Total Pageviews
Thursday, September 07, 2006
Afektibitatea heztea (XV)
Apaltasuna egia da
Apaltasuna harrokeriaren kontrakoa denez gero, batzuek uste dute kosta ahala kosta autoestimazio baxua bultzatu behar dela. Horrela benetako apaltasuna umilkeria edo gutxiagotasun konplexuarekin nahasten da.
Inteligentzia egia ezagutzeko dago, eta gezurra eskaintzen zaionean, epe luzera zapuztuta sentitzen da. Mark Kinzer kristaua egin zen judutar bat zen. Hasiera baten, San Pauloren testu bat gaizki ulertuta, iruditu zitzaion hauxe pentsatu behar zuela: bertzeak bera baino hobeak zirela beti eta gauza guztietan. Horrela saiatzen zen. Denboraren buruan lur jota bukatu zuen; izan ere, konturatu zen kasu batzuetan objetiboki horrela ez zela. Gainera ohartu zen, tarte horretan bere buruaz inoiz baino gehiago pentsatu egin zuela.
Benetako apaltasunak geure buruaz ahaztera garamatza: zeintzuk diren geure alde onak onartzen ditugu (eta Jainkoari eskerrak ematen dizkiogu) eta alde txarrak ere onartzen ditugu, saiatzen gara hobetzen eta, era berean, horietaz baliatzen gara: Maitale perfektua den Jaunarentzat “erakargarriak” direlako. Apala denak nekez izanen du arazo “pertsonalik”: badaki nor den, bere duintasunez jabetzen da (Jaikoaren semea/ alaba da), eta bere ahuldadeaz “harrotzen” da, bertan Jauna luzituko delako. Burua eta bihotza libre ditu bertzeei arreta eta maitasuna eskaintzeko.
C.S. Lewis-en “The Screwtape letters” liburuan deabru zaharrak honela diotso deabru gazteari: “Finka ezazu euren burmuinetan apaltasuna honetan datzala: diren baino balio gutxiagokoak direla pentsatzean (...) Metodo honen bidez milaka gizakiri sinestarazi zaie apaltasunak hauxe esan nahi duela: emakume politak itsusiak direla pentsatzen eta gizon inteligenteak leloak direla pentsatzen. Eta sinestezina dena sinesten ahalegintzen direnez gero, ez dute lortzen, eta bere pentsamendua euren buruan dute jarrita, ezina dena lortu nahian”.
Jakina, norberaren bekatuak aitortzeko ohitura duena konturatzen da bere barruan dituen gaitzez, baina lasai eta kiroltasunez ahaleginduko da hobetzen. Ohitura hori ez daukanak sarritan hauxe erranen du: “nik ez diot inori kalterik egiten, ez naiz horren txarra. Agian konturatu gabe ez diot baten bati lagundu, baina tira...”. Horixe bera erraten zuten Alemania eta Poloniako kontzentrazio zelaietako zaindari alemaniarrek. Euren burua ez zuten ezagutzen, amesgaizto baten bizi ziren. Izan ere, apaltasuna egia da.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment