MONDRAGON TALDE KOOPERATIBOAREN SORTZAILEEK AITA SANTUAK EMANDAKO SAN SILVESTRE ORDENAREN SARIA JASO ZUTEN
| ||||||||||||||
El Diario Vasco
| ||||||||||||||
Zirraraz eta esker onez beterik, Alfonso Gorroñogoitiak jardun zuen saridunen bozeramaile, eta ekitaldia "solemne eta maitagarritzat" jo zuen. Omenaldia MCCko langileei helarazi nahian, honako aipamen hau erabili zuen, hain miresten duen Arizmendiarretarengandik hartua: "Golardoak guri ematen zaizkigu, geure kontuan jarri baitira ofizialki beste askoren merezimenduak. Haiek gure aurretik joan dira baina modu ezezagunean bizi".
| ||||||||||||||
Paulino Luesma Espainiako Gobernuaren Ordezkaria; José Antonio Ardanza Lehendakari ohia; Juan María Atutxa, Euskal Legebiltzarreko Presidente ohia; Miguel Buen buruzagi sozialista eta Oñati eta Arrasateko alkateak. Kristau gizartea Donostiako Gotzainaren berbetan, kooperatiba talde honen sorrera "eliz eta gizarte konpromisoa uztartzeko modu zilegi eta bikaina izan zen". Uriartek esan bezala, MCCko bultzatzaileek kristau gizarte pentsamendua enpresa eredu batean hezurmamitu zuten, kapitalismo gordinetik zein gizakiaren kontrako kolektibismotik urrun, eta baita ere duela 50 urte abiaturiko bidea pizgarri eta akuilu izan behar dutela espiritu hori bera gaur eguneko ekonomi, gizarte, lan, kultur eta erlijio egoera eta baldintzei egokitzeko.
Gorroñagoitiak esan bezala, "zalantzarik ez, oraindik nabaritzen dugu eguneroko jardunean zeinen adore eta bultzada ematen duen pertsonen elkartasunak, auzolanean egindako lanak eta hala sortutako aberastasuna banatzeko modu zuzenak. Aienatzen ari dira ezaugarri horiek, bai, eta norbaitzuek pentsa dezakete gaur egun, desagertu ere, desagertu egin direla. Hor daude baina, zimentarri iraunkor gisa". |
Total Pageviews
Thursday, August 11, 2005
Donostiako Gotzainaren berbetan, kooperatiba "eliz eta gizarte konpromisoa uztartzeko modu zilegi eta bikaina izan zen"
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment