicas en San Sebastián.
A las 12:00 horas, en la Basílica de Santa María, el Obispo de Iguaria presidirá la Misa en italiano, a la que acudirán 1.400 peregrinos italianos de la JMJ.
A la 12:00 horas también, en la Catedral del Buen Pastor, el Obispo de San Sebastián, D. José Ignacio Munilla celebrará la Misa de despedida de los peregrinos.
EL DÍA 17 EL ORFEÓN PARTIRÁ HACIA MADRID PARA CANTAR EN LA JMJ
El día 17, el Orfeón partirá rumbo a Madrid para a participar en tres actuaciones de la Jornada Mundial de la Juventud 2011 que será presidida por el Papa.
La primera cita será el mismo miércoles, día 17, en el Auditorio Nacional: un concierto para autoridades eclesiásticas que será interpretado junto a la Orquesta Excelentia y dirigido por José Antonio Sainz Alfaro.
El día 20, el coro participará en la Vigilia con el Papa en el Aeródromo de Cuatro Vientos. Cantará el 'Ave Verum' de Mozart y 'Cantemos al amor de los amores', de Busca de Sagastizábal.
Y al día siguiente, en el mismo escenario, volverán a participar en la Misa del Papa, acto con el que se clausurará la Jornada Mundial de la Juventud 2011.
GOTZAINAK SALBEA ETA AMABIRJINAREN EGUNEKO MEZA NAGUSIA ZUZENDUKO DITUEl
Donostiako Orfeoiak bi ospakizunetan hartuko du parte eta ondoren MGTn izango da
Donostiako Gotzainak AmaBirjinaren eguneko ospakizunak zuzenduko ditu Santa Maria Basilikan. Horietan, Donostiako Orfeoiak parte hartuko du. Eta ondoren, abuztuaren 17an, Orfeoiak Madrilerako bidea hartuko du, Munduko Gazte Topaketan kantatzeko.
On Jose Ignacio Munillak zuzenduko ditu abuztuaren 14an eta 15ean, Ama Birjinaren eguneko ospakizunak. Urtero legez, Alde Zaharreko Santa María Basilikan egingo dira.
Abuztuaren 14an, AmaBirjinaren bezperan, Donostiako Gotzainak Salvea ospatuko du 19:30etan. Eta Amabirjinaren Egunean, 15ean, On Jose Ignacio Munillak Meza Nagusia zuzenduko du Santa Marian, 10:30etan.
Bi ospakizunetan, Donostiako Orfeoia izango da eta haiekin batera, Salbean, gainera, Orfeoian aritutako hainbat lagun eta Orfeoi Txikiko haurrak izango dira kantuan.
Amabirjinaren bezperan, Orfeoiak Usandizagaren “Ave Maria” eta Reficeren “Salbea” kantatuko dituzte. Eta 15ean, Reficeren “Choralis Meza”.
AMABIRJINA EGUNEKO BESTE OSPAKIZUNAK
Egunotan Madrilerako bidean Munduko Gazte Topaketako erromesak gurean ditugula eta, AmaBirjinaren egunetan beste ospakizunak izango dira Donostian.
Santa Maria Basilikan, 12:00etan, Iguariako gotzainak Eukaristia ospatuko du italieraz. Gurean diren 1400 erromes italiarrei bereziki zuzendutako ospakizuna izango da.
Katedralean, 12:00etan, On Jose Ignacio Munilla Gotzainak erromesen agurreko Meza ospatuko du.
ORFEOIAK MUNDUKO GAZTE TOPAKETAN PARTE HARTUKO DU
Abuztuaren 17an Donostiako Orfeoiak Madrilerako bidea hartuko du. Han, 2011ko Munduko Gazte Topaketan hiru emanaldi eskainiko dituzte abesbatzako kideek.
Hasteko eta behin, mundu osotik etorritako Gotzain eta Artzapezkuentzat abestuko dute. Kontzertua, José Antonio Sainz Alfarok zuzenduko du eta Orfeoiarekin batera Excelentia Orkesta arituko da.
Abuztuaren 20an, Lau Haizetako airedromoan Aita Santuarekin egingo den Gau Beilan ere bi kantu eskainiko dituzte: Mozarten 'Ave Verum' eta Busca Sagastizabalen 'Cantemos al amor de los amores'.
Eta hurrengo egunean, 21ean, Aita Santuak ospatuko duen Meza haundian partehartuko dute.
(Informaciones e imágenes facilitadas por las Delegaciones de MCS de las Diócesis)
JMJ en Gipuzkoa. La Fiesta de Loiola el sábado 13 de agosto
LA GRAN FIESTA DE LA JMJ EN GIPUZKOA SE TRASLADA A LOYOLA
LA GRAN FIESTA DE LA JMJ EN GIPUZKOA SE TRASLADA A LOYOLA
Mons. José Ignacio Munilla llama a los jóvenes a imitar a San Ignacio y entregar el corazón a Jesús
El Santuario de Loyola ha acogido este sábado, día 13, a los miles de peregrinos de la JMJ llegados a Gipuzkoa. Durante todo el día, la cuna de San Ignacio ha sido escenario de actos y celebraciones que han tenido como eje central la Santa Misa presidida por el Obispo de San Sebastián. En su homilía, nuestro obispo ha llamado a los jóvenes del mundo a imitar a San Ignacio y a entregar el corazón a Jesús.
El Santuario de Loyola ha acogido este sábado, día 13, a los miles de peregrinos de la JMJ llegados a Gipuzkoa. Durante todo el día, la cuna de San Ignacio ha sido escenario de actos y celebraciones que han tenido como eje central la Santa Misa celebrada en la explanada, frente al santuario. La Eucaristía, concelebrada por un centenar de sacerdotes de diversos países ha estado presidida por el Obispo de San Sebastián.
En su homilía, el Obispo de Donostia ha llamado a los jóvenes del mundo a imitar a San Ignacio y a entregar el corazón a Jesús. “Lo importante es tomar la determinación de entregarle nuestra vida en este momento presente, sin distraernos con el pasado ni con el futuro”, ha dicho D. José Ignacio. “¡El pasado lo arrojo a tu misericordia, y el futuro lo confío a tu providencia, y sólo me quedo con el presente para entregarte mi corazón, para convertirme aquí y ahora, como hizo Ignacio de Loyola!”.
A la Misa le ha seguido una procesión con el Santísimo, hasta el interior de la basílica, donde durante todo el día han ido desfilando miles de jóvenes, para Su adoración.
El programa festivo en Loyola incluye una paella popular en las campas del Santuario, un festival internacional que contará con las actuaciones de grupos de diversas nacionalidades y un concierto de música pop-rock, protagonizado por el grupo “Celebra la Vida”. Asímismo, otro momento importante del día será el rosario internacional, en el que entre otros idiomas se orará en castellano, euskera, inglés, francés, alemán, e italiano.
MGTren FESTA HAUNDIA GIPUZKOAN, LOIOLARA EGIN DU BISITA
Gotzainak San Inazioren bidetik jarraitu eta bihotza Jesusi emateko deia egin die gazteei
Loiolako Santutegiak Gipuzkoan dauden Munduko Gazte Topaketako milaka erromesak jaso ditu larunbata honetan, abuztuaren 13an. Egun osoan zehar, San Inazioaren jaioterria, hainbat ekitaldi eta ospakizunen gune izan da. Eta jaiaren erdigunea, hainbat herrialdetako 100 apaizek ospatu eta Donostiako Gotzainak zuzendu duen Mesa Santua. Homilian, gure Gotzainak gazteak deitu ditu, San Inazioaren bidetik jarraitu eta bihotza Jesusi eman diezaioten.
Loiolako Santutegiak Gipuzkoan dauden Munduko Gazte Topaketako milaka erromesak jaso ditu larunbata honetan, abuztuaren 13an. Egun osoan zehar, San Inazioaren jaioterria, hainbat ekitaldi eta ospakizunen gune izan da. Eta jaiaren erdigunea, hainbat herrialdetako 100 apaizek ospatu eta Donostiako Gotzainak zuzendu duen Mesa Santua.
Homilian, gure Gotzainak gazteak deitu ditu, San Inazioaren bidetik jarraitu eta bihotza Jesusi eman diezaioten. "Garrantzitsuena, gure bizitza Hari orain ematea da, iraganean edo etorkizunean galdu eta kezkatu gabe", esan du Munilla Gotzainak. "Iragana zure errukira botatzen dut, eta etorkizuna zure probidentziaren esku uzten dut eta orainarekin gelditzen naiz, orain eta hemen nir bihotza zuri emateko, San Inaziok egin zuen moduan!".
