PATXI IZAGIRRE PSIKOLOGOA EHUREN UDAKO IKASTAROETAN JARDUN DA HEZKUNTZAN HERIOTZARI EMATEN ZAION DENBORA LABURRA DELA-ETA KEZKATUA DAGO
| ||||||||
| ||||||||
Heriotzaren psikopedagogia du izenburu berak zuzenduko duen ikastaroak. "Zergatik ezkutatzen dugu heriotza? Zergatik ezkutatzen diegu haurrei batez ere? Zergatik bihurtu dugu tabu, garai batean sexua zen bezala? -esan du Izagirrek-. Hezkuntzan heriotzari eskaintzen zaion denbora laburrak oso kezkaturik nauka. Jabetu behar gara heriotzaren aldetik hutsune handia dugula, bai gizartean bai hezkuntza sisteman". | ||||||||
0 eta 2 urte bitarteko umeen kasuetan, Izagirreren ustez, "ez--hitzezko komunikazioa oso inportantea da; horrelako ume batek galtzen badu gurasoa, inportanteena ez da zer esaten diozun, baizik eta segurtasuna transmititzea, eta horrelako kasuetan ukimena gehiago landu behar genuke". 2 eta 7 urte bitarteko umeen kasuetan jolasa eta psikomotrizitatea garrantzitsuak omen dira: "Orain denbora asko ez dela, Lantziegoko andereñoak hil zirenean deitu zidaten eta esan nien psikomotrizitate gelan landu behar zutela gaia, haurrek emozioak azaldu zitzaten".
|
Total Pageviews
Monday, August 01, 2005
Umeei ez zaie heriotza ezkutatu behar eta parte hartu behar dute errituetan
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment