Txikienek danborrak, loreak eta jakulatoriekin idatzitako farol txinoak eramaten zituzten, eta poliziak berak bi ertzain motorizatuak jarri zituen
30 - VI - 2005
Aita Esteban Aranaz, orain Aita Esteban Shiou ShenFu, Valladolideko apaiz bat da. Nafarroako Unibertsitatean ikasi ondoren, bere apezpikuari Txinara joateko baimena eskatuz jardun zitzaion zenbait urtez. Orain Taipei-ko akademia batean bi urte daramatza mandarin hizkuntza ikasten. Han Comunión y Liberación-eko beste apaiz italiar bat ezagutu zuen, eta bien artean akademian bertan lan pastorala egiten hasi ziren.
Erlijioso baten lagun mina da, Aita Le Gal, eta batzuetan aholkua edota laguntza eskatzen dio. Mandarina oraindik menperatzen ez duenez, Aita Le Gal-i sermoi bat predikatzeko eskatu zion, Sakramentu Guztiz Santuaren gainean hain zuzen, Korpus festaburua prestatzearren.
Horrela kontatzen ditu gertaerak:
Larunbatean parrokiko gazte batzuek alfonbra bat prestatu zuten prozesiorako. Arroza eta beste material batzuekin egin genuen, eta elizako sarreran jarri genuen. Igandeko zortzi eta erdietan eduki genuen Meza Santua prozesioarekin. Yanji street, Ren Ai Lu eta Kuan Fu Nan Lu kaleak igaro genituen. Txikienek danborrak, loreak eta jakulatoriekin idatzitako farol txinoak eramaten zituzten. Prozesioa bitan gelditu zen Guztiz Santuaren bedeinkazioa jasotzeko.
Prozesioa kalean egiteko poliziari parte eman behar izan genion, eta poliziak berak bi ertzain motorizatuak jarri zizkiguten. Hau izan da lehenengo prozesioa 50 urte dituen parroki honetan, Taipei hirigunean, munduan eraikin den etxe orratz handienaren aldamenean. Hemen ez dago kristau kultura, eta horregatik da garrantzitsua kristau tradizio patrimonio bat eraikitzea.
Trinitatearen igandean sei gazte konfirmatu ziren. Mons. Cheng Artzapezpikuak konfirmatu zituen. Bestetik, katekumenu talde bat daukagu katekesian. Igandetan Mezetara etortzen dira nahiz eta oraindik bataiatuak ez izan. Komunioa iristen denean, apaizak bedeinkazioa ematen die.” © 2005, Opus Deiko informazio bulegoa Interneten
No comments:
Post a Comment