Eukaristiaren ondoren, Guztiz Santuarekin prozesioa egin da Santutegi barnera. Eta ondoren bazkaria izan da. Milaka erromesentzat paella banatu da Santugiko belardian.
Jai eguneko egitaraua, Nazioarteko Jaialdiak eta Pop-rock musika kontzertuak osatzen dute. Azken hau, "Celebra la Vida" taldearen eskutik.
Gainera, Nazioarteko errosarioa izango da arratsaldean. Besteak beste, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, italieraz eta alemanieraz errezatuko dute gaur Loiolan bildutakoek.
(Textos e imágenes facilitados por la Delegación de MCS del Obispado de Donostia-San Sebastián)
Wednesday, August 17, 2011
Sunday, August 14, 2011
JMJri kilikiliak bilatu nahian
"Nire zergetatik Aita Santuarentzat zero euro" ikusi izan dugu zenbait pankartetan.
Kontu bi bakarrik. Ez naiz zientzietakoa, baina bi milioi horietako bakoitzak 2,5 euro gasatatuko balu errekuperatu egingo lirateke 50 milioi horiek. Baina 2,5 euro baino gehiago gastatuko dutelakoan nago, Espainian eta gure artean emango dituzten egunetan.
Ez hori bakarrik: JMJren antolakuntza aspalditik aritu da finantziazio ez-publikoa bilatzen, gertakizun hau finantziatzeko.
Eta bigarrentxo gauza bat: nik errentaren aitorpena egiterakoan X markatu dut Eliza Katolikoaren koadrotxoan. Nik bezala, milaka pertsonek egin dute gauza bera: Beraz guk beste karteltxo bat daukagu: "Nire zergetatik Elizari dagokion zatia, Elizarentzat izan dadila (eta Estatuari dagokiona Estatuarentzat izan dadila)". Zerbaiten oihatzuna dakarkit horrek, ez?
Bilbao Live kontzertua finatziatzeko, adibidez, zenbat diru gastatu da "herario" publikoarekin?
103.000 ikus-entzule izan ditu iraun duen egunetan eta antolatzaileek itzelezko arrakastatzat jo dute... Bilbao hiriburuarentzat diru-sarrera ederrak ekarri dituztelako. Hainbat banku eta erakunde publikok laguntza eskaini diote ebentoari. Ni kontzertu horretara ez naiz joan: galdetu ete didate ea finantziatu behar duten ala ez? Niri behitzan ez. Hala ere, oraingoz, ez naiz horren kontra jarriko. Baina kontu eske asten bagara, agian gauza bera egiteko tenorea dela begitantzen zait. Zer uste duzu, irakurle?
JMJ: motorrak berotuta
Gaztediaren Jardunaldi Nazioartekoak (JMJ) hastear daude.
Komunikabideek ezin diote muzin egin abuztuaren erdiko gertakizun erraldoi horri. Gertakizun erraldoia eta transzendentzia handikoa. Gazte batzuk, beren oporraldien erdian, laurogeitaka urteko gizon batekin topatuko dira, Madrilgo beroaren pean. Benedikto XVI.a Pedro arrantzalearen oinordekoa dela sinesten dute gazteok.
Beren kristau izateaz eta beren bokazioaz egingo dute hausarketa eta ospakizuna. Mundu hau gizakoiago eta lagunkoiago egiteko konpromezua hartuko dute, noiz eta beste gazte asko botilatzarra (boteiloia) noiz eta non egingo duten begien ostertzean duten bitartean.
Badira egun batzuk Bilbo, Donosti, Gasteiz eta Iruñeko elizbarrutietan milaka gazte daudela, JMJ prestatzen eta euskal hiritar gazte askorekin beren sinesmena partekatzen.
Gaur, abuztuak 14, dagoeneko 130.000 gaztek Madrilen desenbarkatu dutela eta zenbait ekitalditan jada parte hartu dutela irakurri dut.
Esaten da BI MILIOI gazte bilduko direla Madrilen Aita Santuaren inguruan.



