Juan Bautista Agirre (1742-1823) Asteasungo erretorearen otoitz bildumaren zati bat eskaintzen dugu.
Jesus Gurutziltzatuari
Jesusen Arima, bertutez bete nazazu.Jesusen Bihotza, amorez erre nazazu.Jesusen Gorputza, salba nazazu.Jesusen Odola, Zeruko amodioz zora nazazu.Jesusen Bihotzeko Ura, garbi nazazu.Jesusen Izerdia, Graziaren bizitzaz bete nazazu.Jesusen Pasioa, indartsu egin nazazu.O Jesus ona, adi nazazu.Zure Llagen artean gorde nazazu.Zugandik alde egiten ez arren utzi.Etsai galgarriagandik gorde nazazu.Nire heriotzako orduan dei nazazu.Zeuregana eraman nazazu.Zeure aldean ipini nazazu,zure Santu eta Aingeruekin alaba zaitzadan sekula guzian. Amen.
Miretsi zaitez zugana era honetan Jaun handia etortzeaz
Nondik, nire arima, nondik zuri honenbeste ondasun eta mesede? Harriturik geratu zen Salomon, zeren berak egin zuen Eliz ederrean bizitzera Jauna etorri baitzitzaion. Harriturik geratu zen Santa Isabel, zeren ikustera edo bisitatzera joan baitzitzaion Jainkoaren Ama. Harritzen da Eliz Ama Santa, zeren Trinitateko bigarren Pertsona gizon egin eta bizitu baitzen Birjina txit Santaren sabelean. Nire arima, eta Jaun Handi hura bera zugana etorri bada, eta zeurekin badaukazu, ez zara miretsiko? Jesus ona! Zer da gizona, eta zer naiz ni, Zu era honetan nitaz oroitzeko?
Egizu Fede, Esperantza eta Karitatezko afektuak, eta adora ezazu
O Jesus ona, nire arimaren Erosle edo Erredentore maitagarria! Sinisten dut Zu egiaz aurkitzen zarela Aldareko Sakramentuan, eta Sakramentu honetan nigana etorri zarela. Sinisten dut Zu ongi hartzen zaituenari ematen diozula Zeruko Grazia eta ongi bizitzeko laguntzak; eta gainera agintzen diozula betiko bizitza. Eta beragatik, Zugan ipintzen dut nire uste guzia, zeren Zu baitzara Jaungoiko Guztiahaldun, edo guzia dezakezuna, eta zeure hitzetan guztiz Leiala.
O Ontasun guztiz miragarria! Amatzen zaitut bihotz guzitik, eta zure izenean amatzen ditut nire lagun hurko guziak, eta horien artean nire etsaiak. Adoratzen zaitut nire Jaungoikoa, nire Erregea, nire Salbatzailea.

Eman iezazkiozu eskerrak
Nahi nuke nik, nire Jesus ona, egin dizkidazun mesede guziei, eta orain nigana etortzean egin didazun honi, ahalik ongiena erantzutea; baina aitortzen dut ez naizela gauza, eta gai honetarako ez ezik mila bider gutxiagorako ere. Gehiena nik egin dezakedana da, esker umilak ematea. Mila esker bada, nire Ongile handia. Alaba eta bedeinka zaitzatela Zeruan eta lurrean diren gauza guziek. Bedeinka zaitzatela zeruko eguzkiak, eta izarrek; lurreko loreek, belarrek, eta itsasoko arraiek. Bedeinka zaitzatela lurrean bizi diren arima on guziek. Bedeinka zaitzatela zeruko kerubin jakintsuek, Serafin Jaunaren amorez irazekiek, eta Aingeru dohatsu guziek. Bedeinka zaitzala zure Ama maitagarri Aingeruen eta Santu guzien Erreginak.
Egin iezazkiozu zure eskari edo erregu umilak
Zer uste ez dezaket gaur Zugandik, nire Salbatzailea? Etxe batean sartzen badira lurreko erregeak, ez ohi dira handik irten etxekoei mesederen batzuk egin gabe. Eta izanik Zu errege guzien Erregea, zer ez du Zugandik uste izan behar nire arima behartsu honek? Bera den guzia eman duenak zer ukatu dezake? Egidazu bada, nire Jesus ona, hemendik aurrera bekatutik aldegiteko eta Grazian irauteko dohaina. Egidazu nire grina txarrak, batez ere harako gehiena nekatzen nauen hura, hezteko eta garaitzeko zure laguntza ugaria.
Oroi zaitez nire ahaide eta ongileez, baita nire etsaiez ere, hala biziez, nola hilez. Gorde ezazu zure Eliza Santa bere etsai guzietatik, baita gure jaun erregea ere, bere etxeko guziekin.
Juan Bautista Agirre (1742-1823)
Juan Bautista Agirre, gipuzkerazko idazle zaharretan gorena da askoren ustez. Asteasun jaio zen 1742an eta bertan hil 1823an, erretore zela. Hortik aurrera ez dakigu askorik haren bizitzaz. Bizimodu xumea izango zuela pentsa liteke, jaioterrian apaiz eta bertatik ia atera gabe, baina haren liburuek jakintza zabala, adimen argia eta irudimen joria erakusten digute. Landu zituen gaietan ere ez da urruntzen garaiko beste idazleengandik: jaunartzea, aitortza, sakramentu eta aginduak... Erakusaldiak izena eman zien bere liburuei, zati bakoitza gai baten inguruko ikasgaia bailitzan.
Obrak:- Confesioco eta Comunioco Sacramentuen gañean eracusaldiac - Jesu-Cristoc bere elizari utzi ciozcan, zazpi sacramentuen gañean eracusaldia- Jaungoicoaren legueco amar aguinteen gañean eracusaldiac- Jesu-Cristo eta Virgiña chit santaren misterioen, eta beste cembait gaucen gañean eracusaldiac

"Euskal literaturaren antologia"X. Mendiguren / K. IzagirreElkar, 1998
No comments:
Post a Comment