Total Pageviews

Thursday, July 07, 2005

GERARDO CASTILLO IRAKASLEAREN LIBURU BERRIA

Ezkontza, berrogeita hamar urte dirauen elkarrizketa da. Telesail asko eta asko dibortzioaren ingurukoak dira. Gazteek sinisten dute maitasun zoriontsuak amaitu direla
El Correo, 2005-V-19
Herrialde ezberdinetako ehun senar-emazte "zoriontsuei" galdetuz gero liburu bat argitaratu du, ezkontideen maitasunaren arrakastarako bideak iragartzeko. Castillo idazleak 'La camisa del casado feliz. El secreto de los matrimonios que funcionan' aurkeztu zuen atzo, Bilboko Umedi ikastetxean.
-Zuk esango duzu zeintzuk diren bide horiek!-Hona, bide bat: ezkondu, betiko eginbeharra da! Asmo horrekin hasiera-hasieratik...

-Bizitza osorako ezkontzen gara, bai, baina batzuetan ez da betiko izaten.-Jarrera da garrantzizkoa. Ez da berdin ezkondu, zer gertatzen den ikusi eta pentsatu: 'Ez badoakit ondo, alde eta kitto' Ez! Konpromisozko maitasunetik jo behar dugu!
-Litekeena al da, ezkontzari, konfidantza gehiegi diogula?-Askok balioesten dute maitasun egonkor eta leiala, baina gero eta gehiago dira gazte beldurrez beteak.
-Zeri beldur?-Maitasunak iraun ez egiteari, elkarbizitzaz nekatzera iristeari, ezkontzan porrot egiteari...
-Ezkongaialdi on batek asko laguntzen al du?-Funtsezkoa da! Bestearengan ustea izateak, beldurrik gabe arriskatzeak... lagundu egiten du dena ondo joateko.
-Edo kolpe ikaragarria hartzeko.-Inoiz ezin da ziurtatu, ezkontzea, denei ondo aterako zaienik.
-Dibortzioak, gero eta ugariagoak dira.-Kezkagarria da. Telesail asko eta asko ezkontzako desleialtasunaren eta dibortzioaren ingurukoak dira. Gazteek, azkenean, sinistu egiten dute maitasun leialak eta senar-emazte zoriontsuak amaitu direla.
-Ezkontza ondo ez badoa, onena, nor bere aldetik joatea da.-Konponbideak jar ditzagun lehenago! Ezkontzea norberaren burua ematea da, bestearen eskuetan norberaren burua uztea...
-Arazoak sumatzean, kokoteraino al dago jendea?-Jasan egiteko gaitasuna galtzen ari da. Ezkontzaren arerio handi-handia, norberekeria da.
-Elkarbizitzak erre egiten du.-Bai, eta asko ere!
-Beti aurpegi bera ikustea...-Horregatik begiratu behar da bestea, egunero, begi on berriekin. Maitasuna ez da ezkontzaren egunean eraikitzen. Egunero ezkondu behar da!

Bestearentzat bizi
- Maitasuna, etenik gabeko konkista al da?-Zailena ez da lehen konkista. Mantendu egin behar da detaileekin! Bestearentzat bizi behar da, sorgarritasuna maitasunean garatu, landareari egunero bota behar zaio ura...Bestela, lehortu egiten da! Nik, 'Gure artean gaizki joan zen. Zoritxarra izan genuen' entzuten dudanean, kontuz, unetxo bat, mesedez!
-Ezkontza, loteria bat al da?-Egongo da esaten duenik: 'Zori ona izan nuen emakume zoragarri hau bilatzean'. Zoria, irabazi egin behar da. Porrot egiten duten bikoteei, hau esango nieke: 'Garaiz hitz egin zenuten?'
-Isiltasunak hil egiten du?-Ikasi egin behar da ezberdintasunean bizi izaten eta, bestea, den bezala onartzen. Ezkontide batek bestea moldatu nahi badu, porrot egingo du. Eta, ze arraio, adierazi dezagun sarriago maitasuna! Senarroi kosta egiten zaigu 'Maite zaitut' esatea.

-Hezkuntzaren arazoa.-Eta emakumea horren zain dago. Senarrak esaten ohi dio: 'Zertarako galdetzen didazu, direla 40 urte esan banizun?'. Baina emazteek ez dute galdetzen maite dituzun jakiteko. Hori aditzean, berriro maitatuak sentitzeagatik galdetzen dute. Garaiz hitz egin behar da. Bestela, globoa puztuz joango da eta, azkenean, leher egiten du. Egunero hitz egin! Ezkontza, 50 urte dirauen elkarrizketa da. Baina, elkarrizketa ez da 'bakarrizketan' jardutea. Aditzen jakitea da eta, horretarako, begietara ikusi behar da bestea, denbora galtzen jakin behar da... Gozatzea biok batera!
-Nola egin maitasunak bizirik iraun dezan urterik urte?-Miresteko arrazoi berriak bilatzen. Beste ezkontidea, inoiz agortu ezin dugun misterio bat da! Eten gabeko aurkikuntza da. Mirespenak handitu egiten du maitasuna.
-Irritsak maitasunari lekua uzten dionean... zer egin daiteke?-Irritsa murriztu egiten da, baina ez da maitasunaren funtsezko elementua.
-Zein da orduan?-Maitasuna, maitatu nahi izatea da. Nire zoriontasuna, nire emaztearena ere bada. Edo biok zoriontsu edo inor ere ez. Horra, ezkontzaren arau nagusia.
-Zer egin krisialdiak sumatzean direnean?-Erronka bat bezala hartu, eta ez 'pilatzen gaituen harlosa' bezala. Okerrak aitortu behar dira, eta amore ematen jakin behar da.
-Harrokeriak menperatzen gaitu?-Harrokeria ezerezten ez baduzu, ezinezkoa da elkarbizitza!. Krisialdiek irmotu egiten dute maitasuna. Bestea, dituen akatsekin onartu behar da, ez nahiz eta dituen akatsak.
-Eta desleialtasun baterainoko akatsak badira?-Kontuz! Desleialtasuna ez da akats moduko bat. Injustizia bat da.
-Zure emazteari barkatuko zenioke?-Egin beharko nuke behin bakarrik izango balitz eta zuzentzeko asmoa balu, baina ez dakit ahal izango nukeen!
-Parrandatxo bat egin...?-Parrandatxo horiek? Ezkontidearekin berarekin! Kanpoan, itzulerarik gabeko bidea izan daitezke. Eta, arazoak, egunean konpondu behar dira, haserretuta ohoretu ez egiteko. Garrantzizkoa da, egunean bertan, parkamena eskatzea eta parkatzea.
-Ohea, diban modukoa ere izan daiteke? -Sexualitatea, eskaintzeko amodioan kokatu behar da.
-Baina funtsezkoa da.-Norberaren instintua asetzeko adierazbidea bakarrik bada... Atsegina ez da, berez, zoriontasunerako bidea. Umore ona izatea, ordea, ezin hobea da. Ezkontideen arteko komunikazioa errazteko oso bitarte egokia.

No comments: